Sin categoría Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/sin-categoria/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Sat, 25 Apr 2026 12:39:33 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png Sin categoría Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/category/sin-categoria/ 32 32 242873344 Pizkundea Euskararen Errepublikarantz, Azpeitian https://ehe.eus/pizkundea-euskararen-errepublikarantz-azpeitian/ Sat, 25 Apr 2026 12:36:35 +0000 https://ehe.eus/?p=4403 Abiatu dugu Euskaltzale Independentiston Topaketaren bigarren eguna. Goizeko “Euskaratik Independentziara” mahai-inguru nagusiarekin eman diogu hasiera ...

Irakurri osorikPizkundea Euskararen Errepublikarantz, Azpeitian

The post Pizkundea Euskararen Errepublikarantz, Azpeitian appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Abiatu dugu Euskaltzale Independentiston Topaketaren bigarren eguna. Goizeko “Euskaratik Independentziara” mahai-inguru nagusiarekin eman diogu hasiera gaurko egitarauari. Bertan, Jardun Koordinadorako Ainhoa Urkiola, Euskal Herrian Euskarazeko Intza Gurrutxaga eta EHUNeko Julen Mendizabal egon dira haien eragileen ikuspuntua plazaratzen. Ernai Gazte Antolakundea, azken momentuan izan dituen arazo batzuk medio, ezin izan da bertaratu.

Ondotik, joaldunekin joan dira plazara euskaltzaleak, eta han egin dute ekitaldi nagusia. Irene eta Maddik ekitaldia kantuz ireki ostean, Martin Aramendi UEMA-ko lehendakaria igo da oholtzara. Ondotik, bertze kantu bat kantatu dute bi gazteek eta, segidan, hitzartze nagusia egin dute Intza Gurrutxaga eta Markel Adin EHEko bozeramaileek. Jarraian irakurketa osorik:

Azken urteotan bizi dugun olatu erreakzionarioaren aurrean, azpimarratzekoa da Euskal Herriko herri mugimendua egiten ari den lana. Euskal Herrian Euskaraz hor kokatuta, garrantzitsua iduritzen zaigu azkenaldian egiten ari garen ekarpena. Horregatik, mila esker, besteak beste, abenduaren 3an, 6an eta 27an euskararen alde mobilizatzeagatik; urtarrilaren 31n, gure kideen epaiketa zela eta, elkartasuna erakutsi eta errepresioaren kontra agertzeagatik; otsailaren 5ean, lau kide horien epaiketara berotasuna ematera agertzeagatik. Eskerrik asko, finean, zuen egunerokoan, Euskal Herri euskaldunaren alde borrokan ari zareten militante eta euskaltzale guztioi!

Borrokak, ordea, ez du etenik… Mundu nahasi honen erdian, gure aletxoa paratu eta elkarrekin hausnartu, pentsatu eta gozatzeko aukera eman digun eta emanen digun elkargunea sortzen eta elikatzen ari gara Euskaltzale Independentiston bigarren Topaketan honetan. Izan ere, euskararen eta Euskal Herri askearen alde egiten dugun borrokak ez du soilik gure herria indartzen. Hortik haratago, mundu anitzago bati eta han eta hemen dauden borroka askatzaile orori egiten dio ekarpena. Zapaltzen gaituen sistema global honek erro ugari ditu, baina gure existentzia bera da hura arrakalatzeko biderik eraginkorrena.   

Mundu nahasia aipatu dugu, baina Euskal Herrian ere urak ez dabiltza bare. Euskararen auziari dagokionez, testuinguru larri bezain interesgarrian gaude, eta batzuen gustuko izan ez arren, euskararen borroka berpizten eta indartzen ari da. Aste honetan bertan, “Baxoa euskaraz!” aldarriz bete dituzte Baiona eta Donapaleuko ikuskaritzen egoitzak eta, Iruñean, agerraldi jendetsua egin dute Nafarroako Gobernuak hezkuntza euskaldunaren aurka hartutako erabakia salatzeko. Bai, bada zer salatua, baina, batez ere, bada nork salatua; eta hori, euskaltzaleon garaipenetako bat da.

Isilik eta lotsati nahi gaituzte, aztoramendurik gabe. Ez soilik espainiar eta frantziar estatuek, Euskal Herriko alderdi abertzaleen artean ere epelkeria handia sumatzen dugu. Bestela, nola uler liteke Korrika eta Comisiones Obreras sindikatuaren arteko aferaren inguruan, Eusko Alderdi Jeltzaleak “euskara liskar politikotik atera behar” dela adieraztea. Ez, barkatu, euskararen aldeko borroka borroka politikoa da, eta euskarak aldeko politikak behar ditu. Horiek egiterakoan, eztabaidak eta aurkakotasunak sortuko dira eta, hain justu, arduradun politikoei dagokizue horiek kudeatzea eta, benetan euskararen alde bazaudete, horiei aurre eginez, euskararen normalizazioan urratsak ematea. Kontrara, ordea, atzerapausoak ikusten ditugu. 

Comisiones Obreras sindikatua aipatuta, orain dela aste batzuk jaso zuen EHEk haren mehatxu gutuna. Dirudienez minduta daude “euskararen etsai” modura seinalatu ditugulako. Baina, zer nahi dute bada? Argia aldizkariak egindako ikerketak frogatuta utzi du: sindikatu espainolista horren inguruan, euskararen aurkako kanpaina antolatu dute. Sindikatuaz gain, ezker espainolista dago tartean. Kontu egin! Euskaldunon aurkako oldarraldia eskuinetik ez ezik, ezkerretik ere badatorkigu-eta.

Estatu frantsesa eta bertatik eratorritako instituzioak ez dira atzean geratzen; azterketak euskaraz egitea, hezkuntza euskalduna jasotzea edota epaitegian euskaraz deklaratzea debekatzen digute. Era berean, Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontua emendatzea oztopatu dute, euskararen aldeko hizkuntza politikak egiteko ahalmena kamustuz. Argi dago zein den espainiar nahiz frantziar estatuen egiazko aurpegia. Larrialdi egoeran ez gaude kasualitatez edo ausaz. Bi estatu horiek Euskal Herria desagertzeko estrategia dute eta, bide horretan, badakite hizkuntzak egiten gaituela herri eta, horrenbestez, hizkuntzarik gabe ez dagoela herririk. 

Biak ala biak estatu zapaltzaile eta linguizidak dira eta, gure lurraldean bertan, euskarari ofizialtasuna ukatzen diote. Hain justu, aurten, abenduaren 15ean, 40 urte beteko dira euskararen kontrako “Ley del Vacuence”-a indarrean sartu zenetik. Nafarroa Garaiko legedi horrek, lurraldearen zati handienean, euskarari legezko ofizialtasuna ukatzen dio. Frantziako Konstituzioak euskara ukatzen du eta Espainiako Konstituzioak Euskal Herrian euskarari bigarren mailako estatusa ematen dio. Euskara Euskal Herrian biziko bada, Euskal Herri osoan ofizialtasuna aitortzea gutxienekoa da. Hala ere, jakin badakigu ofizialtasunak ez duela euskararen biziraupena bermatuko. Euskara, bizirauteko eta garatzeko, Euskal Herrian lehentasunezko hizkuntza izan behar da; hau da, biziko arlo guztietan euskaraz arituko den herri bat. Hala, azken hilabeteetan, ofizialtasunaren aldeko nazio lantaldea aktibatu dugu Euskal Herrian Euskarazetik. Honek ofizialtasunaren inguruan hausnartu eta proposamenak landuko ditu, garrantzitsua baita diskurtso zuzenak zabaldu eta herria gure terminoetan eraikitzea.

Ezin aipatu gabe utzi azken hilabeteetan bultzatu dugun intersekzionalitatearen dinamikak zenbait euskaltzaleren artean sortutako sumina. Bidea urratzen hasi gara, beraz, zorionak dinamika honetan parte hartzen ari garen eragile guztioi. Era berean, Euskal Herriko bertzelako eragileei ekimen honetara batzeko deia egiten diegu. Elkarrekin eta borrokak elkar lotuz egin behar diogu aitzin etsaiari. Bakoitzak bere bidea bakarrik egitea ezinezkoa ez ezik, kontraesankorra iduritzen zaigu, herri honen balioen kontrakoa. EHEtik argi dugu zapalkuntzarik gabeko Euskararen Errepublika eraiki nahi dugula. Euskararen Errepublika hori alde batera uzten duzuen guztioi eta, alde batera uzteaz gain erasotzen gaituzuen guztioi, mezu argi bat: Euskararen Errepublika eraikitzera goaz, indartsu gaude eta ez gaituzue kikilduko. Bakarrik ezin baita, baina kolektiboan bai; hori da gakoa.

Testuinguru honetan, ozen eta harro aldarrikatzen dugu larrialditik pizkundera pasatzearen beharra. 60ko hamarkada amaieran nola, orain ere, aurrera egingo badugu, olatu berri bat sortu behar dugu. Azken bi hamarkadetako geldotze aroa eten eta indarraldirako bidean hasteko unea da. Norabide horretan bildu ginen euskaltzaleok, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, abenduaren 27an, Bilbon. Eta Pizkundea eten ez dadin, dei egiten diogu euskaltzale independentista orori ekainaren 13an Iruñeko karrikak hartu eta, Euskaltzaleon Martxan, Euskal Herri euskaldunaren alde mobilizatzera. Euskararen etorkizuna jokoan dagoelako, euskaltzaleon garaia da! Ekainaren 13an denok Iruñera! 

Gaur hemen bildu gaituen arrazoi nagusira itzuliz, euskararen biziraupenerako, estatu propio baten beharra argiki aldarrikatu nahi dugu. Frantziar eta espainiar estatuen menpeko ez dugu Euskal Herri euskaldunik lortuko. Gure herriaren gainean eraiki dituzte euren estatuak. Ape Musa idazle eta intelektual kurduak zioen gisan: “Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, horrek esan nahi du, ziur asko, zure estatua nire lurrean eraiki duzula”. Euskararen Errepublika, independentzia, ipar hartuta, jarrai dezagun zapaltzen gaituzten arauak nahiz legediak desobeditzen, borrokak pizten eta alternatiba eraikitzen. Argi izanik, askapenerako gure tresna nagusia euskara izango dela!

Amaitzeko, dei egin nahi diogu euskaltzale eta independentista orori, gurekin antolatzera eta eragitera; euskararen borroka delako borroka askatzaileena, eta ezinbertzekoa iduritzen zaigulako euskararen aldeko militantzia sortu eta garatzea. Hala, dei berezia egin nahi diogu euskal gazteriari gurera hurbildu eta gurekin jardutera. Euskararen aldeko borroka badelako gazte borroka, badelako gazteria aktibatzeko giltza. Borroka honek etenik izan ez dezan, gazteok bagarelako agente klabea hemen. Herri hau euskaratik eta euskaraz eraikitzen segi dezagun, antolatu Euskal Herrian Euskarazen!

Gora Euskararen Errepublika!

Gora Euskal Herri euskalduna!

The post Pizkundea Euskararen Errepublikarantz, Azpeitian appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4403
Martxoaren 9tik 15era, “Ireki bidea euskarari!” egitasmoan parte hartzeko deia egiten dizuegu euskaltzaleoi https://ehe.eus/ireki-bidea-euskarari-martxoaren-9tik-15era/ Thu, 26 Feb 2026 17:05:32 +0000 https://ehe.eus/?p=4332 Badator Korrika! Badator euskararen alde egiten den ekimenik handienetarikoa! Hamaika egunez, Euskal Herri luze zabalean, ...

Irakurri osorikMartxoaren 9tik 15era, “Ireki bidea euskarari!” egitasmoan parte hartzeko deia egiten dizuegu euskaltzaleoi

The post Martxoaren 9tik 15era, “Ireki bidea euskarari!” egitasmoan parte hartzeko deia egiten dizuegu euskaltzaleoi appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Badator Korrika! Badator euskararen alde egiten den ekimenik handienetarikoa! Hamaika egunez, Euskal Herri luze zabalean, milaka lagun mobilizatuko gara “Euskara gara” aldarripean. Hala, euskararen aldeko olatu erraldoi hori iritsi aurretik, eta, nolabait, baita olatu hori elikatzeko asmoz ere, Korrika abiatu baino egun batzuk lehenago, Euskal Herrian Euskarazetik, Ireki bidea euskarari! ekimena jarri dugu abian.

Euskaltzaleoi luzatuko dizuegun erronka hauxe izango da: astebetez, martxoaren 9tik 15era, erdaldundutako Euskal Herriko bide-seinaleak ezabatzea eta euskarari lehentasunezko lekua ematea. Euskal Herrian Euskarazetik ohikoa izan da horrelako ariketa masiboak proposatzea eta, aurten, Korrikaren testuinguruan, horixe planteatu nahi dizuegu.

Gaur egun, Euskal Herriko hizkuntz paisaia euskaldunon zapalkuntza egoeraren adibide argia da. Oso kasu gutxitan topatuko dugu euskara hutsean oinarritutako paisaia linguistikoa. Gehienetan, erdarek lagunduta topatuko dugu; askotan, gainera, bigarren mailan. Hainbat kasutan, euskara ukatua da eta ez zaio lekurik txikiena ere ematen. Horregatik, EHEtik hizkuntza paisaia iraultzeko proposamena egiten dugu, euskarari, Euskal Herriko berezko hizkuntzari, lehentasunezko lekua emateko.

Bide seinaleetan, kale/toki izendegietan edo karteldegi desberdinetan euskarari lehentasunezko lekua emanez: euskara prestigiatzen dugu; euskara ikasteko edo, gutxienez, ulertzeko beharra sortzen dugu; gure ingurua euskaraz ulertzeko eta izendatzeko baliabideak ematen ditugu; euskaraz garela lau haizetara argi zabaltzeko tresnak sortzen ditugu; eta euskarazko leku izenak berreskuratzeko aukera gisa ere probestu genezake. Horregatik guztiagatik, martxoaren 9tik 15era, ireki diezaiogun bidea euskarari, eta Korrikak zeharkatuko dituen bide bazterretako kartelek ere, konplexurik gabe, esan dezatela: “Euskara gara”.

Oharra: ezabaketetarako “Euskaraz” jartzen duten pegatinak sortu ditugu, nahi izanez gero, eskatu eh*@*he.eus posta elektronikora idatzita. Era berean, ekintzen irudiak posta elektroniko berera igortzea asko eskertuko genizeuke; gero, EHEko sareetatik, horiei zabalpena emateko.

 

The post Martxoaren 9tik 15era, “Ireki bidea euskarari!” egitasmoan parte hartzeko deia egiten dizuegu euskaltzaleoi appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4332
Justizia Sozialaren Mundu Eguneko adierazpena, Euskal Herritik https://ehe.eus/justizia-sozialaren-mundu-eguneko-adierazpena-euskal-herritik/ Fri, 20 Feb 2026 13:58:56 +0000 https://ehe.eus/?p=4318 2026ko Justizia Sozialaren Mundu Egunean, gure jarduna zapalkuntzaren batean ardazten dugun Euskal Herriko hainbat eragile ...

Irakurri osorikJustizia Sozialaren Mundu Eguneko adierazpena, Euskal Herritik

The post Justizia Sozialaren Mundu Eguneko adierazpena, Euskal Herritik appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2026ko Justizia Sozialaren Mundu Egunean, gure jarduna zapalkuntzaren batean ardazten dugun Euskal Herriko hainbat eragile bildu gara honako adierazpen publiko hau egiteko asmoz:

Gaur egun bizi dugun bidegurutze politiko eta ideologikoan, eskuin muturrak eta ideologia kontserbadoreek gero eta itoago dute justizia sozialaren kontzeptua. Politika neoliberal globalek kolonizazio-historia sakon batean dute oinarria, eta arrazismoa, estaturik gabeko nazio-identitateen eta hizkuntza gutxiagotuen zapalkuntza, klasismoa, sexismoa, LGTBIQ+fobia, kapazitismoa eta, oro har, mota guztietako intolerantziak betikotzen dituzte, betiere ideologia fundamentalista modernoek, elite ekonomikoaren esku dauden teknologia berriek eta diskriminazio-forma berriek hauspotuta.

Eskuineko neoliberalismo horrek merkatuaren esku ikusezina lehenesten du, eta estatuen erregulazio-ahalmena mugatzen saiatzen da. Sistema kapitalista honetan, haien interesetarako kapitala pilatzea da beren helburu nagusia, bereziki sistemak berak sortzen dituen kolektibo zaurgarrienak zapalduz, esklabizatuz eta produkziorako ustiatuz. Kapitalismoak eta neoliberalismoak giza duintasuna merkantilizatzen dute, aberatsen interesak eta boterea herritarren eskubideen gainetik jarrita.

Euskal Herrian, herri mugimenduko hainbat talde ekintzaileren jardunaren oinarrian dago sistemak azpiratzen dituen kolektiboen eskubideak aldarrikatzea eta zapalkuntzon jatorria bistaraztea. Intersekzionalitatearen lanketak erakutsi digu pairatzen ditugun zapalkuntzek jatorri berbera dutela, baina gizartean modu desberdinetan materializatzen direla xede duten giza talde edo kolektiboaren arabera. Horrenbestez, zapalkuntzak ez ditugu modu isolatuan ulertu behar, baizik eta sistema horrek eragiten duen azpiratze poliedrikoaren aurpegi desberdin gisa.

Ikuspegi horretatik, manifestu honen sinatzaileok sistema politiko, ekonomiko eta juridikoak, oro har —baina, bereziki, kolektibo zaurgarrienengan— eragiten dituen azpiratze eta zapalkuntzen salaketa batera jorratzeko eta denontzat justizia soziala exijitzeko konpromiso osoa hartzen dugu. Euskal herritar guztion zeregina eta ardura da botere ekonomiko globalen eta tokikoen aurrean ahots kolektibo eta antolatu bat osatzea:

  • Baliabiderik ez dutenen gutxieneko bizi-baldintzak berma daitezen.
  • Pertsona migratuen eskubideak aitor daitezen.
  • Emakumeen* ahotsa entzun dadin.
  • Pertsona transmaribibolloen aldarrikapenak gauzatu daitezen.
  • Sexu, genero eta sexualitate-disidentziak aske bizi ditzagun.
  • Krisi ekosozialean eta denon bizi kalitatean arreta jar dadin.
  • Euskaldunon hizkuntza-eskubideak defenda daitezen.
  • Desgaitasun-egoeran dauden pertsonen autonomia, duintasuna, eta guztiok zainduak izateko eskubidea susta dadin.
  • Errepresio politikorik gabe bizi gaitezen.

Eta, oro har, kolektibitateak zein pertsonak askeak izan gaitezen.

Orobat, sistema errotik aldatu behar dela uste duten elkarte eta norbanako guztiei ere luzatu nahi diegu injustiziaren kontra borrokatzeko eta mobilizatzeko gonbita, garrantzia diskurtsoetan eta sistemaren egitura-arazoetan jarriz, eta ez hainbeste pertsona edo identitate jakin batzuetan. Identitate guztiek dute lekua injustiziaren kontrako borrokan eta agerian jarri behar dira identitate zapalduak; era berean, sistemaren kontrako borrokak unibertsala behar du izan, gizarteko esplotazio-, menderakuntza- eta zapalkuntza-fenomenoei buruzko analisi kritiko bateratu eta intersekzionala eginez. Osterantzean, ez dugu justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri askea eraikitzerik lortuko.

Elkartasuna ez da hitz polit bat soilik; praktika bat da, eguneroko erresistentziaz eta elkar zaintzaz osatua. Horregatik, etorkizuneko Euskal Herri librea eraikitzeko, ezinbestekoa da gizarte eraldaketarako bidean askotariko borroka askatzaileetan ardaztutako mugimenduak eta norbanakoak batera aritzea, ez inoren gainetik, baizik eta elkarren ondoan joanez. Euskal Herria herri bizia, anitza eta justua izango da —eta euskara izango da bere bihotz-taupada—, edo ez da izango.

Sinatzaileak:

AEK, Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko Mugimendua, Altxalili, BAM, Bilgune Feminista, Donostiako Asanblada Transbollomarika, Eginaren Eginez, EHE, Ehgam Bilbo, Ekologistak Martxan, Elkuirtruke, Errigora, Ernai, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea, Euskal Herriko Gazte Feministak, Gazte Euskaltzaleon Sarea, Ikama, Jauzi Ekosoziala, Joxemi Zumalabe Fundazioa, Komite Internazionalistak, Lumagorri, Loratuz Lotu, Ostia kolektiboa, Plazara, Reperkusión Feminista Batukada taldea, ELA, ESK, LAB, Steilas.

The post Justizia Sozialaren Mundu Eguneko adierazpena, Euskal Herritik appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4318
EHEko lau kide Baionako epaitegitik kanporatu dituzte euskaraz deklaratzen saiatzeagatik https://ehe.eus/eheko-lau-kide-baionako-epaitegitik-kanporatu-dituzte-euskaraz-deklaratzen-saiatzeagatik/ Thu, 05 Feb 2026 15:46:59 +0000 https://ehe.eus/?p=4299 Joan den irailaren 27an, “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu genuen Pirineo Atlantikoetako departamenduak Baionan duen ...

Irakurri osorikEHEko lau kide Baionako epaitegitik kanporatu dituzte euskaraz deklaratzen saiatzeagatik

The post EHEko lau kide Baionako epaitegitik kanporatu dituzte euskaraz deklaratzen saiatzeagatik appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Joan den irailaren 27an, “Euskaraz bizi nahi dugu” margotu genuen Pirineo Atlantikoetako departamenduak Baionan duen egoitzan. Ekintza hori egin genuen, besteak beste, frantziar eta espainiar konstituzio arrotzen pean bizi dugun zapalkuntza eta injustizia salatzeko eta euskararen biziraupenerako ezinbesteko dugun Euskararen Errepublika aldarrikatzeko.

Joan den larunbatean, berriro ere aldarrikatu genuen euskaraz bizi nahi dugula departamenduaren aitzinean. Dozenaka lagun batu ginen eta argi adierazi genuen euskaraz bizi nahi dugula eta horrenbestez, ez dugula euskaldunon aurkako zapalkuntzarik eta erasorik onartuko. Era berean, gaur, hemen, Baionan epaitu dituzten EHEko kideei elkartasun zabala adierazi genien.

Aipatu modura, gaur epaitu dituzte irailaren 27an egindako ekintzagatik eta epaiketa bera euskaldunok jasan behar ditugun eskubide urraketen beste adibide argi bat izan da. Izan ere, ez diete euskaraz deklaratzen utzi. Ondorioz, EHEko kideek ezin izan dituzten euren buruak defendatu epailearen aurrean eta auzitegitik kaleratu dituzte. 

Euskal Herrian, euskaldunoi euskaraz hitz egitea debekatzea onartezina dela deritzogu eta gertatuak argi adierazten du zein den, kasu honetan, Frantziako Estatuaren jarrera euskararekiko: euskararen aldeko itxurazko ekintza batzuk egin arren, agintariek euskara heriotzara kondenatzen dute. Gogor salatzen dugu gertatutakoa eta jasaten dugun zapalkuntzari, gaur egin modura, jarrera intsumisoz eta desobedienteaz erantzuteko deia egiten dugu, horiek arduraz eta kolektiboki garatuz.

Hauek izan dira EHEko lau kideek jasan beharko duten errepresioa: Hiru kide 500€ko isun gibelatuekin zigortu dituzte, laugarrenak berriz 1.500€ ordaindu eta 2 urte eskubide zibikorik gabe pasa beharko ditu. Datozen egunetan jarriko dugu elkartasun kanpaina abian, epaiketa kostuei aurre egiteko eta euskararen aldeko borrokarekin jarraitzeko.

Ez gaituzte geldituko, Euskararen Errepublika eraikitzen jarraituko dugu. Gora Euskal Herria euskalduna! Gora Euskal Herria askatuta!

The post EHEko lau kide Baionako epaitegitik kanporatu dituzte euskaraz deklaratzen saiatzeagatik appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4299
Ehundaka lagun bildu gara Baionan Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko https://ehe.eus/u31baionakomobilizazioa/ Sat, 31 Jan 2026 14:31:51 +0000 https://ehe.eus/?p=4282 Euskaraz bizi nahi dugu! Zeinen aldarri sinplea baina, euskaldunontzat zeinen nekeza nahi hori gure egunerokoan ...

Irakurri osorikEhundaka lagun bildu gara Baionan Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko

The post Ehundaka lagun bildu gara Baionan Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Euskaraz bizi nahi dugu! Zeinen aldarri sinplea baina, euskaldunontzat zeinen nekeza nahi hori gure egunerokoan errealitate bihurtzea. Izan ere, euskaraz bizitzea ez da hautu askea, aitzitik erabakiguneetatik eta botereguneetatik ukatzen diguten eskubidea da; zehazki, Frantziako eta Espainiako agintariak dira bizi dugun zapalkuntzaren erantzule nagusiak. Euren boterearen eta legedien bitartez, euskara eta euskaldunak desagerrarazi nahi gaituzte. 

Euskararen bazterketa egiturazkoa da eta Euskal Herria zatikatzen duten bi estatu kolonizatzaile horiek bazterketa hori sistematikoki elikatzen eta erreproduzitzen dute. Horregatik, euskaraz bizitzeko hautua egitea ezinbesteko desobedientzia ariketa da linguizidak diren estatu horiek auzitan jartzeko eta Euskal Herri justuago eta askeago bat eraikitzeko. Badakigu, ordea, hautu hori egitea ez dela aski eta euskararen biziberritzea gauzatzeko, Euskal Herriko instituzio publikoen eta alderdi politikoen egiazko inplikazioa behar ditugula, egun gertatzen ez den gisan. Era berean, ezinbesteko zaizkigu lege eta baliabide propioak garatzea Euskal Herri euskalduna eraikitzeko. Horregatik, Euskal Herrian Euskarazetik Euskararen Errepublika, independentzia, aldarrikatzen dugu, eta norabide horretan lanean dihardugu.

Hain justu, zapaltzen gaituzten horiek auzitan jartzeagatik epaituko gaituzte ostegunean, otsailaren 5ean, Euskal Herrian Euskarazeko lau kide. Hementxe, Departamenduaren egoitzaren horman, “Euskaraz bizi nahi dugu” esaldia margotu genuen irailaren 27an; alde batetik, Frantziako estatuak euskararen alde diharduten erakundeak ez dituela ekonomikoki behar bezala laguntzen salatzeko, eta, bestetik, Euskal Herrian euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen dutela gaitzesteko. Bizi dugun bidegabekeria seinalatu dugu eta horri konponbidea eman ordez, epaitegira garamatzate. Horrelaxe funtzionatzen du gurean sorgin-gurpilak.

Euskaraz bizi nahi dugula diogunean, gure bizitzako esparru guztietan euskaraz izan nahi dugula diogu. Alegia, hezkuntza prozesu osoa euskaraz egin nahi dugula, haur eskolatik hasi eta unibertsitateraino; azterketak euskaraz pasa nahi ditugula; euskaraz lan egin nahi dugula; nonahi euskaraz artatuak izan nahi dugula; euskaraz zainduak eta sendatuak izan nahi dugula; euskaraz gozatu nahi dugula aisialdiaz; euskaraz dibertitu; euskaraz kantatu, dantzatu eta maitatu.  

Hala, osteguneko epaiketan ere, gure hizkuntzan, Euskal Herriko berezko hizkuntzan, hitz egin nahi dugu. Euskaraz azaldu nahi dugu gure ekintzaren zergatia, euskaraz azaldu zer ari den gertatzen; hobeto esanda, zer ari diren egiten. Aurrekariak ikusita, ziurrenik, ez digute euskaraz defendatzen utziko. Azken hilabeteotan, Baionako epaitegian, 17 laguni euskaraz deklaratzea ukatu digute. Horrek garbi adierazten du zeinen hutsala den euskarari egiten dieten aitortza eta euskaldunon eskubideak errespetatzeko dagoen borondate politiko eza. Paradoxikoa badirudi ere, 1984. urtean, orain dela 40 urte pasatxo, lau militante abertzalek euskaraz hitz egin ahal izan zuten Baionako epaitegian bertan. Batzuetan, aurrera baino badirudi atzera goazela. Guk argi dugu: epaileek euskaraz hitz egitea debekatzen badigute, epaiketek ez dute inolako zilegitasunik, epaiketa batean akusatuak hitz egiteko aukera izan behar baitu. Hori dela eta, ez dugu zilegitasunik ez duen epaiketan parte hartuko.

Euskararen aldeko borroka, zapalkuntzarik gabeko Euskal Herriaren aldeko borroka gisa ulertzen dugu. Horregatik, nahitaezkoa izango da beste borroka askatzaileetatik batera aritzea eta elkarren arteko aliantzak lantzen jarraitzea; horretan gabiltza eta gainerako eragileei ere horretarako deia egiten diegu. Elkar hartzeak eta elkarrekin antolatzeak emango baitugu egungo egoera aldatzeko indarra eta ahalmena; eta hori euskaraz izango da, edo ez da izango. 

Euskaraz bizitzeko hautuan berresten garen aldiro, desio dugun Euskal Herrirantz urratsak ematen dihardugu. Ezarritako boterearen aginduak desobeditzen ditugu, gizarte hobe baten eta gure eskubideen alde. Hizkuntza larrialdian gaude, horregatik, orain da euskaldunok harrotzeko unea; kolektiboki antolatu eta desobeditzeko garaia heldu da. Euskararen Errepublika, independentzia, ipar hartuta, euskararen borrokara batzeko deia egiten dizuegu!

Euskaraz bizi nahi dugulako, Euskararen Errepublika!

Gora Euskal Herri euskalduna!

The post Ehundaka lagun bildu gara Baionan Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4282
Abenduaren 6an, euskaltzaleok Durangoko kaleak hartuko ditugu Euskararen Errepublikaren alde https://ehe.eus/abenduaren-6an-euskaltzaleok-durangoko-kaleak-hartuko-ditugu-euskararen-errepublikaren-alde/ Thu, 02 Oct 2025 12:57:54 +0000 https://ehe.eus/?p=4151 Hizkuntza- nahiz nazio-kontzientzian bizi dugun geldotze aroa eten eta indarraldirako bideari ekiteko, euskaltzaleon pizkunde berri ...

Irakurri osorikAbenduaren 6an, euskaltzaleok Durangoko kaleak hartuko ditugu Euskararen Errepublikaren alde

The post Abenduaren 6an, euskaltzaleok Durangoko kaleak hartuko ditugu Euskararen Errepublikaren alde appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Hizkuntza- nahiz nazio-kontzientzian bizi dugun geldotze aroa eten eta indarraldirako bideari ekiteko, euskaltzaleon pizkunde berri bat behar beharrezkoa dugu. Jasaten ditugun zapalkuntzei aurre egiteko tresna independentzia, Euskararen Errepublika, dela aldarrikatzeko mobilizatuko gara euskaltzaleok Durangon. 

Euskalgintzako eragile nagusien adostasunarekin, orain urtebete iragarri genuen hizkuntza larrialdi egoeran geundela. Geroztik, urtebete pasa da eta euskaldunok antzera jarraitzen dugu, larri eta egiturazko aldaketa esanguratsurik gabe; politika publikoei erreparatuz gero, euskararen biziberritzea ez dago lehentasunen artean.

Azken bi hamarkadatan euskal komunitatearen nazio- nahiz hizkuntza- kontzientziak ahuldu egin dira, besteak beste, jasaten dugun asimilazioak eta euskara salbatuta dagoenaren uste faltsuak eraginda. Instituzioetatik, gainera, uste horren zabalpen interesatua egin izan da. Baina, ikus genezakenez, errealitatea bestelakoa da eta euskara normalizatuta egotetik urrun dago. 

Euskaldunok erlaxatuta egon garen garai berean, ordea, kontrako indarrak bizkortu eta indartu egin dira eta, jada, zenbait esparrutan atzerapausoak ematen hasiak gara. Egoeraren larritasunaren kontzientzia hartu behar dugu, berandu baino lehen. “Esnatu ala hil”, hala berretsi dute oraintsu Iñaki Iurrebasok eta Garikoitz Goikoetxeak. 

Gero eta mundu globalizatuago honetan, Euskal Herria ezin dugu ulertu gainerako herrialdeetatik eta joeretatik at dagoen lurralde gisa. Horiek eragina dute gurean eta, gaur gaurkoz, ez dator aldeko haize askorik. Krisi anizkoitzen garaia bizi dugu, non egiturazko arazo ugari azaleratu diren eta horiei irtenbide emateko alternatiba gisa marko eskuindarra lekua irabazten ari da. Hala, oro har, jarrera erreakzionario eta atzerakoiek indarra hartu dute, eta giza eskubide ugari zalantzan jartzen ari dira; hizkuntza eskubideak, kasu. 

Testuinguru horretan, euskara askapenerako eta justiziarako tresna gisa aldarrikatzen dugu, egungo sistemaren zapalkuntzak gainditzeko eta horien aurka borrokatzeko bide modura. Horregatik, euskararen aldeko borroka beste borroka askatzaileekin batera ulertzen dugu. Hala, euskaltzaleen artean azkenaldian ugaritu diren diskurtso arrazista nahiz xenofobo oro irmotasunez gaitzesten jarraituko dugu.

Euskaldun gisa erronka ugari ditugu eta horiei aurre egiteko, gabezia nabarmen bat: estatu propiorik eza. Baliabide mugatuak ditugu Euskal Herrian euskara biziberritzeko eta frantziar nahiz espainiar estatu supremazistak eta genozidak, borrokaz irabazi izan ditugun tresnak kamusten dihardute, uneoro. Horregatik, Euskal Herri euskalduna eraikitze bidean ezinbesteko ikusten dugu independentzia, Euskararen Errepublika. 

Horregatik guztiagatik, baztertzen gaituzten legediei desobedientzia zein intsumiso jarrerez erantzunez eta euskaldun izatearen harrotasunaz, orain da pizkunde berri bat hauspotzeko unea; orain da esnatzeko garaia. Abenduaren 6an, euskaltzaleok hitzordu garrantzitsua dugu Durangon, 13:00etan, Landako gunetik hasita. Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean, Durangoko kaleak hartuko ditugu.

Gora Euskararen Errepublika! Euskal Herrian Euskaraz! 

 

 

The post Abenduaren 6an, euskaltzaleok Durangoko kaleak hartuko ditugu Euskararen Errepublikaren alde appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4151
TindEHErrek bikoteak aurkeztu ditu Etxarri Aranatzen. https://ehe.eus/tindeherrek-bikoteak-aurkeztu-ditu-etxarri-aranatzen/ Sun, 21 Sep 2025 14:24:13 +0000 https://ehe.eus/?p=4126  Matxen aurkezpena. 2025eko irailaren 20an, Etxarri-Aranatz Euskal Herriko 30 gazte talde baino gehiagok parte hartuko ...

Irakurri osorikTindEHErrek bikoteak aurkeztu ditu Etxarri Aranatzen.

The post TindEHErrek bikoteak aurkeztu ditu Etxarri Aranatzen. appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

 Matxen aurkezpena.

2025eko irailaren 20an, Etxarri-Aranatz

Euskal Herriko 30 gazte talde baino gehiagok parte hartuko dute TindEHEr proiektuan

Joan den uztailaren 3an, Hendaian aurkeztu genuen Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek elkarlanean prestatutako TindEHEr proiektua. Orduko hartan azaldu modura, behar batetik abiatuta jarri da martxan ekimena: gazteria euskaldunarengan eta, lehenik, gazteria militante antolatuarengan, kontzientzia linguistikoa berpizteko eta lurralde desberdinen arteko harremanak sustatzeko beharretik, hain zuzen.

Udaran zehar, proiektuan izena emateko epea zabalik izan da, joan den astelehena arte. Hasieratik, gazte taldeen artean harrera oso ona izan du egitasmoak eta horren erakusgarri da 30 gaztetxe, gazte asanblada, gazte mugimendu eta bestelako gazte talde eraldatzaile baino gehiagok izena eman izana.

Gaur, hemen, Etxarri-Aranatzen, Euskal Herriaren erdigunean, gazte taldeen artean egindako Matxak, bikoteak, iragarri ditugu. Aurkezpenera, talde parte hartzaile ugaritako kideak bertaratu dira eta euren Matxarekin lehen hartu-emana edukitzeko aukera izan dute.

Matxak osatzerako garaian, bi irizpide nagusi izan dira kontuan: eremu soziolinguistikoa eta lurraldetasuna. Hala, iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko loturak elikatzea eta euskarari dagokionez, ingurune oso desberdinetako

gazteak batzea izan da lehentasun. Gehiago luzatu gabe, hauetxek dira osatutako Matxak: 

Orain, ekimenak bigarren fasera egingo du jauzi, non, gazte taldeek hartuko duten gidaritza. Horrela, gaur hasi eta urte amaiera bitarte, Matxek euren arteko harremanean sakondu eta elkarrekin osatu behar duten egitarauaren antolaketan murgilduko dira.

Euskaratik eta euskaraz, harreman eta bizipen berriak eraikitzen hasteko unea iritsi da! 

The post TindEHErrek bikoteak aurkeztu ditu Etxarri Aranatzen. appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
4126
Hizkuntza eta osasuna txirikordan https://ehe.eus/hizkuntza-eta-osasuna-txirikordan/ Sun, 29 Jun 2025 17:29:06 +0000 https://ehe.eus/?p=3480 Hizkuntza eta osasuna txirikordan Segurtasun linguistiko eta kulturala osasun arretaren irisgarritasunerako eta kalitaterako   Euskal ...

Irakurri osorikHizkuntza eta osasuna txirikordan

The post Hizkuntza eta osasuna txirikordan appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Hizkuntza eta osasuna txirikordan

Segurtasun linguistiko eta kulturala osasun arretaren irisgarritasunerako eta kalitaterako

 

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

EHEko kideez gain, gaian aditua den Aitor Montes Lasarte Osakidetzako familia medikuak,

EHUko Jon Zarate Sesma eta Izaskun Elegarai ikertzaile doktoreak

eta EHUko “Euskaraz Sendatu” taldeko Miren Herrero ikasleak koordinatu dute proiektua,

eta “Aintzat” taldearen kolaborazioa izan dute.

The post Hizkuntza eta osasuna txirikordan appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3480
Osasungintza euskalduna behingoz! https://ehe.eus/osasungintza-euskalduna-behingoz/ Tue, 03 Jun 2025 19:25:48 +0000 https://ehe.eus/?p=3437 |PRENTSAURREKOA| 2025/06/03, Donostian   Osasun arreta oinarrizko giza-eskubidea da, bizi-kalitatearen eta ongizatearen funtsezko zutabeetako bat. ...

Irakurri osorikOsasungintza euskalduna behingoz!

The post Osasungintza euskalduna behingoz! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
|PRENTSAURREKOA| 2025/06/03, Donostian

 

Osasun arreta oinarrizko giza-eskubidea da, bizi-kalitatearen eta ongizatearen funtsezko zutabeetako bat. Nekez eraiki daiteke bizikidetzan eta elkarbizitzan oinarrituriko gizarte bat kalitatezko osasun arretarik gabe. 

Kalitatezko osasun arreta bermatze bidean, indarrean eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoak argi uzten du komunikazioa gakoa dela eta, horrenbestez, gaixoak hautatutako hizkuntzan izan behar dela; edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan.

Euskal Herriari dagokionez, nahiz eta lurraldeko eremu batzuetan legezko ofizialtasuna ukatzen dioten, euskara da bertako berezko hizkuntza. Horregatik, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatu behar da, pazienteen nahiz osasungintzako langileen eskubideak bermatuko badira. 

Hori horrela, Aintzat osasungintza euskalduntzeko mugimenduak eta Euskal Herrian Euskarazek zortzi puntutan oinarritutako manifestua prestatu dugu eta orotara,  osasungintzako 501 langilek bat egin dute eskaerokin. Hain justu, ondokoak dira Euskal Herriko alderdi politikoei, sindikatuei, unibertsitateei nahiz dagokien eragileei egiten dizkiegun eskaerak:

  1. Arretaren kalitatea eta ekitatea. Bi elementu horiek dira osasun sistema publikoaren oinarriak. Zentzu horretan, osasun arreta euskaraz ematea eta jasotzea paziente euskaldunaren oinarrizko eskubidea da; hala, pazienteen nahiz osasun langileen hizkuntza-eskubideak errespetatu eta arretaren kalitatea nahiz ekitatea bermatu behar dira, edonon, edonoiz eta ahozko zein idatzizko harremanetan.
  2. Lehen mailako arreta euskaraz. Lehen mailako arreta euskaraz eskaini eta eman behar da leku guztietan. Lehentasunez eta urgentziaz UEMAko herrietatik hasita, horiek baitira euskararen arnasguneak.
  3. Euskarazko zirkuituak abiarazi. Epe laburrean, euskarazko arreta bermatzeko, UEMAko herrietatik eta lehen mailako arretatik abiatuta, euskarazko zirkuituak martxan jarri behar dira. Ospitaletako arreta espezializatua ere euskaraz emateko aukerak eta baliabideak identifikatu behar dira, arreta ospitalarioan ere euskarazko arreta bermatu dadin.
  4. Ikasketa prozesu oro euskaraz bermatu eta lehenetsi. Lanbide heziketan, unibertsitateetan, osasun arretaren formakuntza esparru guztietan eta osasun zentro zein ospitale orotan euskara bermatu eta lehenetsi behar da. Profesionalen prestakuntza hobetu behar da eta euskararen presentzia normalizatu, bai euskarazko edukiak bai euskarareriko jarrerak hobetzeko asmoz.
  5. Euskarazko arreta eskaini, gaixoak eskatzera behartu gabe. Euskal herritar ororen eskubidea da euskarazko osasun arreta jasotzea, horretarako eskaera berezirik egin beharrik gabe. Eskubide izatetik haratago, arretaren kalitatea eta ekitatea bermatzeko bide bakarra da.
  6. Historia klinikoa euskaraz lantzeko eta jasotzeko aukera bultzatu. Osasun profesionalek paziente euskaldunen historia klinikoa euskaraz landu ahal izateko baliabideak indartu eta normalizatu. 
  7. Euskaraz emandako arreta profesionala langileen Lanbide Garapenean, hala nola, ESIen ebaluaketan kontutan hartu. Ebaluazio prozesu desberdinetan, euskarazko arreta emateko gaitasuna eta gai horri buruzko formakuntza baloratu behar da.
  8. Arreta euskaraz emateko baliabideak sortu eta garatu. Horrek euskal gizartean elkarbizitza sustatuko luke eta nazioartean lidergoa eskuratze bidean jarriko luke osasun sistema publikoa.

Hori guztia kontuan hartuta, kalitatezko osasun arreta (euskaraz) eskatzen dugu. Bada garaia, besteak beste, kalitatearen irizpideetan oinarrituta osasun arreta euskaraz bermatzekoa. Bada garaia euskaldunak ere kontuan hartzeko eta, egun, EAEko Osasun Itunaren osaketan dihardutenei ere, eskakizun horiek berma ditzatela exijitzen diegu. Ez da herri-itunik egongo, ezta elkarbizitzarik ere, euskarazko osasun arretarik ezean. 

Hori guztia kontuan hartuta, kalitatezko osasun arreta (euskaraz) eskatzen dugu.

Osasungintza euskalduna, behingoz!

Euskal Herrian Euskaraz eta Aintzat mugimendua

The post Osasungintza euskalduna behingoz! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3437
EHE-ren Belaunaldi Arteko Topaketa https://ehe.eus/ehe-ren-belaunaldi-arteko-topaketa/ Tue, 21 Jan 2025 11:34:31 +0000 https://ehe.eus/?p=3201 Euskal Herrian Euskarazek 45 urte bete ditu 2024ean. Belaunaldi desberdinetako euskaltzaleok egin dugu EHE eta ...

Irakurri osorikEHE-ren Belaunaldi Arteko Topaketa

The post EHE-ren Belaunaldi Arteko Topaketa appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Euskal Herrian Euskarazek 45 urte bete ditu 2024ean. Belaunaldi desberdinetako euskaltzaleok egin dugu EHE eta bertatik eragin dugu Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean. Eta hala jarraitzen dugu, halabeharrez, baina ilusioz eta gogotsu.

Gaurko eta atzoko kide zein kide ohiak elkartu nahi ditugu otsailaren 1ean. Elkarrekin gosaldu bitartean, elkar ezagutzea, orain arte egindako borroken transmisioa, behar dugun euskalduntze-olatu berrirako ikuspegi desberdinen arteko trukaketa…

EHEren Belaunaldi Arteko Topaketa

  • Katakrak, Iruñea
  • Otsailaren 1ean
  • 10:00etan hasita

Eman izena: https://erabili.liberaforms.org/eheko-belaunaldi-arteko-topaketa 

The post EHE-ren Belaunaldi Arteko Topaketa appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3201