Adierazpena Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/adierazpena/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Fri, 20 Mar 2026 11:12:10 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png Adierazpena Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/adierazpena/ 32 32 242873344 CCOO sindikatuaren mehatxuaren aurrean, borrokan jarraitzeko deia egiten dugu https://ehe.eus/ccoo-sindikatuaren-mehatxuaren-aurrean-borrokan-jarraitzeko-deia-egiten-dugu/ Fri, 20 Mar 2026 11:12:10 +0000 https://ehe.eus/?p=4360 Euskararen eta euskaldunon etsai gisa seinalatuz, abenduaren 24ean, EHEren enkarguz, Olentzerok ikatza utzi zuen CCOOk ...

Irakurri osorikCCOO sindikatuaren mehatxuaren aurrean, borrokan jarraitzeko deia egiten dugu

The post CCOO sindikatuaren mehatxuaren aurrean, borrokan jarraitzeko deia egiten dugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Euskararen eta euskaldunon etsai gisa seinalatuz, abenduaren 24ean, EHEren enkarguz, Olentzerok ikatza utzi zuen CCOOk Gasteizen duen egoitzaren atarian. Ekintza horren bitartez, euskararen aurkako oldarraldi judizial eta politikoan sindikatuak jokatzen duen paper estrategikoa salatu zuen eragile euskaltzaleak. Azken egunotako albisteek, gainera, salaketa hori indartu dute. Izan ere, Argia hedabidean argitaratutako albisteek berretsi dute CCOO euskaldunon eskubideak murrizteko eta euskararen bazterketa betikotzeko estrategia antolatu baten parte dela. Euren azpijokoa begien bistan geratu da, oraingoan, froga argigarriekin gainera.

Abenduaren 24ko ekintzak, ordea, ezinegona sortu du CCOOn eta, EHE intimidatzeko asmoz, mehatxu gutuna igorri dio. Bertan, bere irudi-, ospe- eta marka-eskubideak urratu izana egozten dio EHEri eta, bide judizialak hartu aurretik, adiskidetasunezko konponbidea adosteko proposamena egiten dute. Gainera, mehatxu egin dute Andoaingo Udala ere demandatua izan daitekeela, bi eragileen arteko lotura faltsua eginez. Lotura faltsu hori, paradoxikoa badirudi ere, informazioa euskaratik gaztelaniara desegoki itzultzearen ondorio izan da.  

Adiskidetasunezko konponbide hori gauzatu dadin, EHEk bost konpromiso hauek hartu beharko lituzke

  1. Eduki arau-hauslea beherala kentzea X plataformatik eta zabaldua izan den gainerako bitartekoetatik.
  2. CCOOk dituen eskubide esklusiboak aitortzea. Antzeko arau-hausteren bat errepikatuko balitz, zigor-klausula bat abiatuko lukete.
  3. Etorkizunean, CCOOren irudiari, jabetza industrialari eta instalazioei eragiten dien antzeko ekintzarik ez egiteko edo ez zabaltzeko idatzizko konpromisoa hartzea.
  4. Aurrez aipatutako baldintza guztiak bete izanaren frogak aurkeztea.
  5. Komunikazio honen konfidentzialtasuna gordetzea, baita bertatik erator daitezkeen negoziazioena ere. 

Konprimiso horiek hartu ezean, egokitzat jotzen dituen ekintza judizialak abiatu ditzakeela aurreratu du CCOOk, espetxe zigorrekin mehatxu eginez. 

Ezer baino lehen, sinestezina deritzogu ikatza eramateagatik eta pegatina batzuk itsasteagatik, Olentzero epaitegira eraman nahi izatea. Ez al dakizue zein den Olentzeroren jardunbidea? Gaizki portatzen direnei ikatza ematea. Halakorik jaso nahi ez baduzue, badakizue, zintzoak izan; euskararen aurkako talde antolatuen sustapenean aritzea eta Olentzerok opariak eramatea ez baita bateragarria. 

Bestalde, gutuna espainol hutsez jaso izana salatzen dugu. Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza, EAEn baita ofiziala ere, beraz, jakinarazpen oro euskaraz jaso nahi ditugu. Gutuna euskaraz igorri ez izanak, beste behin, argi adierazten du euskararekiko duzuen jarrera zapaltzailea eta baztertzailea. 

Amaitzeko, onartezina da herritarron adierazpen askatasuna mugatzeko, horrelako mehatxua jaso izana. Bai Olentzerok, bai EHEk, askatasun osoa dute euskaldunon hizkuntza eskubideen kontra diharduten norbanako nahiz eragileak seinalatzeko. CCOOk proposatutako bost konpromiso horiek hartzeko modu bakarra, sindikatuak euskararen kontrako estrategia antolatua bertan behera uztea litzateke eta, benetan, euskararen biziberritzearen aldeko jarrera hartzea.

EHE ez duzue horrelako mehatxuekin kikilduko. Argi izan dezazuela euskararen aurka abiatutako estrategia gelditu ezean, zuen jarrera euskarafoboa salatzen jarraituko dugula. Era berean, euskaltzale orori dei egiten diegu, euskaldunon erasotzaileak seinalatzera eta desobeditzera.

Euskaltzaleon garaia da. Ohartu ez bazarete ere, pizkundea hasi da eta honek ez du atzera bueltarik!

Gora Euskal Herri euskalduna!

Gora Euskararen Errepublika!

 

The post CCOO sindikatuaren mehatxuaren aurrean, borrokan jarraitzeko deia egiten dugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4360
ADIERAZPENA | CCOO gelditu euskararen aurkako makinaria! https://ehe.eus/adierazpena-ccoo-gelditu-euskararen-aurkako-makinaria/ Wed, 11 Mar 2026 09:19:26 +0000 https://ehe.eus/?p=4345 EHEtik behin eta berriz salatu izan dugu CCOO euskararen etsaia dela eta euskaldunon kontrako oldarraldi ...

Irakurri osorikADIERAZPENA | CCOO gelditu euskararen aurkako makinaria!

The post ADIERAZPENA | CCOO gelditu euskararen aurkako makinaria! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
EHEtik behin eta berriz salatu izan dugu CCOO euskararen etsaia dela eta euskaldunon kontrako oldarraldi politiko, judizial zein sindikalean, paper estrategikoa jokatzen ari dela. Bere jarrera euskarafoboa salatzeko EHEtik egindako azken ekintza zuzena iazko abenduan izan zen, Gabonen testuinguruan, sindikatuak Gasteizen duen egoitzan. Euskararen eta euskaldunon etsai izateagatik, ikatza utzi zion Olentzerok.

Bada, Argiak egindako ikerketaren ondorioek orain arte esandakoa berretsi dute. CCOO euskararen aurka aktiboki diharduen eragileetako bat da eta antolatuta dagoen sare zabalago baten parte da. Ikerketak agerian utzi du azpijoko horretan guztian Sabin Zubiri Reyk duen erantzukizuna. Bera da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako CCOO sindikatuaren erreferentzia nagusi euskara-eskakizunen alorrean, baita Euskara Denontzat elkarteko presidentea ere. Horrez gain, Osakidetzako Unidas por la Libertad Lingüística plataformarekin ere badu harremana.

Hain justu, Euskara Denontzat elkartea izan da lan-eskaintza publikoetako euskara-eskakizunen aurka egiteko, lan-deialdi horietara aurkezteko interesik ez duten herritarrak bilatu eta horiei doako abokatua eskaini diena. Euskararen aurka egiteko, baliabide ekonomiko nahiz pertsonalak jartzen dihardu, gutxiagotutako hizkuntza eta hiztunak oraindik eta gehiago zapalduz.

Hainbatetan euskararen aldeko maskara jantzi arren, ez gara inozoak eta badakigu zein den haien benetako aurpegia. CCOO itxurakeriatan dabil, lan-eskubideak eta hizkuntza-eskubideak kontrajarriz eta dikotomia faltsu horren atzean ezkutatuz. Baina argi geratu da: guztiaren gainetik, euskara gorroto dute!

The post ADIERAZPENA | CCOO gelditu euskararen aurkako makinaria! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4345