Prentsa oharra Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/prentsa-oharra/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Tue, 03 Jun 2025 19:27:23 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png Prentsa oharra Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/prentsa-oharra/ 32 32 242873344 Osasungintza euskalduna behingoz! https://ehe.eus/osasungintza-euskalduna-behingoz/ Tue, 03 Jun 2025 19:25:48 +0000 https://ehe.eus/?p=3437 |PRENTSAURREKOA| 2025/06/03, Donostian   Osasun arreta oinarrizko giza-eskubidea da, bizi-kalitatearen eta ongizatearen funtsezko zutabeetako bat. ...

Irakurri osorikOsasungintza euskalduna behingoz!

The post Osasungintza euskalduna behingoz! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
|PRENTSAURREKOA| 2025/06/03, Donostian

 

Osasun arreta oinarrizko giza-eskubidea da, bizi-kalitatearen eta ongizatearen funtsezko zutabeetako bat. Nekez eraiki daiteke bizikidetzan eta elkarbizitzan oinarrituriko gizarte bat kalitatezko osasun arretarik gabe. 

Kalitatezko osasun arreta bermatze bidean, indarrean eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoak argi uzten du komunikazioa gakoa dela eta, horrenbestez, gaixoak hautatutako hizkuntzan izan behar dela; edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan.

Euskal Herriari dagokionez, nahiz eta lurraldeko eremu batzuetan legezko ofizialtasuna ukatzen dioten, euskara da bertako berezko hizkuntza. Horregatik, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatu behar da, pazienteen nahiz osasungintzako langileen eskubideak bermatuko badira. 

Hori horrela, Aintzat osasungintza euskalduntzeko mugimenduak eta Euskal Herrian Euskarazek zortzi puntutan oinarritutako manifestua prestatu dugu eta orotara,  osasungintzako 501 langilek bat egin dute eskaerokin. Hain justu, ondokoak dira Euskal Herriko alderdi politikoei, sindikatuei, unibertsitateei nahiz dagokien eragileei egiten dizkiegun eskaerak:

  1. Arretaren kalitatea eta ekitatea. Bi elementu horiek dira osasun sistema publikoaren oinarriak. Zentzu horretan, osasun arreta euskaraz ematea eta jasotzea paziente euskaldunaren oinarrizko eskubidea da; hala, pazienteen nahiz osasun langileen hizkuntza-eskubideak errespetatu eta arretaren kalitatea nahiz ekitatea bermatu behar dira, edonon, edonoiz eta ahozko zein idatzizko harremanetan.
  2. Lehen mailako arreta euskaraz. Lehen mailako arreta euskaraz eskaini eta eman behar da leku guztietan. Lehentasunez eta urgentziaz UEMAko herrietatik hasita, horiek baitira euskararen arnasguneak.
  3. Euskarazko zirkuituak abiarazi. Epe laburrean, euskarazko arreta bermatzeko, UEMAko herrietatik eta lehen mailako arretatik abiatuta, euskarazko zirkuituak martxan jarri behar dira. Ospitaletako arreta espezializatua ere euskaraz emateko aukerak eta baliabideak identifikatu behar dira, arreta ospitalarioan ere euskarazko arreta bermatu dadin.
  4. Ikasketa prozesu oro euskaraz bermatu eta lehenetsi. Lanbide heziketan, unibertsitateetan, osasun arretaren formakuntza esparru guztietan eta osasun zentro zein ospitale orotan euskara bermatu eta lehenetsi behar da. Profesionalen prestakuntza hobetu behar da eta euskararen presentzia normalizatu, bai euskarazko edukiak bai euskarareriko jarrerak hobetzeko asmoz.
  5. Euskarazko arreta eskaini, gaixoak eskatzera behartu gabe. Euskal herritar ororen eskubidea da euskarazko osasun arreta jasotzea, horretarako eskaera berezirik egin beharrik gabe. Eskubide izatetik haratago, arretaren kalitatea eta ekitatea bermatzeko bide bakarra da.
  6. Historia klinikoa euskaraz lantzeko eta jasotzeko aukera bultzatu. Osasun profesionalek paziente euskaldunen historia klinikoa euskaraz landu ahal izateko baliabideak indartu eta normalizatu. 
  7. Euskaraz emandako arreta profesionala langileen Lanbide Garapenean, hala nola, ESIen ebaluaketan kontutan hartu. Ebaluazio prozesu desberdinetan, euskarazko arreta emateko gaitasuna eta gai horri buruzko formakuntza baloratu behar da.
  8. Arreta euskaraz emateko baliabideak sortu eta garatu. Horrek euskal gizartean elkarbizitza sustatuko luke eta nazioartean lidergoa eskuratze bidean jarriko luke osasun sistema publikoa.

Hori guztia kontuan hartuta, kalitatezko osasun arreta (euskaraz) eskatzen dugu. Bada garaia, besteak beste, kalitatearen irizpideetan oinarrituta osasun arreta euskaraz bermatzekoa. Bada garaia euskaldunak ere kontuan hartzeko eta, egun, EAEko Osasun Itunaren osaketan dihardutenei ere, eskakizun horiek berma ditzatela exijitzen diegu. Ez da herri-itunik egongo, ezta elkarbizitzarik ere, euskarazko osasun arretarik ezean. 

Hori guztia kontuan hartuta, kalitatezko osasun arreta (euskaraz) eskatzen dugu.

Osasungintza euskalduna, behingoz!

Euskal Herrian Euskaraz eta Aintzat mugimendua

The post Osasungintza euskalduna behingoz! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3437
Baionako epaiketa | Justizia euskararentzat https://ehe.eus/baionako-epaiketa-justizia-euskararentzat/ Sat, 12 Apr 2025 09:35:08 +0000 https://ehe.eus/?p=3372 Baiona, 2025/04/11 EHEko bi kideei euskaraz deklaratzea ukatu diete Baionako epaitegian Joan den abenduaren 3an, ...

Irakurri osorikBaionako epaiketa | Justizia euskararentzat

The post Baionako epaiketa | Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Baiona, 2025/04/11

EHEko bi kideei euskaraz deklaratzea ukatu diete Baionako epaitegian

Joan den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Baionako epaitegiko estalpera igo eta “Justizia Euskararentzat” aldarria idatzi genuen sarrerako horman. Ekintza hori egin genuen, besteak beste, frantziar eta espainiar konstituzio arrotzen pean bizi dugun zapalkuntza eta injustizia salatzeko; epaitegietatik datorkigun oldarraldiari ekintza zuzenez erantzuteko; eta euskararen biziraupenerako ezinbesteko dugun Euskararen Errepublika aldarrikatzeko.

Euskararentzat eta euskaldunontzat justizia aldarrikatu genuen eta, pasa den igandean, apirilaren 6an, aldarri berarekin hartu genituen Baionako kaleak. Jendetza batu ginen Lapurdiko hiriburuan eta argi adierazi genuen euskaraz bizi nahi dugula eta horrenbestez, ez dugula euskaldunon aurkako zapalkuntzarik eta erasorik onartuko. Era berean, gaur, hemen, Baionan epaitu dituzten Gorka Roca Torre eta Intza Gurrutxaga Loidi EHEko kideei elkartasun zabala adierazi genien.

Aipatu modura, gaur epaitu dituzte Euskararen Nazioarteko Egunean egindako ekintzagatik Torre eta Gurrutxaga eta epaiketa bera euskaldunok jasan behar ditugun eskubide urraketen beste adibide argi bat izan da. Izan ere, ez Torreri ez Gurrutxagari ez diete euskaraz deklaratzen utzi -nahiz eta bigarren hori Euskal Autonomia Erkidegoko herritarra izan eta, bertan, euskara ofizial izan-. Ondorioz, EHEko kideek ezin izan dituzten euren buruak defendatu epailearen aurrean eta auzitegitik kaleratu dituzte. 

Euskal Herrian, euskaldunoi euskaraz hitz egitea debekatzea onartezina dela deritzogu eta gertatuak argi adierazten du zein den, kasu honetan, Frantziako Estatuaren jarrera euskararekiko: euskararen aldeko itxurazko ekintza batzuk egin arren, agintariek euskara heriotzara kondenatzen dute. Gogor salatzen dugu gertatutakoa eta jasaten dugun zapalkuntzari, gaur egin modura, jarrera intsumisoz eta desobedienteaz erantzuteko deia egiten dugu, horiek arduraz eta kolektiboki garatuz.

Torre eta Gurrutxaga, hurrenez hurren, 1.000€ko eta 500€ko isunekin zigortu dituzte, bigarren hau gibelapenarekin. Gaur, iluntzean, jarriko dugu elkartasun kanpaina abian, epaiketa kostuei aurre egiteko eta euskararen aldeko borrokarekin jarraitzeko.

Ez gaituzte geldituko, Euskararen Errepublika eraikitzen jarraituko dugu.

Gora Euskal Herri euskalduna!

The post Baionako epaiketa | Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3372
Prentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat https://ehe.eus/prentsaurrekoa-baionan-justizia-euskararentzat/ Wed, 12 Mar 2025 11:59:41 +0000 https://ehe.eus/?p=3301   Baiona, 2025eko martxoaren 12a, asteazkena   Gaur, hemen, Baionan bildu gara Euskalgintzako eragile nagusietako ...

Irakurri osorikPrentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat

The post Prentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
 

Baiona, 2025eko martxoaren 12a, asteazkena

 

Gaur, hemen, Baionan bildu gara Euskalgintzako eragile nagusietako eta zenbait herri mugimendutako nahiz sindikatutako ordezkariak, baita Euskal Herriko hainbat norbanako esanguratsu eta ezagun ere. Hemen bildu gara euskararentzat eta euskaldunontzat justizia aldarrikatzeko. Hemen bildu gara atzerapausorik ez dugula onartuko esateko; are gehiago, elkar hartuta, aurrera egiteko prest gaudela adierazteko.

 

Iazko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskal Herrian Euskaraz eragileko bi kide Baionako Justizia Jauregiko teilatura igo eta sarrerako horman, tinduz, “Justizia Euskararentzat” idatzi genuen. Salatu genuen, frantziar eta espainiar konstituzioen baitan, euskaldunontzat ez dagoela justiziarik; hain justu, gure eskubideak behin eta berriz zapalduz, euskaraz bizitzea ukatzen digutela. Era berean, Euskal Herrian Euskarazetik argi dugun baieztapena jarri genuen berriro ere mahai gainean: egoera hau iraultzeko ezinbesteko dugula independentzia, Euskararen Errepublika. 

 

Desobedientzia ekintza hori gauzatu genuen bi kideok apirilaren 11n, ostiralez, epaituko gaituzte. Hala, epaiketa aurreko igandean, apirilaren 6an, Baionako kaleak hartzeko deia egin dugu; bi auziperatuekiko elkartasuna adieraztetik haratago, euskararentzat eta euskaldunontzat benetako justizia aldarrikatzeko. Alegia, Euskal Herri osoan euskara ofizial izan dadila aldarrikatzeko; hezkuntza euskalduna aldarrikatzeko; euskaraz epaituak izateko eskubidea aldarrikatzeko; euskalgintzara dirulaguntza publiko gehiago bideratzea aldarrikatzeko… Finean, euskaraz eroso eta aske bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu.

 

Uste dugu une erabakiorra dela egungoa. Orain hilabete gutxi, Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi modura, larrialdi egoeran gaude eta indar ugari ditugu kontrara. Hasteko, oldarraldi judizial, politiko eta mediatiko bortitz bat, urteetako borrokari esker lortutako eskubideetan atzerapausoak eragin nahian. Hori guztia, oldarraldi orokorrago baten baitan ari da gertatzen; hain justu, jarrera faxisten eta eskuin muturrekoen gorakadaren testuinguruan. Horren adibide da, orain egun gutxi, Tolosan (Gipuzkoa), Renfe enpresako segurtasun-agente batek EHEko kide bati egindako eraso euskarafoboa. Bestetik, gero eta mundu globalizatuagoan bizi gara, non, merkatu logika kapitalista nahiz kontsumista nagusitzen den eta homogeneizazio prozesuak ikaragarri bizkortu diren; zuzenean, hizkuntza gutxiagotu oro kaltetuz.

 

Alarmak jo ditugu eta, orain, egoera bideratzeko neurriko erantzunak behar dira; norbanakook eta eragileok ez ezik, instituzioek eman beharrekoak. Euskara lehen lerrora ekarri behar dugu eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten alde lanean dihardugunontzat tresna ezinbesteko bilakatu. Maila guztietan, ardurak hartzeko eta exijitzeko unea da. 

 

Gaur, hemen bildu garen eragile eta norbanako guztiok dihardugu gure egunerokoan, eta gure esparrutik, euskararen aldeko lanean. Amesten dugun Euskal Herri euskaldun hori eraikitzen jarraituko dugu eta argi izan dezatela, euskaldunon aurkako eraso bakoitzaren aurrean, herri oso bat izango dutela parez pare. Horregatik, apirilaren 6an, euskaltzaleoi dei egiten dizuegu Baionako kaleak betetzera eta euskarak hain beharrezko duen olatu berria indartzera.

 

Gora Euskal Herri euskalduna!

The post Prentsaurrekoa Baionan, Justizia euskararentzat appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3301
Euskararen udaberria dator https://ehe.eus/euskararen-udaberria-dator/ Thu, 05 May 2022 15:24:36 +0000 https://ehe.eus/?p=2435 EHEk atxikimendua adierazten die Kontseiluak larunbat honetan eta Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu dituzten manifestazioei. ...

Irakurri osorikEuskararen udaberria dator

The post Euskararen udaberria dator appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

EHEk atxikimendua adierazten die Kontseiluak larunbat honetan eta Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu dituzten manifestazioei.

Badator Euskararen Udaberria. Horren zalantzarik ez dugu Euskal Herrian Euskarazen. Azken urteak zailak izan dira euskararentzat eta euskal hiztunontzat. Pandemiak gogor jo ditu euskara normalizatzeko kostata eraiki ditugun ekimen eta egitura jada aurretik zaurgarriak zirenak. Konfinamenduak begien bistan utzi dizkigu herritarren gehiengoaren mugak euskara ikasi edo euskaraz bizitzeko, euskalgintzaren eta euskal kulturaren egitura ahulak, baita bertoko administrazio publikoen axolagabekeria euskararekiko ere.

Koiunturazko gertaera horretatik harago, euskararen eta euskaldunon aurkako zapalkuntza estrukturalaren adierazpenak etengabeak izan dira ere azken hilabeteetan. Izan epaitegien epaien bitartez, izan gobernuen erabaki edo debekuen bitartez, frantziar eta espainiar estatuen inposizio linguistikoak iraunkorki kolpatzen jarraitzen gaitu. Horiek guztiek behin eta berriz oroitarazten digute hemen hizkuntza nagusiak zeintzuk diren, espainiera eta frantsesa direla ezagutu beharreko hizkuntza bakarrak; euskara, onenean, borondatezko aukera bat izatera mugatzen duten bitartean. Inposizio hori behin eta berriz azaltzen zaigu lan-deialdi publikoetan euskara lanpostu guztietarako eskatzea debekatzen denean; hezkuntzan euskarazko murgiltze eredua orokortzeko borondaterik adierazten ez denean edo euskararen kaltetan ingelesa sustatzeko PAI eredua onartzen denean; edo ikasleei azterketak euskaraz egite hutsa debekatzen zaienean. Euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa askotariko eta iraunkor horrek helburu bakarra du: Euskal Herriaren berreuskalduntze prozesua oztopatu eta, ahal izanez gero, euskara berriz ere galzorira jaustea. Bi estatu linguizidek ez daude prest onartzeko euskararen egoera normalizaturik, ez eta euskaraz biziko den Euskal Herria ere. Euskaldunon aurkako ofentsibak ez du etenik beraz.

Baina euskaltzaleok ez gaude etsipenean erortzeko prest. Azken hamarkadatan behin eta berriz egin bezala, orain ere gure eskubideen alde zutitu, kaleak hartu eta euskararen normalizazioaren aldeko lanari bultzada berria ematera goaz. Euskal Herriaren berreuskalduntzean fase berria irekitzera goaz. Horretarako baldintzak badaude eta euskaltzaleon borondate nagusia hori da. Horrela agerrarazi dugu inoizko Korrikarik jendetsuenean eta hori bera adieraziko dugu datozen asteetan egingo diren mobilizazioetan, ikastolen festetan, euskal eskola publikoaren jaian edo UEMA Egunean, besteak beste.

Deialdi horien artetik EHEtik bi deialdi nabarmendu nahi ditugu ohar honekin: maiatzaren 7rako Kontseiluak Iruñean deitu duen manifestazioa bata, eta maiatzaren 21erako Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu duen manifestazioa bestea. Biak ala biak egungo abagunean garrantzi esanguratsua hartzen duten deialdiak. Bi mobilizazio hauek aukera ezin hobea eskaintzen digute euskaltzaleoi kalera atera, euskaraz bizitzeko dugun nahia adierazi, eta, Euskal Herri euskaldunera jauzi egiteko indarrak metatzeko.

Aipatu egitasmo horiek guztiak gehi euskalduntzearen alde herriz herri egiten ari diren beste hamaika tokiko egitasmok abian jartzen ari garen Euskararen Udaberriaren loreak dira. Estatuen inposizio linguizidaren neguari aurre egiten ari dion udaberria. Zalantzarik gabe euskalduntzeari fruitu berriak ekarriko dizkion susperraldia. Baina, horretarako euskaltzaleok berriz ere aktibatu eta kalera atera behar gara, gure eskubideen defentsan irmo azaldu eta Euskal Herri euskalduna erdietsi arte dugun konpromisoan berresteko unea da. Hizkuntza-politika berri egoki eta burujabearen alde, zein euskararentzako ofizialtasuna Euskal Herri osoan eta lege-babes egokia aldarrikatzeko, euskaltzaleok kalera!

The post Euskararen udaberria dator appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2435
Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] https://ehe.eus/mugarik-gabeko-euskara-ofizialtasuna-prentsa-oharra/ Sat, 24 Mar 2018 16:47:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1778 Beste behin, kalera atera beharra izan dugu, 2018 urtean, Euskara, euskaldunak, hizkuntza komunitatea eta Euskal ...

Irakurri osorikMugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA]

The post Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Beste behin, kalera atera beharra izan dugu, 2018 urtean, Euskara, euskaldunak, hizkuntza komunitatea eta Euskal Herri euskaldunak mugatuta jarraitzen dugulako. Euskaldunok, egunero pairatzen ditugu bigarren mailako hiztun, eta herritar izatearen mugak.

Euskal herritarren belaunaldi berriok ez dugu ziurtaturik gure arbasoen hizkuntzaren ondarea jasotzea. Gaur da eguna, ondare horren transmisioa jaso ez dugun helduok, eskubide hori praktikara eramateko ordaintzen jarraitu behar izaten duguna. Atzerrian jaiotako euskal herritarroi ez zaigu inolako erraztasunik ematen berezko hizkuntza dugun euskara ikasi ahal izateko eta euskal jendartea gure ekarpenarekin aberasteko. Euskaraz funtzionatu nahi dugun administrazio publikoi behin eta berriz oroitarazten zaizkigu mugak non dauden. Nahi izanez gero, euskara aukera gisa erabili ahal izango dugu, baina lehentasunezko eta derrigorrezko hizkuntza bakarrak frantsesa eta espainiera dira. Euskara ezin da lehentasunezko hizkuntza izan. Eremu funtzional guzti-guztietan, euskara mendeko hizkuntza da, bigarren mailakoa.

Hiztun-komunitate gisa ere desegituratu egin gaituzte. Euskaraz sortu eta birsortu daitekeen komunitate osoa izan ordez, hiztun-irletan sakabanatuta aurkitzen gara. Hatsa hartu eta biziraun ahal izateko arnas-guneen bila irla batetik bestera.

Euskararen herria, Euskal Herria. Hizkuntza ukatua duen herria. Herri zatitua, ukatua. Euskaraz bizitzea ukatzen zaion herria. Erabaki ahal izatea ukatzen zaion herria, eta ez soilik bere etorkizun politikoa, baita zein hizkuntza antolaketa izan nahi duen ere.

Frantziar eta Espainiar estatuetako botereak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin. Ez daude prest euskaldunok normaltasunez euskaraz bizi ahal izatera irits gaitezen. Kanpo esku hartze hauek dira, muga guztion iturburua.

Frantziako estatuan, hizkuntza nagusi eta osoki funtzional bakarra frantsesa da. Bestelako hizkuntzak, euskara barne, folklore eta lagun arteko hizkuntzak bilakatuz. Eta jarrera hau da etorkizunean izango duena ere, ez baitago bere hizkuntza hegemonia bakarra aldatzeko prest.

Espainiar estatuak nahikoa dela erabaki du. Azken 40 urteetan hizkuntza erregionalekin izan duen eskuzabaltasuna eskuetatik doakiola ikusita, edonolako normalizazio prozesurekin bukatzea erabaki du. Eta ez bakarrik orain arteko mugak ezarriaz, baizik eta konstituzioaren 155. artikulua arma nagusitzat hartua.

Egoera hau, ondo ezagutzen dute herri katalanetako lagunek, jarraian katalan hizkuntzaren normalizazioa bilatzen duen Plataforma per la Llenguako presidente Oscar Escuderren hitzak entzungo ditugu.

Bada kanpo esku hartze horiek gainetik kentzeko garaia. Jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa emateko beharra dugu. Eta horretarako baldintzak badaude. Euskal Herrian bizi dugun testuinguruak jauzi hori emateko aukerak eskaintzen dizkigu.

Gure eta herri honen etorkizuna nolakoa izango den eztabaidagai ditugu administrazio ezberdinetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, estatus politiko berriaren eztabaidan buru-belarri daude sartuak. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan lurralde elkargo egitura berriaren lehen urratsetan gaude. Bertan, datozen hilabeteetan, hiru lurraldeok izan beharreko hizkuntza politika zehaztuko dute. Eta Nafarroan, aldaketaren gobernutzat izendatu zaion legegintzaldiari oraindik urtebeteko jarduna geratzen zaio. Hiru urte igaro dira euskarak, ia aldaketarik izan ez dituenak. Izen aldaketa soilak, edo alderdien arteko eztabaidak ez dira euskarak eta nafarrok behar ditugunak. Euskarak Nafarroa osoan, benetako eta sakoneko aldaketak dira behar dituenak. Horregatik, gaurkoan, Gaztelu plazan gaudela baliatuz, 4koa osatzen duten alderdiei exigentzia bat luzatu nahiko genieke. Herritarrak mailakatzeari utzi, herritar guztien eskubideak bermatu, eta Aldaketa, euskaratik eta euskaraz egin dezatela. Euskara guztion hizkuntza delako, eta borondaterik baldin badago, urtebetean Nafarroak behar duen lege babes egokia egiteko denbora dago.

Jauzi hau emateak, euskarari, eta euskararen herriari etorkizuna eskaintzea esan nahi du. Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko tresna eta baldintzak sortu behar ditugu. Horretarako, gure ohiturak aldatu eta euskaraz bizitzera goaz aldarria praktikan gauzatu behar dugu.

Euskal Herria berreuskalduntzea da euskaltzaleon lanaren iparra. Herri gisa eskubidea dugu hori lortzeko. Horretarako, euskararen berreskurapen eta normalizazioa azkartu beharra dugu.

  • Euskararen ezagutza unibertsalizatu behar dugu
  • Eremu funtzional guztietan euskararen erabilera orokortzeko planak indarrean jarri behar ditugu. Horiek guztiak plan estrategiko nazionalaren logikaren pean izango direlarik.
  • Prozesu honi guztiari babes juridikoa emateko, lege onarpen egokia indarrean jarri. Euskara berezko hizkuntza, ofiziala, lehentasunezko eta ezagutu beharrekoa izendatzetik hasita.

Baina hau guztia garatu ahal izateko ezinbesteko faktore bat dago. Muga guztiak gainditzen lagunduko diguna. Burujabetza. Burujabetza, zein nolako hizkuntza politika garatu nahi dugun erabakitzeko. Burujabetza, hizkuntza eskubideak bermatzeko. Burujabetza, Euskal Herriaren berreuskalduntzea azkartu eta bururaino eramateko.

Beraz, eta hau guztia garatu ahal izateko, euskaltzaleok ez dugu beste irtenbiderik. Ahalduntzea eta desobedientzia. Desobedientzia ariketa erraldoia egiteko unea dugu. Hasteko, euskaraz bizitzea da euskaldunok egin dezakegun lehen desobedientzia ekintza.

Gaindi ditzagun behingoz inposatzen dizkiguten mugak. Ozen aldarrika dezagun:

Etorkizuna euskararentzat.

Euskaraz bizi ahal izatea euskaldunok.

Euskaraz normaltasunez biziko den eta osoki egituratutako hiztun-komunitatea.

Euskal Herri euskaldun burujabea.

GORA EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA!

GORA EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!

The post Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1778
EHE-k martxoaren 24rako manifestazioa deitu du [PRENTSA OHARRA] https://ehe.eus/ehe-k-martxoaren-24rako-manifestazioa-deitu-du-prentsa-oharra/ Mon, 05 Mar 2018 17:28:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1800 Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzera goazela ...

Irakurri osorikEHE-k martxoaren 24rako manifestazioa deitu du [PRENTSA OHARRA]

The post EHE-k martxoaren 24rako manifestazioa deitu du [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzera goazela ozen aldarrikatzeko, Euskal Herrian Euskarazek datorren martxoaren 24rako manifestazioa deitu du “Mugarik Gabeko Euskara” lemarekin, Iruñeako Autobus geltoki zaharretik abiatuta. Euskaltzaleei egun horretan manifestazioan parte hartzera dei egiten diegu.

Era berean, euskaltzaleei deialdiarekin bat egiten dutela adieraztera ere dei egiten diegu, sare sozialetan “Mugarik Gabeko Euskara” adieraziz bideoak edo argazkiak eskegiz.

MugarikGabekoEuskara

M24Iruñera

The post EHE-k martxoaren 24rako manifestazioa deitu du [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1800