Agerraldia Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/agerraldia/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Thu, 12 Mar 2026 11:45:49 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png Agerraldia Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/agerraldia/ 32 32 242873344 Apirilaren 24ean eta 25ean, euskaltzaleok elkarrekin hausnartzeko eta saretzeko hitzordua izango dugu Azpeitian https://ehe.eus/eusktaltzaleeuskaldunonelkartea/ Thu, 12 Mar 2026 11:45:49 +0000 https://ehe.eus/?p=4349 Orain bi urte pasatxo, Euskaltzale Independentiston Topaketaren lehenengo edizioari, hiru helburu nagusi esleitu genizkion: alde ...

Irakurri osorikApirilaren 24ean eta 25ean, euskaltzaleok elkarrekin hausnartzeko eta saretzeko hitzordua izango dugu Azpeitian

The post Apirilaren 24ean eta 25ean, euskaltzaleok elkarrekin hausnartzeko eta saretzeko hitzordua izango dugu Azpeitian appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Orain bi urte pasatxo, Euskaltzale Independentiston Topaketaren lehenengo edizioari, hiru helburu nagusi esleitu genizkion: alde batetik, prozesu euskaltzaleak eta burujabetzaren aldekoak elkar nola elikatu edota indartu dezaketen gogoetatzea; bestetik, euskalgintzaren erronka berrien inguruan hausnartu eta horiek Euskararen Errepubikaren norabidean kokatzea; eta azkenik, euskaltzale independentiston komunitatea saretzea eta indartzea. Bigarren edizio hau ere, funtsean, hiru xede nagusi horietan ardaztuko da.

Edonola ere, helburuak berak izan arren, abiapuntua ez da berdina; izan ere, 2023az geroztik, bai Euskal Herrian Euskaraz bera, baina baita Euskal Herria eta mundua ere asko aldatu dira. Aldaketa horiek aukera, mehatxu nahiz erronka berriak jarri dizkigu parez pare eta, aurrera egingo badugu, horiek identifikatzea eta kudeatzea ezinbestekoa da. 

Gauzak asko aldatu dira, bai, eta, hain zuzen horrexegatik, uste dugu Euskararen Errepublikaren, independentziaren, beharra gero eta agerikoagoa dela. Frantziar eta espainiar estatuek euren politika supremazista eta linguizidekin jarraitzen dute; kolpatzen gaituen oldarraldi mediatiko, politiko eta sindikalak argi utzi digu zenbatekoak diren egungo marko legalaren mugak eta gabeziak; gainera, munduan barna indarra hartzen ari den eskuin muturraren mehatxua gero eta gertuago dugu, eta hortik hizkuntza eskubideetan ere atzera egitea besterik ezin genezake espero.

Testinguru horretan, euskaltzale independentiston elkargune eta indargune izateko xedea du apirilaren 24ean eta 25ean egingo dugun topaketak. Euskal Herriko norbanako zein eragile euskaltzale eta independentista orori zuzendutako egitaraua prestatu dugu, hausnarketarako ez ezik, aisialdirako ere bai.

Egitaraua

Ostiral arratsaldean hasita, bi egunez egingo da II. Euskaltzale Independentiston Topaketa. Hauxe da egitaraua:

Apirilak 24, ostirala

  • 18:00 – 20:00 – Ongi etorri Euskararen Errepublikara.
  • 20:30 – Kontzertu akustikoa Orkatz Tabernan.
  • 22:00 – Pala partidak: Martija-Prieto vs. Sanchez-Alkorta (pala motza) eta Urain-Gutierrez vs. Aizpuru-Rosa (gomazko paleta).

 

Apirilak 25, larunbata

  • 10:00-12:00 – Euskaratik Independentziara (mahai-inguru nagusia).
  • 12:30 – Joaldunak.
  • 13:00 – Ekitaldi politikoa.
  • 14:00 – Bazkaria.
  • 16:00 – 19:00 – Tailerrak (bi txanda).
    • 16:00 – 17:30
      • Gazteak eta aisialdia euskaraz: ekosistema oso baten beharra.
      • Desobedientzia zibila iraultzarako tresna.
      • Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko askotarikoa.
      • Kaleak euskaraz: mural margoketa (tailer praktikoa).
    • 17:30-19:00
      • Intersekzionalitatea: teoriatik praktikara.
      • Euskararen Errepublika eta panorama geopolitikoa: aukerak, mehatxuak, erronkak.
      • Kultur sistema sendo bat bai, baina nola?
      • Izan zaitez eduki sortzaile! (tailer praktikoa).
  • 19:00 – Musika kaleetatik.
  • 22:00 – Kontzertuak: Tapia eta Leturia Band eta Maruxak.
  • Ondoren, DJak Orkatz eta Korrale tabernetan.

Sarrerak eta izen-ematea

Gaurtik bertatik, erosgai daude bazkarirako eta kontzertuetarako sarrerak Entradium plataforman. Horrez gain, kudeaketa lanak errazteko, larunbat arratsaldeko tailerretan aurrez eman beharko da izena, doan eta galdetegi hau beteta. Aurten, gainera, lotako lekua ere egongo da, bai ostiralean, bai larunbatean. Tailerretan izena emateko galdetegi horretan bertan egin behar da erreserba, hori ere doan.

Itsulapikoa

Topaketok finantzatzeko nahiz euskararen alde lanean jarraitzeko, diru-bilketarako kanpainatxo bat jarri dugu abian itsulapikoa.eus-en. Hala, 5.000 euro lortzeko erronka luzatu diegu euskaltzaleei. Bakoitzak ahal duen neurrian, edozein ekarpen izango da ongi-etorria. 

Eskerrak

Esker bereziak eman nahi dizkiegu Azpeitiko Udalari, Kulturazi, Azpeitiko Ikasberri Ikastolari, Elikaguneari eta, oro har, Azpeitiko herriari. Hasieratik ate guztiak zabalik topatu ditugu; mila esker topaketok aurrera atera ahal izateko emandako babes eta laguntzagatik.

The post Apirilaren 24ean eta 25ean, euskaltzaleok elkarrekin hausnartzeko eta saretzeko hitzordua izango dugu Azpeitian appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4349
Agerraldia egin dugu Bilbon, euskaltzaleak urtarrilaren 31n Baionan mobilizatzera deituz https://ehe.eus/agerraldia-bilbo-u31/ Thu, 15 Jan 2026 17:41:47 +0000 https://ehe.eus/?p=4260 Joan den irailaren 27an, Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko lau kidek “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu ...

Irakurri osorikAgerraldia egin dugu Bilbon, euskaltzaleak urtarrilaren 31n Baionan mobilizatzera deituz

The post Agerraldia egin dugu Bilbon, euskaltzaleak urtarrilaren 31n Baionan mobilizatzera deituz appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Joan den irailaren 27an, Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko lau kidek “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu zuten Pirinio Atlantikoetako departamenduak Baionan duen egoitzan. Hala, euskaldunok jasaten dugun zapalkuntza gaitzetsi genuen, bi ideia nagusitan jarriz azpimarra: alde batetik, frantses Estatuko agintariek euskararen alde diharduten erakundeak ez dituztela ekonomikoki behar bezala laguntzen; eta, bestetik, Euskal Herrian euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen dutela. 

Ekintza horregatik, datorren otsailaren bostean, lau militante horiek Baionako auzitegian epaituko dituzte. Euskal Herrian euskaldunok bigarren mailako herritarrak bezala tratatzen gaituztela salatzeagatik epaituko gaituzte; gure eskubideen alde borrokatzeagatik epaituko gaituzte; euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeagatik epaituko gaituzte. 

Euskararen herrian, euskara baztertua, zapaldua eta gutxietsia da eta hori, “legalki” egiten dute. Lege bidez ari dira euskara eta euskaldunak zapaltzen, egungo legedia bidegabea eta linguizida baita. Horregatik, desobedientzia eta jarrera intsumisoak indartzen jarraitzeko deia egiten dugu. Lege bidegabeei ez baitiegu obedientziarik zor!

Frantziar nahiz espainiar konstituzioen aterkipean, euskarak ez du etorkizunik; gaur egungo egoerari nahiz historiari erreparatuta argi ondoriozta genezake hori. Horregatik, Euskal Herri euskalduna eraikitze bidean, ezinbesteko ikusten dugu Euskararen Errepublika, independentzia. Baliabide propioak eta estatu burujabea behar ditugu euskara osasun beteko egoerara berrekartzeko. 

Euskal Herrian Euskarazeko dozenaka kide gaur, hemen, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren atarian bildu gara. Ez da kasualitatea hemen elkartu izana. Hain justu, espainiar eta frantziar estatuen lege linguizidak epaitegi hauen bitartez aplikatzen baitira gizartean. Euskal Herrian dauden epaitegi guztiak euskaldunontzat bidegabea den legedia aplikatzen ari dira eta horien arabera zigortzen gaituzte. Oldarraldi judizialarekin argi ikusi dugun gisan, borrokaz lortutako eskubideak, besteak beste, botere judizialetik ari dira atzera botatzen. Horregatik bildu gara gaur hemen. Gertatzen ari den guztia salatzeko, baina batez ere euskaldunak mobilizatzera deitzeko.

Izan ere, auziperatuekiko elkartasuna erakusteko eta euskaraz bizi nahi dugula masiboki adierazteko, urtarrilaren 31n, epaiketa aurreko larunbatean, mobilizazioa egingo dugu Baionan; 12:00etan, Departamentuko egoitza aitzinean. Euskaldun orori bertaratzeko deia egiten dizuegu. Mobiliza eta antola gaitezen ahalik eta jende gehien euskararen alde, justizia justu baten alde.

Euskaraz bizi nahi dugulako, Euskararen Errepublika!

 

The post Agerraldia egin dugu Bilbon, euskaltzaleak urtarrilaren 31n Baionan mobilizatzera deituz appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4260
Urtarrilaren 31n euskaltzaleok Baionara https://ehe.eus/u31n-baiona/ Wed, 17 Dec 2025 13:00:35 +0000 https://ehe.eus/?p=4222 Azken hilabeteetan Baionan izandako zonbait auzitan, epaileek 17 pertsonei euskaraz hitz egitea debekatu digute: pasa ...

Irakurri osorikUrtarrilaren 31n euskaltzaleok Baionara

The post Urtarrilaren 31n euskaltzaleok Baionara appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Azken hilabeteetan Baionan izandako zonbait auzitan, epaileek 17 pertsonei euskaraz hitz egitea debekatu digute: pasa den urteko martxoan OSTIAko lau kideren aurkako epaiketan (Bouygues-en maketa lurrez estaltzeagatik epaituak), apirilaren 11n EHEko bi kideen aurkako epaiketan (auzitegiaren paretan “Justizia euskararentzat” idazteagatik epaituak); irailaren 30ean Arberoako Lurra eta Etxebizitza taldeko eta Ostiako zazpi kideen aurkako epaiketan (higiezin agentzia bat okupatzeagatik epaituak); urriaren 7an zazpi militanteen aurkako epaiketan (Korrikan etorkinei muga pasatzen laguntzeagatik epaituak); eta urriaren 14an hiru militanteen aurkako epaiketan (Marienia eraikuntzaren aurka mobilizatzeagatik epaituak).

Frantses Konstituzioaren arabera epaitegian ezin dugula euskaraz hitz egin diote epaileek.

Euskal Herrian epaitegietan euskaraz hitz egitea debekatzea bidegabekeria da:

  • Euskara Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza delako;
  • Hitz egiten dugun hizkuntza garelako, euskaldunak euskara garelako;
  • Garena izatea debekatzea delako eta gure duintasuna zapaltzea delako;
  • Euskaldunak bigarren mailako herritar egiten gaituelako;
  • Frantsesez bizi nahi dutenak pribilegiatzen dituelako, hizkuntza horretan Euskal Herrian bizi daitezkeelako, euskaldunak ezin gaitezkeelarik euskaraz bizi.

Euskaldunentzat ez da justiziarik, zeren justizia, gizakien duintasuna errespetatzea da, justizia, pertsona guziak berdintasunez tratatzea da.

Frantziar eta espainiar Konstituzioek euskaldunoi Euskal Herriko epaitegi guzietan euskaraz hitz egiteko eskubidea bermatzen ez badigute, Konstituzio bidegabeak, gizatasunik gabekoak, zapaltzaileak eta linguizidak dira.

Alta, frantses Konstituzioan ez da idatzia epaitegian euskaraz hitz egitea debekatua dela, eta Konstituzio horren pean, 1984ko ekainaren 7an, lau militante abertzalek (Joanes Borda, Betti Bidart, Xan Koskarat eta Alain Mateo) Baionako auzitegian ukan zuten auzian euskaraz hitz egin ahal izan zuten eta haien adierazpenak itzultzaile batek frantsesera itzuli zituen. Beraz posible da.

Joan den irailaren 27an, EHE mugimenduko lau kidek Departamenduaren Baionako egoitzan “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu zuten. Ekintza horrekin, frantses Estatuko agintariek euskararen alde diharduten erakundeak ez dituztela ekonomikoki behar bezala laguntzen gaitzetsi zuten, eta Euskal Herrian euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen dutela salatu zuten. Ekintza horrengatik, otsailaren bostean lau militante hauek Baionan epaituko dituzte. Euskal Herrian euskaldunak bigarren mailako herritarrak bezala tratatuak garela salatzeagatik epaituko dituzte beraz. Baina arazoa da epaileek ere bigarren mailako herritarrak bezala tratatzen gaituztela. Epaile hauek, epaile eta arazo dira; ezin gaituzte zuzentasunez epaitu.

Epaileek euskaraz hitz egitea debekatzen badigute, epaiketek ez dute inolako zilegitasunik, epaiketa batean akusatuak hitz egiteko aukera ukan behar baitu.

Horiek hola, auziperatuekiko elkartasuna erakusteko eta euskaraz bizi nahi dugula masiboki adierazteko, urtarrilaren 31n EHEk Baionan antolatzen duen mobilizazioarekin bat egiten dugu, eta euskaltzale guziak urtarrilaren 31n Baionan mobilizatzera deitzen ditugu. Bukatzeko, otsailaren 5eko auzian auziperatuei euskaraz hitz egiten uztea epaileei eskatzen diegu.

 

Agiri honen izenpetzaileak:

1984ko auziperatuak: Joanes Borda, Betti Bidart eta Xan Koskarat

2025eko hainbat auziperatu: Intza Gurrutxaga, Janine Beyrie, Felipe Laskarai, Dominika Daguerre, Jakes Bortayrou, Eñaut Elosegi, Philippe Saint-Arroman, Jon Eiherabide, Luxi Detchart, Jon Oyenart, Enaut Aramendi, Argitxu Dufau eta Patxi Laskarai.

The post Urtarrilaren 31n euskaltzaleok Baionara appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4222
Ehundaka lagun bildu gara Durangon Euskararen Errepublikaren alde https://ehe.eus/ehundaka-lagun-bildu-gara-durangon-euskararen-errepublikaren-alde/ Sat, 06 Dec 2025 14:59:35 +0000 https://ehe.eus/?p=4203 Gaur, abenduaren 6an, manifestazio nazionala egin dugu Durangon eta jendetza batu gara Euskararen Errepublikaren alde. ...

Irakurri osorikEhundaka lagun bildu gara Durangon Euskararen Errepublikaren alde

The post Ehundaka lagun bildu gara Durangon Euskararen Errepublikaren alde appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Gaur, abenduaren 6an, manifestazio nazionala egin dugu Durangon eta jendetza batu gara Euskararen Errepublikaren alde. Mila esker bertaratu zareten guztioi. Amaierako ekitaldia txalaparta eta albokaren laguntzarekin hasi da. Ondoren, bertsoen eta musikaren ondoren, hau izan da gure irakurketa:

Historian zehar euskaltzaleok bizi izan ditugu pizkunde garaiak; bizi izan ditugu geldotze aroak ere; aldeko haize gehiagoko eta gutxiagoko aldiak egon izan dira. Hala, zenbaitetan horiek aprobetxatuz eta beste hainbatetan horiei aurre eginez, gaur arte iritsi gara. Gaur arte iritsi gara euskaltzaleen ekinari eta lanari esker; batzuek sinestu, amestu eta, batez ere, borrokatu izan dutelako Euskal Herri euskaldunaren alde. Horiengatik guztiengatik ez balitz, gaur ez ginateke hemen egongo. Horregatik, aitortza hori eginez hasi nahi genuke; mila esker euskararen alde aritu zareten eta gaur zabiltzaten euskaltzale guztioei. Biba zuek!

Aurreko balaunaldikoek euskara hil ala biziko egoeratik atera zenuten, arnasaldi luze bat emanez euskarari eta euskaldunoi. Baina, azken datuek, ikerketek eta hausnarketek diote euskara larrialdi egoeran dagoela eta etorkizuneko proiekzioak ere ez ditugu lagun. 

Horren aurrean, askotan, instituzioek norbanakoak seinalatu izan dituzte; euskaraz bizitzea nahikeria hutsa balitz bezala, euskaraz edo erdara hemegonikoetan bizitzeko hautua egitea maila berean jarriz. Hori, ordea, iruzurra da. Euskarak egiturazko zapalkuntza jasaten du eta horren erantzule nagusiak frantziar eta espainiar estatuak dira. Bi estatu linguizida eta genozida, gure herria eta hizkuntza hiltzen dituztenak; makinaria osoa daukate gure aurka martxan. Tamalez, gurea ez da munduko nazio zapaldu bakarra eta, gaur, azken urteotan jasaten ari den izugarrikeria dela eta, hemendik, gure elkartasun guztia adierazi nahi diogu Palestinari. Israelgo Estatu genozida egiten ari dena erabat gaitzetsi eta palestinar herriaren askatasuna aldarrikatzen dugu. 

Hala, euskararen zapalkuntza estrukturala izanik, agintari politikoek ardura berezia duzue, eta hizkuntza-politika ausartak egitea eta benetako eztabaidak zabaltzea dagokizue. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, aurrerapauso handiak egin dira, baina horiek ez dira nahikoa izan. Egungo oldarraldi politiko-judizialarekin ikusi dugunez, lortutako eskubide asko atzera bota dizkigute eta horrek agerian utzi du egungo legediek zirrikitu ugari dituztela eta ez direla euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko nahikoa. Euskararen koofizialtasunaren gabeziak argiak izan arren, Nafarroa Garaian, Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan ezinbestekoa da euskararen ofizialtasuna aldarrikatzea; gutxieneko eskubide batzuk legez bermatu ahal izateko. Euskal Herritarron hizkuntza-eskubideak jaioterriaren arabera aitortzen dizkigute eta horrekin amaitu beharra dago. Horregatik, eskaera zehatza egiten dizuegu, batez ere, Euskal Herriko alderdi abertzaleei: orain egiten duzuena baino askoz gehiago egin zenezakete, jarri euskara erdigunean, egin politika euskaltzaleak!

Mundu mailako dinamika ere ez dugu aldeko. Euskal Herria ez da irla bakandu bat eta ondorioz, kapitalismoak eta globalizazioak eraginda, gero eta bortitzagoa den homogeneizazio prozesuak erasotzen gaitu. Horrek munduko kultura eta hizkuntza aniztasuna harrigarriki murriztu du, hizkuntza gutxiagotu ugari desagertzeraino. Horrez gain, krisi anizkoitzen aroa bizi dugu eta testuinguru horretan, eskuin muturra eta faxismoa indartu egin dira. Hizkuntzaren nahiz bestelako eskubide sozialen borrokan dihardugunontzat hori oso kezkagarria da, atzera eraginarazi nahi baitigute. Era berean, gurean ere diskurtso arrazistak nahiz xenofoboak ugaritzen hasi direla sumatu dugu. Horiei irmotasunez erantzuten jarraituko dugu, argi utziz euskara elkarbizitza osasuntsurako tresna dela, eta ez bazterketarako edo bereizketarako.

Iluntasun eta zailtasun horien aurrean, ordea, bada argitasuna eta aurrera egiteko indarra. Gaur, hemen bildu garen guztiok gara horren adibide; asko gara eta egoera aldatzeko indarra badugu. Datuek diote, euskararekiko atxikimenduan, euskaltzaletasunean, indartsu gaudela; dagoen hizkuntz-gaitasunerako euskara asko erabiltzen da. Euskaldun askok eta askok euskara erabiltzeko hautu kontzientea egiten dugu egunero; hautu politikoa. Euskaraz bizitzea hautu politikoa da Euskal Herrian.

Desobedientzia ekintzen bidea ere indartzen ari gara, zapaltzen gaituzten legedi bidegabeei ez baitiegu obedientziarik zor. Hala, otsailaren 5ean, Euskal Herrian Euskarazeko lau ekintzaile epaituko dituzte “Euskaraz bizi nahi dugu!” idazteagatik Pirinio Atlantikoetako departamenduak Baionan duen eraikinean. Aurreko larunbatean, urtarrilaren 31n, mobilizazio bat egingo dugu Baionan bertan, ekintzaileei elkartasuna adierazi eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Kolektiboki antolatuz, desobedientzia eta intsumiso jarrerak elikatuz jarriatuko dugu.

Euskal Herriko herri mugimendu anitza eta bizkorra ere indargune garrantzitsua dugu. Eta guk, euskararen aldeko borroka beste borroka askatzaileekin batera ulertzen dugu. Horregatik, bestelako Euskal Herri baten aldeko borrokan dihardugunon arteko aliantzak indartzea dagokigu, desio dugun Euskal Herri askea eta zapalkuntzarik gabea eraikitzeko. Bide horretan, euskara zentrala izango da; askapenerako, batasunerako eta justiziarako nahitaezkoa, egungo sistemaren zapalkuntzak borrokatu eta gainditzeko ezinbesteko baliabidea. 

Jada, han eta hemen, euskara ardatz hartuta, euskaldunak antolatzen eta kaleak hartzen ari gara: Euskararen Nazioarteko Egunean, erdalduntze makina gelditzearen alde ehundaka euskaltzale mobilizatu ziren Bilbon; Nafarroako hegoaldean eta erdialdean, Agerraldia egitasmoak hauspo ederra eman dio euskarari azken urteotan; Etxepare Lizeoko ikasleek indarberrituta ekin diote ikasturteari, urte luzetako aldarria, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldarria, ardatz hartuta; eta abenduaren 27an, beste hitzordu garrantzitsu bat izango dugu euskaltzaleok Bilbon, Miribillan. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, pizkunde berria irudikatzeko ekitaldia egingo da. Bertan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, ahal bezain euskaltzale gehien biltzekoa. Orain da euskaltzaleon garaia! Orain da pizkunde berria hauspotzeko unea!

Euskararen Errepublika ipar hartuta, pizkunde hori indartzeko konpromisoa hartua dugu eta zuei guztioi ere horretarako deia egiten dizuegu. Euskararen Errepublikaren beharra, independentziaren beharra, aldarrikatzea eta bide hori eraikitzea da gure xedea; independentziarik ezean, ez baitugu Euskal Herri euskaldunik lortuko. Hizkuntza zein nazio zapalkuntzaren aurrean, tresna politiko propioak sortuz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna. Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika!

Gora Euskal Herri euskalduna! Gora Euskararen Errepublika!

The post Ehundaka lagun bildu gara Durangon Euskararen Errepublikaren alde appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4203
Baionako epaiketa | Justizia euskararentzat https://ehe.eus/baionako-epaiketa-justizia-euskararentzat/ Sat, 12 Apr 2025 09:35:08 +0000 https://ehe.eus/?p=3372 Baiona, 2025/04/11 EHEko bi kideei euskaraz deklaratzea ukatu diete Baionako epaitegian Joan den abenduaren 3an, ...

Irakurri osorikBaionako epaiketa | Justizia euskararentzat

The post Baionako epaiketa | Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Baiona, 2025/04/11

EHEko bi kideei euskaraz deklaratzea ukatu diete Baionako epaitegian

Joan den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Baionako epaitegiko estalpera igo eta “Justizia Euskararentzat” aldarria idatzi genuen sarrerako horman. Ekintza hori egin genuen, besteak beste, frantziar eta espainiar konstituzio arrotzen pean bizi dugun zapalkuntza eta injustizia salatzeko; epaitegietatik datorkigun oldarraldiari ekintza zuzenez erantzuteko; eta euskararen biziraupenerako ezinbesteko dugun Euskararen Errepublika aldarrikatzeko.

Euskararentzat eta euskaldunontzat justizia aldarrikatu genuen eta, pasa den igandean, apirilaren 6an, aldarri berarekin hartu genituen Baionako kaleak. Jendetza batu ginen Lapurdiko hiriburuan eta argi adierazi genuen euskaraz bizi nahi dugula eta horrenbestez, ez dugula euskaldunon aurkako zapalkuntzarik eta erasorik onartuko. Era berean, gaur, hemen, Baionan epaitu dituzten Gorka Roca Torre eta Intza Gurrutxaga Loidi EHEko kideei elkartasun zabala adierazi genien.

Aipatu modura, gaur epaitu dituzte Euskararen Nazioarteko Egunean egindako ekintzagatik Torre eta Gurrutxaga eta epaiketa bera euskaldunok jasan behar ditugun eskubide urraketen beste adibide argi bat izan da. Izan ere, ez Torreri ez Gurrutxagari ez diete euskaraz deklaratzen utzi -nahiz eta bigarren hori Euskal Autonomia Erkidegoko herritarra izan eta, bertan, euskara ofizial izan-. Ondorioz, EHEko kideek ezin izan dituzten euren buruak defendatu epailearen aurrean eta auzitegitik kaleratu dituzte. 

Euskal Herrian, euskaldunoi euskaraz hitz egitea debekatzea onartezina dela deritzogu eta gertatuak argi adierazten du zein den, kasu honetan, Frantziako Estatuaren jarrera euskararekiko: euskararen aldeko itxurazko ekintza batzuk egin arren, agintariek euskara heriotzara kondenatzen dute. Gogor salatzen dugu gertatutakoa eta jasaten dugun zapalkuntzari, gaur egin modura, jarrera intsumisoz eta desobedienteaz erantzuteko deia egiten dugu, horiek arduraz eta kolektiboki garatuz.

Torre eta Gurrutxaga, hurrenez hurren, 1.000€ko eta 500€ko isunekin zigortu dituzte, bigarren hau gibelapenarekin. Gaur, iluntzean, jarriko dugu elkartasun kanpaina abian, epaiketa kostuei aurre egiteko eta euskararen aldeko borrokarekin jarraitzeko.

Ez gaituzte geldituko, Euskararen Errepublika eraikitzen jarraituko dugu.

Gora Euskal Herri euskalduna!

The post Baionako epaiketa | Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3372
Baiona 2025/04/06 | Justizia euskararentzat! https://ehe.eus/justizia-euskararentzat/ Mon, 07 Apr 2025 15:53:14 +0000 https://ehe.eus/?p=3327 Apirilaren 6an, Baionako kaleak bete genituen euskararentzat justizia eskatzeko. ARGAZKI GALERIA: (Manifestazioko irakurketa· 2025/04/06· Baiona)“Esna ...

Irakurri osorikBaiona 2025/04/06 | Justizia euskararentzat!

The post Baiona 2025/04/06 | Justizia euskararentzat! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Apirilaren 6an, Baionako kaleak bete genituen euskararentzat justizia eskatzeko.

ARGAZKI GALERIA:
(Manifestazioko irakurketa· 2025/04/06· Baiona)

“Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da eta guk badakigu sua
egiten”. Hementxe, Baionako Herriko Etxearen aitzinean, milaka eta milaka
euskaltzale geunden bilduta orain urtebete pasatxo, 2024ko martxoaren 24ean,
Korrikaren amaiera eta euskararen aldeko festa erraldoia ospatzen. Gogoan al
duzue? Garazi Arrulak idatzitako pasarte horretxekin bukatu zen amaierako
ekitaldia, piztia esnatzeko deiarekin; eta piztia, inoiz lozorroan egon ez bada ere,
aspaldiko ozenen dabil orroka. Agian, ke asko usaintzen dabilenaren seinale?

Denbora tarte honetan, ez diogu sua elikatzeari utzi. Hain justu, datorren ostiralean,
Baionako auzitegian epaituko gaituzte, sua indartzeagatik. Epaituko gaituzte, joan
den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, “Justizia Euskararentzat”
idazteagatik Baionako epaitegiko horman.

Euskararen Nazioarteko Egunean ekintza hori burutu genuen, besteak beste, bi
konstituzio arrotzen pean bizi dugun zapalkuntza eta injustizia salatzeko;
epaitegietatik datorkigun oldarraldiari ekintza zuzenez erantzuteko; eta euskararen
biziraupenerako ezinbesteko dugun Euskararen Errepublika aldarrikatzeko. Horrez
gain, nazioarteari hizkuntzen aniztasunak munduaren edertasuna egiten duela
adierazteko, eta, batez ere, euskara egoera kezkagarrian dagoela ohartarazteko.

Euskalgintzaren Kontseiluak, joan den maiatzean, Baionako plaza honetan, euskara
larrialdi egoeran dela eta euskararen aldeko hizkuntz politikan jauzi bat ematea
ezinbestekoa dela ohartarazi zuen. Hain zuzen, abenduaren 27an, Bilbon,
Kontseiluak deiturik, milaka euskaltzale mobilizatuko gira eta jauzi hori irudikatuko
dugu.

Larrialdi linguistikoan gira beraz, eta ondoko hiru adibideak, beste ainitzen artean, horren adierazle dira: Lehena: euskaraz ikasten duten ikasleei, azterketak euskaraz
pasatzea debekatzen diete. Alegia, euskaraz idaztea debekatzen diete; Bigarren adibidea: Behin baino gehiagotan, auzitegian, euskaraz deklaratzea debekatu digute. Alegia, euskaraz mintzatzea debekatzen digute; Hirugarrena: euskarak ez du lege egokirik euskararen herri osoan.

Euskararen zapalkuntza horiek eta gainerateko guziak salatzeko egin genuen
abenduaren 3ko ekintza; abenduaren 3a borroka eguna baita guretzat. Hori
egiteagatik, Baionako komisaldegian atxiloturik gintuzten bitartean, Imanol
Pradales lehendakariak Bilboko Euskalduna Jauregian hau adierazi zuen: “Euskara
arnas berritu ahal izateko, jauzi kualitatibo bat eman behar dugu herri honetan”.
Euskararen aldeko adierazpen ederrak egitea ongi da, baina bereziki ekintza
ausartak eta eraginkorrak behar ditugu.

Eta lehen ekintza, euskarak pairatzen duen zapalkuntza ozen salatzea da: salatzea
indarrean diren legeek euskara ukatzen dutela, edo kasurik onenetan euskarari
bigarren mailako estatusa emaiten diotela; salatzea frantziar eta espainiar
estatuetan indarrean diren legediak euskararen aurkakoak direla, zapaltzaileak
direla, euskara heriotzara daramatela; salatzea, frantziar eta espainiar konstituzioak
linguizidak direla.

Euskararen borroka epaitegi barnera berriz ekarriko dugu, euskararen zapalkuntza
legala inon baino hobekiago hor ageri delako. Auzitegian euskaraz hitz egitea
debekatzeak, agintariek euskara heriotzara kondenatzen dutela erran nahi du, nahiz eta euskararen aldeko itxurazko ekintza batzuk egiten dituzten.


Azken hamarkadetan, behin eta berriz eskatu dugu bi konstituzio arrotz horiek
aldatzea; baina, alferrik. Estatu horietako agintariek ez dituzte legedi bidegabe
horiek aldatu nahi. Horien baitan, ordea, ikus dezakegunez, ez dago justiziarik ez
euskararentzat, ez euskaldunontzat. Horregatik, guk argi dugu: Euskal Herriak
independentzia behar du, Euskararen Errepublika.

Euskararen Errepublika hori eraikitze bidean, ezinbestekoa da euskararen
zapalkuntzaren aurrean ez makurtzea. Horregatik, zuzena ez den legeari, jarrera
intsumisoz eta desobedienteaz erantzuteko deia egiten dugu, kolektiboki antolatuz.

Aurkako indarrak gainean ditugu, indartsu gainera, eta faxismoaren nahiz eskuin
muturraren gorakada orokorraren testuinguruan, borrokaren bitartez lortutako
eskubide sozial orotan eragin nahi dizkigute atzerapausoak, besteak beste,
hizkuntzaren arloan.


Indar horien aitzinean, elgarrekin antolatu behar gira euskararen gaineko egiturazko
zapalkuntza gainditzeko, eta hori, beste borroka batzuekin batera egitea
beharrezkoa da. Bat eginez, indarrak biderkatu eta sistema zapaltzaile hau
arrailduko dugu, desio dugun Euskal Herri aske eta zapalkuntzarik gabea eraikitzeko.


Hala, euskararen alde borrokatzea, justizia orokorraren alde borrokatzea da, munduko herritar guzien arteko injustiziak desagerraraztearen alde borrokatzea da.
Euskara justiziaren aldeko hizkuntza izan dadila.


Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugulako eta justizia nahi dugulako: justizia
euskararentzat eta euskara justiziarentzat!


Gora Euskal Herri euskalduna!

Gora Euskal Herria askatuta!

The post Baiona 2025/04/06 | Justizia euskararentzat! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3327
Tolosako eraso euskarafoboaren aurkako kontzentrazioa https://ehe.eus/tolosako-eraso-euskarafoboaren-aurkako-kontzentrazioa/ Sun, 16 Mar 2025 20:45:04 +0000 https://ehe.eus/?p=3306 2025/03/13 // Elkarretaratzeko irakurketa Martxoaren 2an, Euskal Herrian Euskarazeko bi kide mehatxatu eta erasotu zituen ...

Irakurri osorikTolosako eraso euskarafoboaren aurkako kontzentrazioa

The post Tolosako eraso euskarafoboaren aurkako kontzentrazioa appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2025/03/13 // Elkarretaratzeko irakurketa
Martxoaren 2an, Euskal Herrian Euskarazeko bi kide
mehatxatu eta erasotu zituen Tolosako Renfe enpresako segurtasun-agente
batek. "Espainian zaude, espainieraz hitz egingo dizut eta zuk espainieraz
erantzungo didazu", bezalako mehatxuak egiteaz gain, kideetako bat lepotik
heldu, lurrera bota eta pare bat minutuz lurrean geldiarazita eduki zuen.


Euskaldunon aurkako eraso hau ez da gertaera isolatu bat, ondorio
sistematiko bat baizik. Gure egunerokoaren parte dira, izan dira eta, tamalez,
izaten jarraituko dute. Faxismoaren eta ultra-eskuinaren gorakadaren
testuinguruan, gainera, ugaritzen doaz. Euskal Herrian Euskerazetik, garbi
dugu, egiturazko zapalkuntza honi aurre egiteko independentzia ezinbesteko
dugula. Euskararen Errepublika.


Hala, Euskararen Errepublika ipar hartuta, euskaldunon aurkako eraso
bakoitza salatzen eta desobedientzia jarrerak indartzen jarraituko dugu;
betiere, modu arduratsuan jokatuz eta, ahal bada, kolektiboki antolatuz.
Zapaltzaileek garbi izan dezatela: aurrean izango gaituzue!


Gaur hemen elkartu garenok, argi dugu. Erabat salatzen ditugu horrelako
jarrerak nahiz erasoak eta horien aurrean, beharrezko ikusten dugu
euskaltzaleok saretzea eta indarrak bateratzea.


Apirilaren 6an, 11.30ean Baionako Justizia Jauregitik hasita egingo dugun
manifestazio nazionalean, eraso euskarafobo oro salatzeko eta
euskararentzat nahiz euskaldunontzat egiazko justizia aldarrikatzeko aukera
izango dugu. Bertan ikusiko dugu elkar.


Gora Euskal Herrian Euskaraz!
Gora Euskararen Errepublika!


The post Tolosako eraso euskarafoboaren aurkako kontzentrazioa appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3306
Prentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat https://ehe.eus/prentsaurrekoa-baionan-justizia-euskararentzat/ Wed, 12 Mar 2025 11:59:41 +0000 https://ehe.eus/?p=3301   Baiona, 2025eko martxoaren 12a, asteazkena   Gaur, hemen, Baionan bildu gara Euskalgintzako eragile nagusietako ...

Irakurri osorikPrentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat

The post Prentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
 

Baiona, 2025eko martxoaren 12a, asteazkena

 

Gaur, hemen, Baionan bildu gara Euskalgintzako eragile nagusietako eta zenbait herri mugimendutako nahiz sindikatutako ordezkariak, baita Euskal Herriko hainbat norbanako esanguratsu eta ezagun ere. Hemen bildu gara euskararentzat eta euskaldunontzat justizia aldarrikatzeko. Hemen bildu gara atzerapausorik ez dugula onartuko esateko; are gehiago, elkar hartuta, aurrera egiteko prest gaudela adierazteko.

 

Iazko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskal Herrian Euskaraz eragileko bi kide Baionako Justizia Jauregiko teilatura igo eta sarrerako horman, tinduz, “Justizia Euskararentzat” idatzi genuen. Salatu genuen, frantziar eta espainiar konstituzioen baitan, euskaldunontzat ez dagoela justiziarik; hain justu, gure eskubideak behin eta berriz zapalduz, euskaraz bizitzea ukatzen digutela. Era berean, Euskal Herrian Euskarazetik argi dugun baieztapena jarri genuen berriro ere mahai gainean: egoera hau iraultzeko ezinbesteko dugula independentzia, Euskararen Errepublika. 

 

Desobedientzia ekintza hori gauzatu genuen bi kideok apirilaren 11n, ostiralez, epaituko gaituzte. Hala, epaiketa aurreko igandean, apirilaren 6an, Baionako kaleak hartzeko deia egin dugu; bi auziperatuekiko elkartasuna adieraztetik haratago, euskararentzat eta euskaldunontzat benetako justizia aldarrikatzeko. Alegia, Euskal Herri osoan euskara ofizial izan dadila aldarrikatzeko; hezkuntza euskalduna aldarrikatzeko; euskaraz epaituak izateko eskubidea aldarrikatzeko; euskalgintzara dirulaguntza publiko gehiago bideratzea aldarrikatzeko… Finean, euskaraz eroso eta aske bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu.

 

Uste dugu une erabakiorra dela egungoa. Orain hilabete gutxi, Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi modura, larrialdi egoeran gaude eta indar ugari ditugu kontrara. Hasteko, oldarraldi judizial, politiko eta mediatiko bortitz bat, urteetako borrokari esker lortutako eskubideetan atzerapausoak eragin nahian. Hori guztia, oldarraldi orokorrago baten baitan ari da gertatzen; hain justu, jarrera faxisten eta eskuin muturrekoen gorakadaren testuinguruan. Horren adibide da, orain egun gutxi, Tolosan (Gipuzkoa), Renfe enpresako segurtasun-agente batek EHEko kide bati egindako eraso euskarafoboa. Bestetik, gero eta mundu globalizatuagoan bizi gara, non, merkatu logika kapitalista nahiz kontsumista nagusitzen den eta homogeneizazio prozesuak ikaragarri bizkortu diren; zuzenean, hizkuntza gutxiagotu oro kaltetuz.

 

Alarmak jo ditugu eta, orain, egoera bideratzeko neurriko erantzunak behar dira; norbanakook eta eragileok ez ezik, instituzioek eman beharrekoak. Euskara lehen lerrora ekarri behar dugu eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten alde lanean dihardugunontzat tresna ezinbesteko bilakatu. Maila guztietan, ardurak hartzeko eta exijitzeko unea da. 

 

Gaur, hemen bildu garen eragile eta norbanako guztiok dihardugu gure egunerokoan, eta gure esparrutik, euskararen aldeko lanean. Amesten dugun Euskal Herri euskaldun hori eraikitzen jarraituko dugu eta argi izan dezatela, euskaldunon aurkako eraso bakoitzaren aurrean, herri oso bat izango dutela parez pare. Horregatik, apirilaren 6an, euskaltzaleoi dei egiten dizuegu Baionako kaleak betetzera eta euskarak hain beharrezko duen olatu berria indartzera.

 

Gora Euskal Herri euskalduna!

The post Prentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3301
Euskaltzale uholdea batu da Durangon https://ehe.eus/euskaltzale-uholdea-batu-da-durangon/ Tue, 06 Dec 2022 15:33:16 +0000 https://ehe.eus/?p=2439 Eguraldi petrala eta pandemiaren egoera ez dira oztopo izan euskaltzaleek euskararen errepublika aldarrikatzeko. Hona hemen ...

Irakurri osorikEuskaltzale uholdea batu da Durangon

The post Euskaltzale uholdea batu da Durangon appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Eguraldi petrala eta pandemiaren egoera ez dira oztopo izan euskaltzaleek euskararen errepublika aldarrikatzeko.

Hona hemen manifestazioaren bukaeran EHEk irakurritako mezua:

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu hitz egin duten kurduei. Guretzat ohorea da beraien herriaren askatasunaren eta hizkuntzaren biziraupenaren alde borrokan dagoen herri Kurduaren ordezkariak gaur hemen gurekin egotea. Horregatik EHEko kideok ere ozen diogu Biji Kurdistan!

Zuek Euskal Herrira etorriak zinetela jakin genuenean, Turkiar estatu inperialista eta linguizidak erail zuen Musa Anter idazle kurduaren esaldi hau gure oroimenera etorri zen:

“ Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, horrek esan nahi du, ziur asko, zure estatua nire lurrean eraiki duzula”.

Esaldi horrek oso ondo islatzen du euskaldunok, kurduek eta munduko hizkuntza gutxitu guztietako hiztunek pairatzen dugun errealitatea. Estatu arrotzek gure lurretan eraiki dituztela euren egiturak. Estatu arrotzek euren hizkuntzak gure berezko hizkuntzak ordezkatuz inposatu nahi dizkigutela.

Manifestazio honetarako deialdia egin dugunean, euskaldunak arnasarik gabe nahi gaituztela salatu dugu. Eta horrela da. Espainiar eta Frantziar estatuek eta beraien aldeko indarrek itota nahi gaituzte. Gure hizkuntza gure gorputzetatik ostu nahi digute. Herri izatea ematen digun osagaia, euskara, zokoratu nahi dute. Euskararen herriari bizigaia kendu nahi diote.

Hamaika bide eta forma erabili dute horretarako historian zehar. Erdarak derrigortzea, debekuak, zigorrak, irainak… Lehen “casero” eta “aldeano” ginen, orain “supremazista inposatzaileak”. Lehen “gorri separatistak”, orain “burges pribilejiodunak”. Hitz ezberdinak baina helburu bakarra: gu desager araztea.

Helburu horrekin, estatuen botere eta ahalmen guztiak euskara gutxiagotu eta gure eskubideak urratzeko baliatu dituzte. Batzuetan zuzenean eta bortizki; besteetan zeharka eta maltzurrago. Frantziar eta Espainiar estatuak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin uztera. Ez daude prest euskaldunok normaltasunez euskaraz bizi ahal izatera irits gaitezen. Zapalkuntza hau da euskaldunok pairatzen dugun hizkuntza-gatazkaren muina eta euskararen egoeraren jatorria. Ez besterik.

Baina bizirik gaude. Zorigaiztoko patu beltz guztiei aurre eginez Euskal Herria bizirik dago XXI. mendean. Mendeetan asko izan dira eta egun badira euskararen heriotza iragarri dutenak. Baina bata bestearen atzetik okertu dira. Ustezko azti iragarle horiek ez dira konturatzen funtsezko gauza batez: hemen herri bizi bat dagoena. Bere hizkuntza maite eta bere hizkuntzan bizi nahi duen herri bat dagoena. Ez dira konturatzen gu euskaldun izateaz harro gaudela eta gure hizkuntzari eta nortasunari eutsiko diogula etorkizuneko enbatak direnak izanda ere.

Kasu hala ere. Euskalgintzak adierazi duen bezala, egungo hizkuntza-politikek eta marko juridikoek eman behar zutena eman dute eta bestelako marko juridiko batera jauzi egiteko unea dugu. Baina horrekin batera, zerumugan azaltzen ari diren erronka eta mehatxuei gutxieneko bermeekin aurre egin ahal izateko eta estatuen etengabeko inposizio linguistikotik euskaldunak babesteko, burujabetza osoa eskuratu behar dugu ezinbestean. Hau da, inolako kanpo-eskuhartzerik gabe soilik Euskal Herrian erabaki behar dugu zein nolako hizkuntza-politika garatu nahi dugun berton. Horretarako, Euskararen Errepublika independentea eskuratu behar dugu ezinbestean. Soilik horrela lortuko dugu Euskal Herri euskalduna berreraikitzea.

Hori dela eta, gaurkoan, Euskal Herrian Euskaraz-ek 3 dei luzatu nahi ditu:

• Lehenengoa: Euskalgintzari.

Euskalgintzari dei egiten diogu euskararen borroka biderkatzera; euskalduntzearen eta euskaldunon hizkuntza-eskubideen aldeko jarduna berrindartu eta Euskal Herri luze-zabalean hedatzera. Inertziak eta bertan goxo egotea astindu behar ditugu, euskararen aurka datorren oldarraldiaz jabetu eta horri aurre egiteko euskaltzaleon harresia altxatzeko erantzukizuna du euskalgintzak. Ezin dugu beste alde batera begiratu eta ihes egin erantzukizun horretatik. Ortzi-mugan laino beltzak azaltzen hasiak dira eta ekaitz horri aurre egiteko babes bakarra euskaldunon aterperako etxea eraikitzea da; soilik euskaldunok gobernatuko dugun etxea. Eta etxe horren zutabe nagusienetakoa hizkuntza-politika burujabea izango da. Aktiba ditzagun beraz euskalgintzak dituen indarrak norabide horretan instituzio eta eragileak presionatzeko.

• Bigarren deia: Eragile independentistei.

Gero eta eragile gehiago gara Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzen dugun eragileak. Bakoitza bere lehentasunezko kezketatik abiatuta, inolako mendekotasunik izango ez duen herri burujabea aldarrikatzerako bidea egiten ari gara. Erabaki ahalmena berton bizi garenok soilik izango dugun herria amesten dugu. Mundu anker eta bidegabe honetan bestelako jendarte eredua eraikitzeko. Inolako zapalkuntzarik izango ez den euskal jendartea eraikitzeko.

Horregatik, eragile independentistei adierazi nahi dizuegu argi izan behar duzuela prozesu subiranista zintzoa izateko nagusiki euskaraz izan behar dela. Euskararik gabe ez dagoela Euskal Herririk. Euskara ere prozesu subiranistaren erdigunean kokatu behar duzuela gainontzeko aldarrikapenekin batera, benetan urrats erabakigarriak emateko prozesu horretan. Bizitzak erdigunean jarri behar ditugu eta herri honen bizigaia euskara da. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza.

Premisa horretatik abiatuta, bizi dugun egoerak eragile politiko, sindikal eta sozial independentistok elkarrekin esertzea eskatzen du Euskal Herrian Euskaraz-en ustez; adostasunak bilatu eta guztion artean Euskararen Errepublikara, Euskal Errepublikara, eramango gaituen gehiengo sozial independentista egituratzeko. Gure herrikideak ilusionatu eta aktibatu behar ditugu askatasunera eramango gaituen ipar baten bueltan. Gure herriak eskatzen du.

Datozkigun astinaldiak bizirik gauden euskaldun gehienok inoiz ezagutu ez ditugun dimentsio eta intentsitatekoak izango dira eta horiei soilik herri gisa baturik aurre egin ahalko diegu. Hori epe erdian egin ezean, neoliberalismo homogeneizatzailearen eta estatuen zentralismo linguiziden olatuak gainetik igaroko zaizkigu; herri gisa desager arazia izateko arrisku nabarmenarekin. Euskal Herriak behar du beraz. Soilik horrela lortuko dugu gure hizkuntza, kultura eta nortasunari eustea eta ondorengoei transmititzea.

• Hirugarren eta azken deia: Euskaltzaleei, zuei.

Grin euskaltzalea berpiztu eta euskararen eta gure hizkuntza-eskubideen aldeko borroka biderkatzeko unea dugu, beste hainbatetan egin bezala. Herritar euskaltzaleak izan gara euskararen berreskurapenaren motorea eta horrela izango da etorkizunean ere. Euskaltzaleak gara Euskal Herriaren berreuskalduntzearen berme bakarra.

Ahal dugun guztietan euskaraz bizitzetik hasita. Jakitun izan behar baikara euskaraz bizitzea euskaldunok egin dezakegun ekintzarik desobedienteena dela. Euskaraz hitz egiten dugun bakoitzean Espainiatik eta Frantziatik deskonektatzen gara. Euskaraz bizitzea korronte hegemonikoen kontra egitea da.

Baina horrekin batera, XX. mendearen bigarren erdi aldean egin bezala, euskaltasunaren berpizkunde berria sustatu behar dugu. Euskararen normalizazioa irabazpidean jarriko duen herri bultzada berria sustatu behar dugu.

Beraz, gutako bakoitza norbere herrian, lantokian, hezigunean, elkartean euskalduntzearen aldeko borroka biderkatu eta berrindartzera dei egiten dizue EHEk. Jarrai dezagun Euskararen Errepublikaren oinarria egunero eraikitzen eta bere aldeko indarrak metatzen. Berandu baino lehen Euskal Herri euskaldunera jauzi egiteko.

Gure gaurko mintzaldia beste intelektual handi bat oroituz amaitu nahi dugu. Kasu honetan euskalduna. Behinola esaldi hau esan zuen Txillardegi handiak: “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz”. Hori da euskaltzaleok gaur gogoan izan beharrekoa eta horren arabera jokatu behar dugu ezinbestean.

Gora euskararen borroka!

Gora Euskal Herri aske eta euskalduna!

Gora euskararen errepublika!

The post Euskaltzale uholdea batu da Durangon appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2439
EHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz https://ehe.eus/eheren-garai-guztietako-250-kide-baino-gehiagok-adierazpena-sinatu-dute-abenduaren-6ko-manifestaziora-deituz/ Fri, 02 Dec 2022 15:46:14 +0000 https://ehe.eus/?p=2443 1979an sortu zenetik egun arte EHEn parte hartu duten kideetatik 250 baino gehiagok adierazpen bat ...

Irakurri osorikEHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz

The post EHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

1979an sortu zenetik egun arte EHEn parte hartu duten kideetatik 250 baino gehiagok adierazpen bat sinatu dute abenduaren 6rako deitu den manifestazioarekin bat eginez.

Adierazpenean dioen bezala, sinatzaileek “euskararekiko maitasunak eta euskaraz biziko den Euskal Herriaren ametsak bultzatuta” hasi ziren EHEn parte hartzen, eta “ibilbide horretan milaka izan dira Euskal Herria berreuskalduntzea helburu egin ditugun mobilizazio, salaketa ekintza, kartel pegada, hitzaldi, prentsaurreko eta bilerak”.

Baina esperientzia horretatik abiatuta, euskararen normalizazioan jauzi egin beharra ohartarazten dute, “hori egin ezean, berriz ere atzera egin eta galzorian erortzeko arriskua nabarmena” baita. “Espainiar eta frantziar estatuen politika linguizidek bere horretan jarraitzen dute”, eta “okerrera egingo dutenaren zantzuak agerikoak dira”. Horregatik, EHEren eraberritze ideologikoarekin bat etorri eta burujabetza osoa aldarrikatu dute sinatzaileek, hizkuntza-politika egokia erabaki ahal izateko.

Hori dela eta, “bat egiten dugu Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateari ateak irekiko dizkion euskal estatu independentearen aldarrikapenarekin eta dei egiten dugu ere Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 6rako Durangon “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” lemarekin deitu duen manifestaziora” adieraziz amaitzen da adierazpena.

Adierazpen osoa:

Bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Adierazpen hau sinatzen dugunak bere sorreratik gaurko egunera arte uneren batean ala bestean Euskal Herrian Euskarazeko kide izan garen euskaltzaleak gara. 1979an EHE sortu zenetik, zenbatezinak gara bere proiektua aurrera ateratzen parte hartu dugunak. Gure hizkuntza euskararekiko maitasunak eta euskaraz biziko den Euskal Herriaren ametsak bultzatu gintuen EHE sortu edo bere ibilbidearen uneren batean bere kide izatera. Ibilbide horretan milaka izan dira Euskal Herria berreuskalduntzea helburu egin ditugun mobilizazio, salaketa ekintza, kartel pegada, hitzaldi, prentsaurreko eta bilerak. Gainontzeko euskalgintzarekin eta orokorrean euskaltzaleekin batera azken lau hamarkadatan aurrera eramandako borrokari esker lortu dugu euskara putzu beltz eta sakonetik ateratzea; historian zehar hildako hizkuntzen zerrendako partaide izateko euskarak zeraman patu beltza itzultzea. Ez hori bakarrik, ahalegin horren emaitza da ere euskarari etorkizun bideragarria emateko atea zabaldu izana; baita ere aspaldi baztertua izan zen berezko zituen lurraldeetan berriz ere euskararen ahotsa entzutea, zein eremu eta funtzio garaikide aurreratuenetan bere tokia egitea ere. Eskuzabalki eta umiltasunez egindako lan guztiaz eta lortutako emaitzez harro gaude.

Baina, azken mende erdian izandako esperientzia horiek guztiak eta bidean metatutako ezagutzak ondorio batera eraman gaitu: euskararen berreskurapen eta normalizazioaren bidean jauzia eman beharra duena herri honek, epe erdi batean eman beharra ere. Hori egin ezean, berriz ere atzera egin eta galzorian erortzeko arriskua nabarmena da. Horren zantzuak begi-bistakoak dira.

Euskara galzorira eraman zuten espainiar eta frantziar estatuen politika linguizidek bere horretan jarraitzen dute, batzuetan gordinago besteetan maltzurrago. Are okerrago, estatuen politikek okerrera egingo dutenaren zantzuak agerikoak dira. Hori gutxi ez eta bizi dugun mundu globalizatu neoliberalaren orotariko zapalkuntzak bete-betean eragiten die euskara bezalako hizkuntza gutxituei ere. Mundu mailako homogeneizazio linguistiko eta kulturalaren oldarraldia inoiz baino hedadura eta abiadura handiagoarekin eragiten ari da. Ortzi-mugan azaltzen zaizkigun hodei beltzek larrialdi linguistikoan sartzen ari garela ondorioztatzera eramaten gaituzte.

Horregatik guztiarengatik, EHEk egin duen eraberritze ideologikoarekin bat etorriz, gure ustez herri honek zein nolako hizkuntza-politika indarrean jarri nahi duen askatasunez erabakitzeko aukera izan dezan garaia da. Hori da euskarak behar duen jauziaren muina. Beste edozein hizkuntza-komunitatek bezala horretarako eskubide osoa du. Eta eskubide hori estatuen kanpo-eskuhartzerik gabe baliatu ahal izateko burujabetza osoaren beharra aldarrikatzen dugu beraz.

Argi dugu hizkuntza-eskubideen bermea eta burujabetza linguistikoa estatuek ez dizkigutela borondatez itzuliko. Mendetako hizkuntza-zapalkuntzaren kalteak borrokaren bidez itzularazten ari gara azken hamarkadatan, eta soilik borrokaren bitartez lortuko dugu berreuskalduntze-prozesua irabazpidean jartzea. Horregatik, euskaltzaleok berriz ere aktibatu eta kalera ateratzeko garaia dugu, urteetan egin dugun bezala. Azken garaian areagotzen ari diren gure aurkako irain, gutxieste eta erasoen aurka, euskaldun izatearen harrotasuna berreskuratu eta gure eskubideen defentsan mobilizatzeko unea dugu berriz ere.

Ez da erraza izango baina ziur gaude Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna pazientzia erre aurretik ikusiko dugula. Bideak eta aireak zabalduko ditugula gure hizkuntzak har dezan arnas.

Arrazoi horiengatik, guk ere bat egiten dugu Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateari ateak irekiko dizkion euskal estatu independentearen aldarrikapenarekin eta dei egiten dugu ere Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 6rako Durangon “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” lemarekin deitu duen manifestaziora.

Gora Euskal Herri euskalduna!
Gora Euskal Herrian Euskaraz!

Atxikimendu publikoak:

Ipar Abasolo
Garazi Aduriz
Ibon Aginaga
Iker Agirre
Eneko Aierbe
Urko Aierbe
Maite Aierdi
Ioritz Aizpuru
Ane Aizpurua
Arantza Aizpurua
Gabi Aizpurua
Marta Aizpurua
Justo Alberdi
Ander Albisu
Euri Albizu
Asier Alcedo
Joxe Aldasoro
Saioa Alegria
Xabier Alegria
Beatriz Aleman
Sagrario Aleman
Joseba Alvarez
Peru Alvarez
Maider Amantegi
Iñigo Ameztoi
Itziar Amunategi
Dabid Anaut
Maider Ansa
Iera Arantzamendi
Aitziber Areitio
Libe Argoitia
Maddalen Aristegi
Maitane Arizabaleta
Kattalin Arizmendiarrieta
Zesar Armendariz
Mikel Arnaiz
Igor Arreal
Unai Arreal
Iñigo Arregi
Nekane Arrieta
Jexux Arrizabalaga
Naiara Arrizabalaga
Aloña Arruarte
Mikel Arruti
Idoia Astiz
Garbiñe Astoreka
Markel Atutxa
Arantza Atxurra
Alexander Axpe
Miren Azkarate
Maider Azkarraga
Nerea Azurmendi
Asier Basabe
Gabi Basañez
Pernan Basterretxea
Oier Basurko
Maialen Begiristain
Xanti Begiristain
Bego Belar
Gotzon Beloki
Joseba Beltza
Ana Tere Bengoetxea
June Bengoetxea
Maialen Bengoetxea
Idurre Bera
Urko Betanzos
Adela Bikandi
Haritz Bilbao
Imanol Bilbao
Zigor Bilbao
Maialen Bildosola
Endika Blanco
Tomax Boada
Aritz Bravo
Fontso Cantera
Ekiñe Casado
Itziar Claver
Silvia Cuesta
Ametz De Miguel
Biki Diaz
Ibane Dorronsoro
Jugatx Duñabeitia
Ainhoa Elizondo
Olaia Elorza
Asier Elustondo
Uxoa Elustondo
Ixiar Eratsun
Antton Erkizia
Iratxe Errekalde
Ion Erro
Kontxi Erro
Eva Esnal
Nestor Esteban
Larraitz Etxabe
Danel Etxagibel
Eñaut Etxebarri
Iñigo Etxebarria
Lierni Etxebarria
Joxean Etxeberria
Lander Etxeberria
Oier Etxebeste
Zigor Etxeburua
Eneko Ezeiza
Maialen Ezkerra
Iñigo Fernandez de Martikorena
Pello Fuente
Joxemari Galarraga
Gorka Galdeano
Itsaso Ganboa
Iban Garnika
Azaitz Gartzia
Zigor Gartzia
Koldobika Gerrikagoitia
Jasone Gezuraga
Nerea Goiria
Ander Gómez
Dani Goñi
Liher Gonzalez
Iban Gortazar
Oroitz Gurrutxaga
Joana Halsouet
Iban Herrarte
Ander Huidobro
Maider Ibarguren
Iñigo Ibarra
Igor Igartua
Anaitz Igoa
Aitor Ilarreta
Amaia Illarreta
Iraide Indart
Mikel Irastorza
Sébastien Irazoqui
Aritza Iriarte
Elurre Iriarte
Bartolo Iribar
Laura Irigibel
Madalen Irizar
Juanja Iturralde
Karmentxu Iturriaga
Iñaki Iurramendi
Antton Izagirre
Onintza Izko
Lierni Iztueta
Alaitz Jauregi
Aitor Juaristi
Mariñe Kamiruaga
Sergio Kañamero
Saats Karasatorre
Sonia Kintana
Irati Korres
Lander Labajo
Xabat Laborde
Igone Lamarain
Igor Landaluze
Josu Landeta
Aitor Larrañaga
Saioa Larraza
Eider Larrazabal
Unai Larreategi
Gaizka Larrinaga
Mikel Legorburu
Juani Lizaso
Nagore Llodio
Eider Lopez
Silvia López
Gorka Madrazo
Aritza Maguregi
Kristina Mardaras
Iñaki Martinez
Lore Martinez
Lorea Martinez
iF Matxikote
Beñat Mendiguren
Jone Mendigutxia
Andoni Mendinueta
Esti Mujika
Koldobike Muniain
Igor Odriozola
Irati Odriozola
Maritxu Oiartzun
Roke Ojanguren
Ainhoa Olaizola
Jon Orbetzua
Mikel Ortiz de Zarate
Joseba Otano
Gorka Ovejero
Maite Oviedo
Irati Pagoaga
Maialen Pelaez
Joseba Permach
Agustina Pontesta
Igor Quincoces
Izaskun Quintas
Haizea Ramirez de Alda
Ibai Redondo
Koldo Rodríguez
Saioa Rodriguez
Ainitze Saez de Arregi
Gotzone Sainz de Murieta
Gurutz Sainz de Murieta
Arrate Saitua
Iker Salaberria
Ainara Salazar
Premin Sampedro
Uxue Sampedro
Ainize Sanchez
Jon Sanchez
Susana Santos
Ander Solozabal
Kepa Suarez
Maika Tameron
Inaki Telleria
Alaitz Tolosa
Oihana Torregrosa
Iker Tubia
Edurne Ugalde
Urtzi Ugalde
Kepa Ugarte
Iñaki Uranga
Nora Urbizu
Urko Uriarte
Alain Urizar
Ainhoa Urruzola
Luis Urzainki
Mikel Valdivielso
Ainara Vazquez
Jon Koldo Vázquez
Iurgi Vidal
Unai Villacorta
Alaitz Zabaleta
Erlantz Zaldunbide
Ikerne Zamakola
Ane Zarate
Koldo Zarate
Arkaitz Zarraga
Zaloa Zarraga
Izarne Zelaia
Josu Zelaia
Jasone Zenikaonandia
Eulate Zilonizaurrekoetxea
Mikel Zubiria
Xabier Zubizarreta
Oskar Zulet
Jagoba Zulueta
Mikel Zumarraga

The post EHEren garai guztietako 250 kide baino gehiagok adierazpena sinatu dute abenduaren 6ko manifestaziora deituz appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2443