Antton, Author at Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/author/antton/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Mon, 20 May 2024 22:04:45 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png Antton, Author at Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/author/antton/ 32 32 242873344 Euskaltzale independentiston Topaketak https://ehe.eus/topaketak/ Thu, 16 Feb 2023 10:16:58 +0000 https://ehe.eus/?p=2388 Kaixo euskaltzale! Dagoeneko, Euskaltzale independentistonšŸ”„TOPAKETAKšŸ”„ badu data eta lekua. Urriaren 7an eta 8an, Billabonan izango ...

Irakurri osorikEuskaltzale independentiston Topaketak

The post Euskaltzale independentiston Topaketak appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Kaixo euskaltzale!

Dagoeneko, Euskaltzale independentiston
šŸ”„TOPAKETAKšŸ”„ badu data eta lekua.

Urriaren 7an eta 8an, Billabonan izango dira.

Gorde egunak!!! Ez galdu aukera eta animatu parte hartzera.

Euskararen Errepublika eraikiko dugu!

The post Euskaltzale independentiston Topaketak appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2388
Euskaltzale uholdea batu da Durangon https://ehe.eus/euskaltzale-uholdea-batu-da-durangon/ Tue, 06 Dec 2022 15:33:16 +0000 https://ehe.eus/?p=2439 Eguraldi petrala eta pandemiaren egoera ez dira oztopo izan euskaltzaleek euskararen errepublika aldarrikatzeko. Hona hemen ...

Irakurri osorikEuskaltzale uholdea batu da Durangon

The post Euskaltzale uholdea batu da Durangon appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Eguraldi petrala eta pandemiaren egoera ez dira oztopo izan euskaltzaleek euskararen errepublika aldarrikatzeko.

Hona hemen manifestazioaren bukaeran EHEk irakurritako mezua:

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu hitz egin duten kurduei. Guretzat ohorea da beraien herriaren askatasunaren eta hizkuntzaren biziraupenaren alde borrokan dagoen herri Kurduaren ordezkariak gaur hemen gurekin egotea. Horregatik EHEko kideok ere ozen diogu Biji Kurdistan!

Zuek Euskal Herrira etorriak zinetela jakin genuenean, Turkiar estatu inperialista eta linguizidak erail zuen Musa Anter idazle kurduaren esaldi hau gure oroimenera etorri zen:

ā€œ Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, horrek esan nahi du, ziur asko, zure estatua nire lurrean eraiki duzulaā€.

Esaldi horrek oso ondo islatzen du euskaldunok, kurduek eta munduko hizkuntza gutxitu guztietako hiztunek pairatzen dugun errealitatea. Estatu arrotzek gure lurretan eraiki dituztela euren egiturak. Estatu arrotzek euren hizkuntzak gure berezko hizkuntzak ordezkatuz inposatu nahi dizkigutela.

Manifestazio honetarako deialdia egin dugunean, euskaldunak arnasarik gabe nahi gaituztela salatu dugu. Eta horrela da. Espainiar eta Frantziar estatuek eta beraien aldeko indarrek itota nahi gaituzte. Gure hizkuntza gure gorputzetatik ostu nahi digute. Herri izatea ematen digun osagaia, euskara, zokoratu nahi dute. Euskararen herriari bizigaia kendu nahi diote.

Hamaika bide eta forma erabili dute horretarako historian zehar. Erdarak derrigortzea, debekuak, zigorrak, irainak… Lehen ā€œcaseroā€ eta ā€œaldeanoā€ ginen, orain ā€œsupremazista inposatzaileakā€. Lehen ā€œgorri separatistakā€, orain ā€œburges pribilejiodunakā€. Hitz ezberdinak baina helburu bakarra: gu desager araztea.

Helburu horrekin, estatuen botere eta ahalmen guztiak euskara gutxiagotu eta gure eskubideak urratzeko baliatu dituzte. Batzuetan zuzenean eta bortizki; besteetan zeharka eta maltzurrago. Frantziar eta Espainiar estatuak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin uztera. Ez daude prest euskaldunok normaltasunez euskaraz bizi ahal izatera irits gaitezen. Zapalkuntza hau da euskaldunok pairatzen dugun hizkuntza-gatazkaren muina eta euskararen egoeraren jatorria. Ez besterik.

Baina bizirik gaude. Zorigaiztoko patu beltz guztiei aurre eginez Euskal Herria bizirik dago XXI. mendean. Mendeetan asko izan dira eta egun badira euskararen heriotza iragarri dutenak. Baina bata bestearen atzetik okertu dira. Ustezko azti iragarle horiek ez dira konturatzen funtsezko gauza batez: hemen herri bizi bat dagoena. Bere hizkuntza maite eta bere hizkuntzan bizi nahi duen herri bat dagoena. Ez dira konturatzen gu euskaldun izateaz harro gaudela eta gure hizkuntzari eta nortasunari eutsiko diogula etorkizuneko enbatak direnak izanda ere.

Kasu hala ere. Euskalgintzak adierazi duen bezala, egungo hizkuntza-politikek eta marko juridikoek eman behar zutena eman dute eta bestelako marko juridiko batera jauzi egiteko unea dugu. Baina horrekin batera, zerumugan azaltzen ari diren erronka eta mehatxuei gutxieneko bermeekin aurre egin ahal izateko eta estatuen etengabeko inposizio linguistikotik euskaldunak babesteko, burujabetza osoa eskuratu behar dugu ezinbestean. Hau da, inolako kanpo-eskuhartzerik gabe soilik Euskal Herrian erabaki behar dugu zein nolako hizkuntza-politika garatu nahi dugun berton. Horretarako, Euskararen Errepublika independentea eskuratu behar dugu ezinbestean. Soilik horrela lortuko dugu Euskal Herri euskalduna berreraikitzea.

Hori dela eta, gaurkoan, Euskal Herrian Euskaraz-ek 3 dei luzatu nahi ditu:

• Lehenengoa: Euskalgintzari.

Euskalgintzari dei egiten diogu euskararen borroka biderkatzera; euskalduntzearen eta euskaldunon hizkuntza-eskubideen aldeko jarduna berrindartu eta Euskal Herri luze-zabalean hedatzera. Inertziak eta bertan goxo egotea astindu behar ditugu, euskararen aurka datorren oldarraldiaz jabetu eta horri aurre egiteko euskaltzaleon harresia altxatzeko erantzukizuna du euskalgintzak. Ezin dugu beste alde batera begiratu eta ihes egin erantzukizun horretatik. Ortzi-mugan laino beltzak azaltzen hasiak dira eta ekaitz horri aurre egiteko babes bakarra euskaldunon aterperako etxea eraikitzea da; soilik euskaldunok gobernatuko dugun etxea. Eta etxe horren zutabe nagusienetakoa hizkuntza-politika burujabea izango da. Aktiba ditzagun beraz euskalgintzak dituen indarrak norabide horretan instituzio eta eragileak presionatzeko.

• Bigarren deia: Eragile independentistei.

Gero eta eragile gehiago gara Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzen dugun eragileak. Bakoitza bere lehentasunezko kezketatik abiatuta, inolako mendekotasunik izango ez duen herri burujabea aldarrikatzerako bidea egiten ari gara. Erabaki ahalmena berton bizi garenok soilik izango dugun herria amesten dugu. Mundu anker eta bidegabe honetan bestelako jendarte eredua eraikitzeko. Inolako zapalkuntzarik izango ez den euskal jendartea eraikitzeko.

Horregatik, eragile independentistei adierazi nahi dizuegu argi izan behar duzuela prozesu subiranista zintzoa izateko nagusiki euskaraz izan behar dela. Euskararik gabe ez dagoela Euskal Herririk. Euskara ere prozesu subiranistaren erdigunean kokatu behar duzuela gainontzeko aldarrikapenekin batera, benetan urrats erabakigarriak emateko prozesu horretan. Bizitzak erdigunean jarri behar ditugu eta herri honen bizigaia euskara da. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza.

Premisa horretatik abiatuta, bizi dugun egoerak eragile politiko, sindikal eta sozial independentistok elkarrekin esertzea eskatzen du Euskal Herrian Euskaraz-en ustez; adostasunak bilatu eta guztion artean Euskararen Errepublikara, Euskal Errepublikara, eramango gaituen gehiengo sozial independentista egituratzeko. Gure herrikideak ilusionatu eta aktibatu behar ditugu askatasunera eramango gaituen ipar baten bueltan. Gure herriak eskatzen du.

Datozkigun astinaldiak bizirik gauden euskaldun gehienok inoiz ezagutu ez ditugun dimentsio eta intentsitatekoak izango dira eta horiei soilik herri gisa baturik aurre egin ahalko diegu. Hori epe erdian egin ezean, neoliberalismo homogeneizatzailearen eta estatuen zentralismo linguiziden olatuak gainetik igaroko zaizkigu; herri gisa desager arazia izateko arrisku nabarmenarekin. Euskal Herriak behar du beraz. Soilik horrela lortuko dugu gure hizkuntza, kultura eta nortasunari eustea eta ondorengoei transmititzea.

• Hirugarren eta azken deia: Euskaltzaleei, zuei.

Grin euskaltzalea berpiztu eta euskararen eta gure hizkuntza-eskubideen aldeko borroka biderkatzeko unea dugu, beste hainbatetan egin bezala. Herritar euskaltzaleak izan gara euskararen berreskurapenaren motorea eta horrela izango da etorkizunean ere. Euskaltzaleak gara Euskal Herriaren berreuskalduntzearen berme bakarra.

Ahal dugun guztietan euskaraz bizitzetik hasita. Jakitun izan behar baikara euskaraz bizitzea euskaldunok egin dezakegun ekintzarik desobedienteena dela. Euskaraz hitz egiten dugun bakoitzean Espainiatik eta Frantziatik deskonektatzen gara. Euskaraz bizitzea korronte hegemonikoen kontra egitea da.

Baina horrekin batera, XX. mendearen bigarren erdi aldean egin bezala, euskaltasunaren berpizkunde berria sustatu behar dugu. Euskararen normalizazioa irabazpidean jarriko duen herri bultzada berria sustatu behar dugu.

Beraz, gutako bakoitza norbere herrian, lantokian, hezigunean, elkartean euskalduntzearen aldeko borroka biderkatu eta berrindartzera dei egiten dizue EHEk. Jarrai dezagun Euskararen Errepublikaren oinarria egunero eraikitzen eta bere aldeko indarrak metatzen. Berandu baino lehen Euskal Herri euskaldunera jauzi egiteko.

Gure gaurko mintzaldia beste intelektual handi bat oroituz amaitu nahi dugu. Kasu honetan euskalduna. Behinola esaldi hau esan zuen Txillardegi handiak: ā€œEstatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetzā€. Hori da euskaltzaleok gaur gogoan izan beharrekoa eta horren arabera jokatu behar dugu ezinbestean.

Gora euskararen borroka!

Gora Euskal Herri aske eta euskalduna!

Gora euskararen errepublika!

The post Euskaltzale uholdea batu da Durangon appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2439
EHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz https://ehe.eus/eheren-garai-guztietako-250-kide-baino-gehiagok-adierazpena-sinatu-dute-abenduaren-6ko-manifestaziora-deituz/ Fri, 02 Dec 2022 15:46:14 +0000 https://ehe.eus/?p=2443 1979an sortu zenetik egun arte EHEn parte hartu duten kideetatik 250 baino gehiagok adierazpen bat ...

Irakurri osorikEHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz

The post EHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

1979an sortu zenetik egun arte EHEn parte hartu duten kideetatik 250 baino gehiagok adierazpen bat sinatu dute abenduaren 6rako deitu den manifestazioarekin bat eginez.

Adierazpenean dioen bezala, sinatzaileek ā€œeuskararekiko maitasunak eta euskaraz biziko den Euskal Herriaren ametsak bultzatutaā€ hasi ziren EHEn parte hartzen, eta ā€œibilbide horretan milaka izan dira Euskal Herria berreuskalduntzea helburu egin ditugun mobilizazio, salaketa ekintza, kartel pegada, hitzaldi, prentsaurreko eta bilerakā€.

Baina esperientzia horretatik abiatuta, euskararen normalizazioan jauzi egin beharra ohartarazten dute, ā€œhori egin ezean, berriz ere atzera egin eta galzorian erortzeko arriskua nabarmenaā€ baita. ā€œEspainiar eta frantziar estatuen politika linguizidek bere horretan jarraitzen duteā€, eta ā€œokerrera egingo dutenaren zantzuak agerikoak diraā€. Horregatik, EHEren eraberritze ideologikoarekin bat etorri eta burujabetza osoa aldarrikatu dute sinatzaileek, hizkuntza-politika egokia erabaki ahal izateko.

Hori dela eta, ā€œbat egiten dugu Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateari ateak irekiko dizkion euskal estatu independentearen aldarrikapenarekin eta dei egiten dugu ere Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 6rako Durangon ā€œEuskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublikaā€ lemarekin deitu duen manifestazioraā€ adieraziz amaitzen da adierazpena.

Adierazpen osoa:

Bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Adierazpen hau sinatzen dugunak bere sorreratik gaurko egunera arte uneren batean ala bestean Euskal Herrian Euskarazeko kide izan garen euskaltzaleak gara. 1979an EHE sortu zenetik, zenbatezinak gara bere proiektua aurrera ateratzen parte hartu dugunak. Gure hizkuntza euskararekiko maitasunak eta euskaraz biziko den Euskal Herriaren ametsak bultzatu gintuen EHE sortu edo bere ibilbidearen uneren batean bere kide izatera. Ibilbide horretan milaka izan dira Euskal Herria berreuskalduntzea helburu egin ditugun mobilizazio, salaketa ekintza, kartel pegada, hitzaldi, prentsaurreko eta bilerak. Gainontzeko euskalgintzarekin eta orokorrean euskaltzaleekin batera azken lau hamarkadatan aurrera eramandako borrokari esker lortu dugu euskara putzu beltz eta sakonetik ateratzea; historian zehar hildako hizkuntzen zerrendako partaide izateko euskarak zeraman patu beltza itzultzea. Ez hori bakarrik, ahalegin horren emaitza da ere euskarari etorkizun bideragarria emateko atea zabaldu izana; baita ere aspaldi baztertua izan zen berezko zituen lurraldeetan berriz ere euskararen ahotsa entzutea, zein eremu eta funtzio garaikide aurreratuenetan bere tokia egitea ere. Eskuzabalki eta umiltasunez egindako lan guztiaz eta lortutako emaitzez harro gaude.

Baina, azken mende erdian izandako esperientzia horiek guztiak eta bidean metatutako ezagutzak ondorio batera eraman gaitu: euskararen berreskurapen eta normalizazioaren bidean jauzia eman beharra duena herri honek, epe erdi batean eman beharra ere. Hori egin ezean, berriz ere atzera egin eta galzorian erortzeko arriskua nabarmena da. Horren zantzuak begi-bistakoak dira.

Euskara galzorira eraman zuten espainiar eta frantziar estatuen politika linguizidek bere horretan jarraitzen dute, batzuetan gordinago besteetan maltzurrago. Are okerrago, estatuen politikek okerrera egingo dutenaren zantzuak agerikoak dira. Hori gutxi ez eta bizi dugun mundu globalizatu neoliberalaren orotariko zapalkuntzak bete-betean eragiten die euskara bezalako hizkuntza gutxituei ere. Mundu mailako homogeneizazio linguistiko eta kulturalaren oldarraldia inoiz baino hedadura eta abiadura handiagoarekin eragiten ari da. Ortzi-mugan azaltzen zaizkigun hodei beltzek larrialdi linguistikoan sartzen ari garela ondorioztatzera eramaten gaituzte.

Horregatik guztiarengatik, EHEk egin duen eraberritze ideologikoarekin bat etorriz, gure ustez herri honek zein nolako hizkuntza-politika indarrean jarri nahi duen askatasunez erabakitzeko aukera izan dezan garaia da. Hori da euskarak behar duen jauziaren muina. Beste edozein hizkuntza-komunitatek bezala horretarako eskubide osoa du. Eta eskubide hori estatuen kanpo-eskuhartzerik gabe baliatu ahal izateko burujabetza osoaren beharra aldarrikatzen dugu beraz.

Argi dugu hizkuntza-eskubideen bermea eta burujabetza linguistikoa estatuek ez dizkigutela borondatez itzuliko. Mendetako hizkuntza-zapalkuntzaren kalteak borrokaren bidez itzularazten ari gara azken hamarkadatan, eta soilik borrokaren bitartez lortuko dugu berreuskalduntze-prozesua irabazpidean jartzea. Horregatik, euskaltzaleok berriz ere aktibatu eta kalera ateratzeko garaia dugu, urteetan egin dugun bezala. Azken garaian areagotzen ari diren gure aurkako irain, gutxieste eta erasoen aurka, euskaldun izatearen harrotasuna berreskuratu eta gure eskubideen defentsan mobilizatzeko unea dugu berriz ere.

Ez da erraza izango baina ziur gaude Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna pazientzia erre aurretik ikusiko dugula. Bideak eta aireak zabalduko ditugula gure hizkuntzak har dezan arnas.

Arrazoi horiengatik, guk ere bat egiten dugu Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateari ateak irekiko dizkion euskal estatu independentearen aldarrikapenarekin eta dei egiten dugu ere Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 6rako Durangon ā€œEuskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublikaā€ lemarekin deitu duen manifestaziora.

Gora Euskal Herri euskalduna!
Gora Euskal Herrian Euskaraz!

Atxikimendu publikoak:

Ipar Abasolo
Garazi Aduriz
Ibon Aginaga
Iker Agirre
Eneko Aierbe
Urko Aierbe
Maite Aierdi
Ioritz Aizpuru
Ane Aizpurua
Arantza Aizpurua
Gabi Aizpurua
Marta Aizpurua
Justo Alberdi
Ander Albisu
Euri Albizu
Asier Alcedo
Joxe Aldasoro
Saioa Alegria
Xabier Alegria
Beatriz Aleman
Sagrario Aleman
Joseba Alvarez
Peru Alvarez
Maider Amantegi
IƱigo Ameztoi
Itziar Amunategi
Dabid Anaut
Maider Ansa
Iera Arantzamendi
Aitziber Areitio
Libe Argoitia
Maddalen Aristegi
Maitane Arizabaleta
Kattalin Arizmendiarrieta
Zesar Armendariz
Mikel Arnaiz
Igor Arreal
Unai Arreal
IƱigo Arregi
Nekane Arrieta
Jexux Arrizabalaga
Naiara Arrizabalaga
AloƱa Arruarte
Mikel Arruti
Idoia Astiz
GarbiƱe Astoreka
Markel Atutxa
Arantza Atxurra
Alexander Axpe
Miren Azkarate
Maider Azkarraga
Nerea Azurmendi
Asier Basabe
Gabi BasaƱez
Pernan Basterretxea
Oier Basurko
Maialen Begiristain
Xanti Begiristain
Bego Belar
Gotzon Beloki
Joseba Beltza
Ana Tere Bengoetxea
June Bengoetxea
Maialen Bengoetxea
Idurre Bera
Urko Betanzos
Adela Bikandi
Haritz Bilbao
Imanol Bilbao
Zigor Bilbao
Maialen Bildosola
Endika Blanco
Tomax Boada
Aritz Bravo
Fontso Cantera
EkiƱe Casado
Itziar Claver
Silvia Cuesta
Ametz De Miguel
Biki Diaz
Ibane Dorronsoro
Jugatx DuƱabeitia
Ainhoa Elizondo
Olaia Elorza
Asier Elustondo
Uxoa Elustondo
Ixiar Eratsun
Antton Erkizia
Iratxe Errekalde
Ion Erro
Kontxi Erro
Eva Esnal
Nestor Esteban
Larraitz Etxabe
Danel Etxagibel
EƱaut Etxebarri
IƱigo Etxebarria
Lierni Etxebarria
Joxean Etxeberria
Lander Etxeberria
Oier Etxebeste
Zigor Etxeburua
Eneko Ezeiza
Maialen Ezkerra
IƱigo Fernandez de Martikorena
Pello Fuente
Joxemari Galarraga
Gorka Galdeano
Itsaso Ganboa
Iban Garnika
Azaitz Gartzia
Zigor Gartzia
Koldobika Gerrikagoitia
Jasone Gezuraga
Nerea Goiria
Ander Gómez
Dani GoƱi
Liher Gonzalez
Iban Gortazar
Oroitz Gurrutxaga
Joana Halsouet
Iban Herrarte
Ander Huidobro
Maider Ibarguren
IƱigo Ibarra
Igor Igartua
Anaitz Igoa
Aitor Ilarreta
Amaia Illarreta
Iraide Indart
Mikel Irastorza
SƩbastien Irazoqui
Aritza Iriarte
Elurre Iriarte
Bartolo Iribar
Laura Irigibel
Madalen Irizar
Juanja Iturralde
Karmentxu Iturriaga
IƱaki Iurramendi
Antton Izagirre
Onintza Izko
Lierni Iztueta
Alaitz Jauregi
Aitor Juaristi
MariƱe Kamiruaga
Sergio KaƱamero
Saats Karasatorre
Sonia Kintana
Irati Korres
Lander Labajo
Xabat Laborde
Igone Lamarain
Igor Landaluze
Josu Landeta
Aitor LarraƱaga
Saioa Larraza
Eider Larrazabal
Unai Larreategi
Gaizka Larrinaga
Mikel Legorburu
Juani Lizaso
Nagore Llodio
Eider Lopez
Silvia López
Gorka Madrazo
Aritza Maguregi
Kristina Mardaras
IƱaki Martinez
Lore Martinez
Lorea Martinez
iF Matxikote
BeƱat Mendiguren
Jone Mendigutxia
Andoni Mendinueta
Esti Mujika
Koldobike Muniain
Igor Odriozola
Irati Odriozola
Maritxu Oiartzun
Roke Ojanguren
Ainhoa Olaizola
Jon Orbetzua
Mikel Ortiz de Zarate
Joseba Otano
Gorka Ovejero
Maite Oviedo
Irati Pagoaga
Maialen Pelaez
Joseba Permach
Agustina Pontesta
Igor Quincoces
Izaskun Quintas
Haizea Ramirez de Alda
Ibai Redondo
Koldo RodrĆ­guez
Saioa Rodriguez
Ainitze Saez de Arregi
Gotzone Sainz de Murieta
Gurutz Sainz de Murieta
Arrate Saitua
Iker Salaberria
Ainara Salazar
Premin Sampedro
Uxue Sampedro
Ainize Sanchez
Jon Sanchez
Susana Santos
Ander Solozabal
Kepa Suarez
Maika Tameron
Inaki Telleria
Alaitz Tolosa
Oihana Torregrosa
Iker Tubia
Edurne Ugalde
Urtzi Ugalde
Kepa Ugarte
IƱaki Uranga
Nora Urbizu
Urko Uriarte
Alain Urizar
Ainhoa Urruzola
Luis Urzainki
Mikel Valdivielso
Ainara Vazquez
Jon Koldo VƔzquez
Iurgi Vidal
Unai Villacorta
Alaitz Zabaleta
Erlantz Zaldunbide
Ikerne Zamakola
Ane Zarate
Koldo Zarate
Arkaitz Zarraga
Zaloa Zarraga
Izarne Zelaia
Josu Zelaia
Jasone Zenikaonandia
Eulate Zilonizaurrekoetxea
Mikel Zubiria
Xabier Zubizarreta
Oskar Zulet
Jagoba Zulueta
Mikel Zumarraga

The post EHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2443
Euskararen udaberria dator https://ehe.eus/euskararen-udaberria-dator/ Thu, 05 May 2022 15:24:36 +0000 https://ehe.eus/?p=2435 EHEk atxikimendua adierazten die Kontseiluak larunbat honetan eta Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu dituzten manifestazioei. ...

Irakurri osorikEuskararen udaberria dator

The post Euskararen udaberria dator appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

EHEk atxikimendua adierazten die Kontseiluak larunbat honetan eta Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu dituzten manifestazioei.

Badator Euskararen Udaberria. Horren zalantzarik ez dugu Euskal Herrian Euskarazen. Azken urteak zailak izan dira euskararentzat eta euskal hiztunontzat. Pandemiak gogor jo ditu euskara normalizatzeko kostata eraiki ditugun ekimen eta egitura jada aurretik zaurgarriak zirenak. Konfinamenduak begien bistan utzi dizkigu herritarren gehiengoaren mugak euskara ikasi edo euskaraz bizitzeko, euskalgintzaren eta euskal kulturaren egitura ahulak, baita bertoko administrazio publikoen axolagabekeria euskararekiko ere.

Koiunturazko gertaera horretatik harago, euskararen eta euskaldunon aurkako zapalkuntza estrukturalaren adierazpenak etengabeak izan dira ere azken hilabeteetan. Izan epaitegien epaien bitartez, izan gobernuen erabaki edo debekuen bitartez, frantziar eta espainiar estatuen inposizio linguistikoak iraunkorki kolpatzen jarraitzen gaitu. Horiek guztiek behin eta berriz oroitarazten digute hemen hizkuntza nagusiak zeintzuk diren, espainiera eta frantsesa direla ezagutu beharreko hizkuntza bakarrak; euskara, onenean, borondatezko aukera bat izatera mugatzen duten bitartean. Inposizio hori behin eta berriz azaltzen zaigu lan-deialdi publikoetan euskara lanpostu guztietarako eskatzea debekatzen denean; hezkuntzan euskarazko murgiltze eredua orokortzeko borondaterik adierazten ez denean edo euskararen kaltetan ingelesa sustatzeko PAI eredua onartzen denean; edo ikasleei azterketak euskaraz egite hutsa debekatzen zaienean. Euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa askotariko eta iraunkor horrek helburu bakarra du: Euskal Herriaren berreuskalduntze prozesua oztopatu eta, ahal izanez gero, euskara berriz ere galzorira jaustea. Bi estatu linguizidek ez daude prest onartzeko euskararen egoera normalizaturik, ez eta euskaraz biziko den Euskal Herria ere. Euskaldunon aurkako ofentsibak ez du etenik beraz.

Baina euskaltzaleok ez gaude etsipenean erortzeko prest. Azken hamarkadatan behin eta berriz egin bezala, orain ere gure eskubideen alde zutitu, kaleak hartu eta euskararen normalizazioaren aldeko lanari bultzada berria ematera goaz. Euskal Herriaren berreuskalduntzean fase berria irekitzera goaz. Horretarako baldintzak badaude eta euskaltzaleon borondate nagusia hori da. Horrela agerrarazi dugu inoizko Korrikarik jendetsuenean eta hori bera adieraziko dugu datozen asteetan egingo diren mobilizazioetan, ikastolen festetan, euskal eskola publikoaren jaian edo UEMA Egunean, besteak beste.

Deialdi horien artetik EHEtik bi deialdi nabarmendu nahi ditugu ohar honekin: maiatzaren 7rako Kontseiluak IruƱean deitu duen manifestazioa bata, eta maiatzaren 21erako Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu duen manifestazioa bestea. Biak ala biak egungo abagunean garrantzi esanguratsua hartzen duten deialdiak. Bi mobilizazio hauek aukera ezin hobea eskaintzen digute euskaltzaleoi kalera atera, euskaraz bizitzeko dugun nahia adierazi, eta, Euskal Herri euskaldunera jauzi egiteko indarrak metatzeko.

Aipatu egitasmo horiek guztiak gehi euskalduntzearen alde herriz herri egiten ari diren beste hamaika tokiko egitasmok abian jartzen ari garen Euskararen Udaberriaren loreak dira. Estatuen inposizio linguizidaren neguari aurre egiten ari dion udaberria. Zalantzarik gabe euskalduntzeari fruitu berriak ekarriko dizkion susperraldia. Baina, horretarako euskaltzaleok berriz ere aktibatu eta kalera atera behar gara, gure eskubideen defentsan irmo azaldu eta Euskal Herri euskalduna erdietsi arte dugun konpromisoan berresteko unea da. Hizkuntza-politika berri egoki eta burujabearen alde, zein euskararentzako ofizialtasuna Euskal Herri osoan eta lege-babes egokia aldarrikatzeko, euskaltzaleok kalera!

The post Euskararen udaberria dator appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2435
100 urtez, Xalbador https://ehe.eus/100-urtez-xalbador/ Fri, 19 Jun 2020 09:01:12 +0000 https://ehe.eus/?p=1837 Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:izaite bat ez daike hezur hutsez osa;herria da gorputza, hizkuntza bihotza;bertzetik berextean ...

Irakurri osorik100 urtez, Xalbador

The post 100 urtez, Xalbador appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik berextean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.
Batzuk herriaz oroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

100 urtez, Xalbador

The post 100 urtez, Xalbador appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1837
ARKAITZ ZARRAGA | Epai gazi-gozoa [BIDEOA] https://ehe.eus/arkaitz-zarraga-epai-gazi-gozoa-bideoa/ Fri, 12 Jun 2020 11:59:52 +0000 https://ehe.eus/?p=1834 Hizkuntza-eskubideen defentsa, hori izan zen @azarramendi epaitegira eraman zuena. Nahiz eta ibilbide juridikoa amaitu, epai ...

Irakurri osorikARKAITZ ZARRAGA | Epai gazi-gozoa [BIDEOA]

The post ARKAITZ ZARRAGA | Epai gazi-gozoa [BIDEOA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Hizkuntza-eskubideen defentsa, hori izan zen @azarramendi epaitegira eraman zuena.

Nahiz eta ibilbide juridikoa amaitu, epai gazi-gozoa izan da. Arkaitzekin, bizitakoaren gogoeta partekatu dugu.

The post ARKAITZ ZARRAGA | Epai gazi-gozoa [BIDEOA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1834
Geroa euskaratik [BIDEOA] https://ehe.eus/geroa-euskaratik-bideoa/ Sat, 30 May 2020 09:36:50 +0000 https://ehe.eus/?p=1825 Euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatuak izan behar dira. Euskara mendekotasun egoeratik lehentasunezkora igaro behar da. Euskaraz bizitzeko ...

Irakurri osorikGeroa euskaratik [BIDEOA]

The post Geroa euskaratik [BIDEOA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatuak izan behar dira.

Euskara mendekotasun egoeratik lehentasunezkora igaro behar da.

Euskaraz bizitzeko eta hizkuntza-politika burujabea garatzeko burujabetza behar dugu.

Eta zuk, zergatik irudikatzen duzu #GeroaEuskaratik?

>Kontseilua

The post Geroa euskaratik [BIDEOA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1825
Egia, aitortza eta erreparazioa euskaldunontzat https://ehe.eus/egia-aitortza-eta-erreparazioa-euskaldunontzat-2/ Fri, 29 Mar 2019 20:05:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1665 Euskal Herrian Euskarazek euskaldunontzat egia aitortza eta erreparazioa eskatzeko osatu duen manifestua eta lehen 1.000 ...

Irakurri osorikEgia, aitortza eta erreparazioa euskaldunontzat

The post Egia, aitortza eta erreparazioa euskaldunontzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Euskal Herrian Euskarazek euskaldunontzat egia aitortza eta erreparazioa eskatzeko osatu duen manifestua eta lehen 1.000 sinatzaileak aurkeztu ditu gaur Donostiako Eureka! Zientzia Museoan.

Euskaraz bizi nahi izateagatik euskaldunok mendetan zehar pairatutako jazarpena salatu eta jazarpen horri begirako Egia, Aitortza eta Erreparazioa euskaldunontzat eskatu du gaur Euskal Herrian Euskarazek Donostian egin duen ekitaldian. Ekitaldian euskalgintzako elkarteetako ordezkariak zein norbanako euskaltzaleak egon dira.

Zapalkuntza horren emaitza da egun bizi dugun errealitate soziolinguistikoa, hau da, hizkuntza-komunitate gisa desegituratuta egotea eta gure hizkuntza-eskubideak urratuta egotea. Euskaldunok ez diogu gure borondatez uko egin euskarari. Herri gisa zapalduak, zatituak eta ukatuak izan garen bezala, hizkuntza-komunitate gisa ere zapalduak, zatituak eta ukatuak izan gara. ā€œEuskal gatazkaā€ deitutakoa hizkuntza-gatazka ere bada.

Euskara ordezkatzeko helburuarekin estatuek eragin duten hizkuntza-gatazkaren dimentsioa eta nolakotasuna ezagutzeko eskubidea eta beharra dugu euskaldunok. Euskaraz bizi nahi izateagatik hamarkadetan pairatutako bortxa errealitate ukaezina izanik, euskaldunok ere egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dugu.

Aldarrikapen hori manifestu batean jaso eta gaur aurkeztu du EHEk. Manifestuarekiko atxikimendu bilketari ere ekin dio, eta gaur lehen 1.000 atxikimenduak aurkeztu ditu. Hemendik aurrera nahi duen herritar orok atxikimendua emateko aukera izango du honako helbidean:

https://labur.eus/ehe_manifestua

Jazarpenaren lagin gisa, euskaraz hitz egiteagatik zigortuak edo gutxietsiak izan diren pertsonen testigantzekin osatutako bideoa proiektatu da ekitaldian. Bideoa sarean ikusgai dago honako loturan:

The post Egia, aitortza eta erreparazioa euskaldunontzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1665
Ostiralerako mobilizazioa deitu dute EHE eta Ernaik https://ehe.eus/ostiralerako-mobilizazioa-deitu-dute-ehe-eta-ernaik/ Wed, 06 Feb 2019 14:22:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1731 ā€œHĆ”blame en cristianoā€ hura, Mozal Legearekin ezarritako isunean bilakatu da Isuna jaso duen Eneka Alvarezen ...

Irakurri osorikOstiralerako mobilizazioa deitu dute EHE eta Ernaik

The post Ostiralerako mobilizazioa deitu dute EHE eta Ernaik appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

ā€œHĆ”blame en cristianoā€ hura, Mozal Legearekin ezarritako isunean bilakatu da

Isuna jaso duen Eneka Alvarezen herritarraren hitzak:

Pasa den urteko maiatzean, Donostiako Gipuzkoa plazan Bizitza da Handiena ekimenaren protesta bat egiten ari ginela ertzain baten aldetik euskararekiko gutxiespen eta mespretxuzko hitzak entzun nituen. Orduan zera adierazi nion: gauza bera errespetuz eta gutxietsi gabe ere esan zezakeela. Horren aurrean identifikazioa eskatu zidan eta nik arrazoia galdetu nion. Ez zidan erantzun eta berriz ere identifikatzeko eskatu zidan. Nik identifikatzeko inolako arazorik ez nuela adierazi nion, baina mesedez, euskaraz eskatzeko. Horren aurrean, beste agente bat etorri zen eta bertan edota komisaldegian egin beharko nuela jakinarazi zidan. Nire hizkuntz eskubideak urratuak izaten ari zirela ikusita, ahotsa altxa eta ia inork euskeraz ba ote zekien galdetu behar izan nuen ozen. Horren ostean, euskaraz galdegin zidan ertzain batek eta berehala eman nion dokumentazioa inolako arazorik gabe.

Gertatutakoa ikusita, Hizkuntz Eskubideen Behatokira jo nuen. Haiek bideratu zidaten kexa eta hilabete batzuen buruan, haien erantzuna jaso genuen. Donostiako ertzain etxeko burutzak onartu zuen ez zela errespetatu agente jarduleekin harremanak euskaraz izateko eskubideak eta jardueran parte hartu zuten ertzainei jardunbide egokia zein den jakinarazi zitzaiela. Horrez gain, honela dio agiriak: ā€œberariaz eskatu digute beraien partez barkamena eskatzekoā€.

Horren ostean, isuna iritsi da. Mozal legea aplikatu didate. Horrez gain, ajolagabekeria osoz, berriz ere nire eskubideak urratuak izan dira, izan ere, isuna gaztelania hutsez idatzita bidali baitidate. Haien lana ez niela egiten utzi diote, ez niela arduradunak identifikatzen utzi. Bideoan argi ikusten den bezala, gertaera gertatu zenerako arduradun gisa identifikatuta zegoen iada pertsona bat. Beraz, salaketan egotzi didatena ez dela zuzena esan dezaket. Hau ikusita, lehenik eta behin, isuna ez ordaintzea erabaki dut, nire eskubideak urratuak izateaz gain, orain zigor bikoitza jaso dudala iruditzen zaidalako. Horrekin batera, errekurtsoa jarriko dugu eta zer gertatzen den gertutik jarraituko dugu.


Euskal Herrian Euskarazen irakurketa:

Aipatu gertaera hauek oso larriak dira. Ustez herritarren eskubideak babesteko eskumena duten ertzainek beraiek dira herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen dituztenak. Larriak direla diogu baina zoritxarrez ezin esan salbuespena direnik. Euskaldunok, euskaraz bizi nahi dugun herritarrok, egunero pairatzen ditugu horrelako gertaerak. Bai eremu pribatuan bai publikoan. Administrazio publikoarekin harremana euskaraz izan nahi eta askotan ezin. Ez hori bakarrik, kasu honetan ikusi ahal izan dugun bideoan, funtzionario publiko horrek adierazten duen jarrera agintzaile berdinarekin egiten dugu topo euskaldunok tarteka. Jarrera agintzaile betikoa, baina formetan aldatuta ere: garai bateko ā€œHĆ”blame en cristianoā€ hura, orain Mozal Legearekin ezarritako isunean bilakatu da. Jarrera euskarofoboa, beste modura ezin kalifikatu.

Horren aurrean Eusko Jaurlaritzari eta Ertzaintzari egindako kaltea onartu, barkamen zintzoak eskatu, eta, isuna kentzea exijitzen diegu. Onartezina da horrelakorik gertatzea egun. Ez hori bakarrik, horrelakoak berriz ere ez gertatzeko neurriak har ditzaten exijitzen diegu. Horretarako behingoz administrazioko langile guztiak euskaldundu behar dira, ez soilik herritarrekin harreman publikoa dutenak, baita gainontzeko langile publiko guztiak ere. Administrazio publikoa osoki euskalduntzen ez den bitartean, etengabeak izango dira hizkuntza-eskubideen urraketak. Euskaraldiaren hamaika egunetan soinean txapa bat jartzea eta propaganda kanpainak egitea ez da nahiko, ezta gutxiago ere, gainontzeko urte osoan zehar herritarren eskubideak urratzen badira.

Era berean, herritarrei dei egiten diegu beraien hizkuntza-eskubideei tinko eutsi diezaioten. Euskaltzale honi bideoan ikusi ahal izan dugu jarrera euskaltzale burujabea egunerokoan izan dezatela. Soilik horrela lortuko dugu euskararen normalizazio osoa, eta beraz, euskaraz bizitzera iritsi ahal izatea. Eta urraketarik jasanez gero salatu dezatela dei egiten diegu. Bai Euskal Herrian Euskarazera joz, bai Hizkuntza Eskubideen Behatokian.

Azkenik, aukera hau baliatu nahi dugu ere Lander Arbelaitz eta ARGIAri gure elkartasuna adierazteko. Egun horretan bideo hori grabatu izan ez balitz, ziur gaude gertaera horrek ez lukeela izango lortu duen oihartzun guztia. Esan bezala, horrelakoak egunero gertatzen baitira baina oharkabean igarotzen dira grabatuak ez direlako. Horregatik eta kazetari lana libreki egin ahal izatea exijitzen dugulako, beraien aurkako salaketa kentzea exijitzen dugu ere.

Gertatutakoa salatu eta aipatu eskaerak aldarrikatzeko, datorren ostiralean, otsailak 8, arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea egingo dugu Ertzaintzak Antigua auzoan duen ertzain-etxearen aurrean. Dei egiten diegu eragileei bat egitera mobilizazio honekin.

The post Ostiralerako mobilizazioa deitu dute EHE eta Ernaik appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1731
Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] https://ehe.eus/mugarik-gabeko-euskara-ofizialtasuna-prentsa-oharra/ Sat, 24 Mar 2018 16:47:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1778 Beste behin, kalera atera beharra izan dugu, 2018 urtean, Euskara, euskaldunak, hizkuntza komunitatea eta Euskal ...

Irakurri osorikMugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA]

The post Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Beste behin, kalera atera beharra izan dugu, 2018 urtean, Euskara, euskaldunak, hizkuntza komunitatea eta Euskal Herri euskaldunak mugatuta jarraitzen dugulako. Euskaldunok, egunero pairatzen ditugu bigarren mailako hiztun, eta herritar izatearen mugak.

Euskal herritarren belaunaldi berriok ez dugu ziurtaturik gure arbasoen hizkuntzaren ondarea jasotzea. Gaur da eguna, ondare horren transmisioa jaso ez dugun helduok, eskubide hori praktikara eramateko ordaintzen jarraitu behar izaten duguna. Atzerrian jaiotako euskal herritarroi ez zaigu inolako erraztasunik ematen berezko hizkuntza dugun euskara ikasi ahal izateko eta euskal jendartea gure ekarpenarekin aberasteko. Euskaraz funtzionatu nahi dugun administrazio publikoi behin eta berriz oroitarazten zaizkigu mugak non dauden. Nahi izanez gero, euskara aukera gisa erabili ahal izango dugu, baina lehentasunezko eta derrigorrezko hizkuntza bakarrak frantsesa eta espainiera dira. Euskara ezin da lehentasunezko hizkuntza izan. Eremu funtzional guzti-guztietan, euskara mendeko hizkuntza da, bigarren mailakoa.

Hiztun-komunitate gisa ere desegituratu egin gaituzte. Euskaraz sortu eta birsortu daitekeen komunitate osoa izan ordez, hiztun-irletan sakabanatuta aurkitzen gara. Hatsa hartu eta biziraun ahal izateko arnas-guneen bila irla batetik bestera.

Euskararen herria, Euskal Herria. Hizkuntza ukatua duen herria. Herri zatitua, ukatua. Euskaraz bizitzea ukatzen zaion herria. Erabaki ahal izatea ukatzen zaion herria, eta ez soilik bere etorkizun politikoa, baita zein hizkuntza antolaketa izan nahi duen ere.

Frantziar eta Espainiar estatuetako botereak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin. Ez daude prest euskaldunok normaltasunez euskaraz bizi ahal izatera irits gaitezen. Kanpo esku hartze hauek dira, muga guztion iturburua.

Frantziako estatuan, hizkuntza nagusi eta osoki funtzional bakarra frantsesa da. Bestelako hizkuntzak, euskara barne, folklore eta lagun arteko hizkuntzak bilakatuz. Eta jarrera hau da etorkizunean izango duena ere, ez baitago bere hizkuntza hegemonia bakarra aldatzeko prest.

Espainiar estatuak nahikoa dela erabaki du. Azken 40 urteetan hizkuntza erregionalekin izan duen eskuzabaltasuna eskuetatik doakiola ikusita, edonolako normalizazio prozesurekin bukatzea erabaki du. Eta ez bakarrik orain arteko mugak ezarriaz, baizik eta konstituzioaren 155. artikulua arma nagusitzat hartua.

Egoera hau, ondo ezagutzen dute herri katalanetako lagunek, jarraian katalan hizkuntzaren normalizazioa bilatzen duen Plataforma per la Llenguako presidente Oscar Escuderren hitzak entzungo ditugu.

Bada kanpo esku hartze horiek gainetik kentzeko garaia. Jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa emateko beharra dugu. Eta horretarako baldintzak badaude. Euskal Herrian bizi dugun testuinguruak jauzi hori emateko aukerak eskaintzen dizkigu.

Gure eta herri honen etorkizuna nolakoa izango den eztabaidagai ditugu administrazio ezberdinetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, estatus politiko berriaren eztabaidan buru-belarri daude sartuak. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan lurralde elkargo egitura berriaren lehen urratsetan gaude. Bertan, datozen hilabeteetan, hiru lurraldeok izan beharreko hizkuntza politika zehaztuko dute. Eta Nafarroan, aldaketaren gobernutzat izendatu zaion legegintzaldiari oraindik urtebeteko jarduna geratzen zaio. Hiru urte igaro dira euskarak, ia aldaketarik izan ez dituenak. Izen aldaketa soilak, edo alderdien arteko eztabaidak ez dira euskarak eta nafarrok behar ditugunak. Euskarak Nafarroa osoan, benetako eta sakoneko aldaketak dira behar dituenak. Horregatik, gaurkoan, Gaztelu plazan gaudela baliatuz, 4koa osatzen duten alderdiei exigentzia bat luzatu nahiko genieke. Herritarrak mailakatzeari utzi, herritar guztien eskubideak bermatu, eta Aldaketa, euskaratik eta euskaraz egin dezatela. Euskara guztion hizkuntza delako, eta borondaterik baldin badago, urtebetean Nafarroak behar duen lege babes egokia egiteko denbora dago.

Jauzi hau emateak, euskarari, eta euskararen herriari etorkizuna eskaintzea esan nahi du. Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko tresna eta baldintzak sortu behar ditugu. Horretarako, gure ohiturak aldatu eta euskaraz bizitzera goaz aldarria praktikan gauzatu behar dugu.

Euskal Herria berreuskalduntzea da euskaltzaleon lanaren iparra. Herri gisa eskubidea dugu hori lortzeko. Horretarako, euskararen berreskurapen eta normalizazioa azkartu beharra dugu.

  • Euskararen ezagutza unibertsalizatu behar dugu
  • Eremu funtzional guztietan euskararen erabilera orokortzeko planak indarrean jarri behar ditugu. Horiek guztiak plan estrategiko nazionalaren logikaren pean izango direlarik.
  • Prozesu honi guztiari babes juridikoa emateko, lege onarpen egokia indarrean jarri. Euskara berezko hizkuntza, ofiziala, lehentasunezko eta ezagutu beharrekoa izendatzetik hasita.

Baina hau guztia garatu ahal izateko ezinbesteko faktore bat dago. Muga guztiak gainditzen lagunduko diguna. Burujabetza. Burujabetza, zein nolako hizkuntza politika garatu nahi dugun erabakitzeko. Burujabetza, hizkuntza eskubideak bermatzeko. Burujabetza, Euskal Herriaren berreuskalduntzea azkartu eta bururaino eramateko.

Beraz, eta hau guztia garatu ahal izateko, euskaltzaleok ez dugu beste irtenbiderik. Ahalduntzea eta desobedientzia. Desobedientzia ariketa erraldoia egiteko unea dugu. Hasteko, euskaraz bizitzea da euskaldunok egin dezakegun lehen desobedientzia ekintza.

Gaindi ditzagun behingoz inposatzen dizkiguten mugak. Ozen aldarrika dezagun:

Etorkizuna euskararentzat.

Euskaraz bizi ahal izatea euskaldunok.

Euskaraz normaltasunez biziko den eta osoki egituratutako hiztun-komunitatea.

Euskal Herri euskaldun burujabea.

GORA EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA!

GORA EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!

The post Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1778