eskubide Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/eskubide/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Thu, 07 Nov 2024 12:37:40 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png eskubide Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/eskubide/ 32 32 242873344 Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu https://ehe.eus/hizkuntza-larrialdiaren-aurrean-abenduaren-7an-euskaltzaleok-durangon-mobilizatzeko-deia-egiten-dugu/ Thu, 07 Nov 2024 12:37:40 +0000 https://ehe.eus/?p=2635 Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa dela ulertuta, manifestazio nazionala deitu dugu. 18:00etan abiatuko ...

Irakurri osorikHizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu

The post Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa dela ulertuta, manifestazio nazionala deitu dugu. 18:00etan abiatuko da Landako Gunetik.

Aurrera edo atzera? Hor dago koxka.

Euskarak, euskaldunok, urteak daramatzagu ez atzera, ez aurrera. Euskal Herri euskalduna dugu helmuga, gure hizkuntzarentzako, eta, beraz, gure komunitatearentzako osasun beteko egoera. Baina, handik urrun gaude, oso urrun oraindik. Jada, ez da ikuspegi kontua, sendo frogatuta dago eta kontzientzia hartu behar dugu: gure hizkuntza larrialdi egoeran dago.

Bidean aurrera egin genuen, nahiz eta aurkako indarrak, beti hor egon, gure hizkuntza, eta ondorioz, “gu” hori desagerrarazi nahiean. Zoritxarrez, azkenaldian, aurkako indar horiek bizkortu egin dira eta euskararen aurkako erasoaldi bat, oldarraldi bat, bizi dugu; epaitegietatik, komunikabide nagusien lerroetatik, zein hainbat sindikatu eta alderdiren diskurtsoetatik datorkiguna. Aurrera egindako guzti hori atzerarazi nahi dute. Bitartean, sistema basati honek gero eta mundu globalizatuago eta atomizatuago bateruntz eramaten gaitu, herriak eta komunitateak deseginez.

Bizi dugun oldarraldi hau ez da fenomeno isolatu bat. Munduan zehar indartzen ari den olatu erreakzionarioaren eta faxismoaren gorakadaren baitan kokatu beharra dago. Logika berberaren baitan altxatzen dituzte olatu atzerakoiak: langileon bizi baldintzak kaxkartu, emakumeon eskubideak murriztu, sexu disidentziak zigortu, etorkinekiko gorrotoa hauspotu, interes elitisten mesedetarako herriak zatitu eta suntsitu…

Ez dugu mundu hori nahi. Ez dugu atzera pausorik onartzen. Faxismoari aurre egin behar diogu, euskaratik eta euskalgintzatik ere!

Baina, ezin dugu jasotako erasoei erantzute hutsarekin konformatu. Eta ez da nahikoa horiei aurre egiteko adostasun zabalak eraikitzea ere. Gure helburuetan berretsi eta horietara iristeko indar handiagoa egitea dagokigu, bide horretan gatazka egokiak piztuz, pedagogia eginez, bestelako borrokekin saretuz, eta espazioak irabaziz. Baina, guk argi dugu, Euskal Herri euskalduna lortuko badugu, beharrezkoa izanen da euskara ardatz izanen duen independentzia lortzea, hau da, Euskararen Errepublika eraikitzea.

Ez dugu dagoenarekin konformatu nahi, ez dugu anestesia edo lasaigarririk behar, herri euskaldun eta burujabe bat nahi dugu. Aske zentzu guztietan. Eta horregatik, bide hori egin nahi duten mugimendu eta borroka guzti horiekin batera eraikiko dugu burujabetza. Ez gara zerotik hasten, asko da jada egin dena, beraz, gauden tokitik abiatuta eta aurrekoek egindako bidetik ikasiz, egin dezagun burujabetzarako bide hori, egunerokoan, intsumisiotik eta antolatuta. Euskal Herria izan dadin mundu ilun honetan itxaropen-argi, askapenerako bidean, inspirazio-iturri.

Abenduaren 7an, euskaltzaleok hitzordu garrantzitsua dugu Durangon. Manifestazio nazionala eginen dugu, arratsaldeko seietan Landako Gunetik hasita; faxismoaren aurkako eta askatasunaren aldeko fronte euskaltzalea ikustarazteko, hizkuntza-larrialdiaren aurrean, Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa dela aldarrikatzeko eta helburu hori, beste askorekin batera, borrokatuz, lortuko dugula baieztatzeko.

Horregatik, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangora!

The post Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2635
Gorka Torrerekin elkartasuna, desobedientzia da bidea https://ehe.eus/gorka-torrerekin-elkartasuna-desobedientzia-da-bidea/ Wed, 30 Oct 2024 10:46:09 +0000 https://ehe.eus/?p=2592 Joan den irailaren 10ean, Gorka Torre Euskal Herrian Euskarazeko kidea epaitu zuten. Hainbat ekintza egotzita ...

Irakurri osorikGorka Torrerekin elkartasuna, desobedientzia da bidea

The post Gorka Torrerekin elkartasuna, desobedientzia da bidea appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Joan den irailaren 10ean, Gorka Torre Euskal Herrian Euskarazeko kidea epaitu zuten. Hainbat ekintza egotzita auziperatu zuten EHEko kidea; alde batetik, maiatzaren 17an, Baionako suprefeturaren kanpoko horman, ikasleek baxoa euskaraz egiteko aukerarik ez dutela salatzeko, “geldi euskara zapaltzea” idazteagatik, bestetik, Baxe Nafarroako hamarnaka herritan bide seinale erdaldunak kendu eta Portugaleteko Bizkaiko zubira eramateagatik. Ekintza horien bitartez, frantziar eta espainiar estatuen eskutik euskaldunok jasaten dugun zapalkuntza ikusarazi eta salatu nahi izan zituen Torrek.

Irailekoa ez zen izan Torre epaitu zuten lehenengo aldia. Izan ere, martxoan, jada, hainbat pintaketa egin izana egotzita epaitu zuten. Orduko hartan, ezin izan zuen euskaraz deklaratu, ez zioten bere burua euskaraz defendatzen utzi. Horren aurrean, Torrek epaitegitik ateratzea erabaki zuen eta 500 euroko isuna eta hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, gibelapenarekin. Aurreikusi modura, irailaren 10eko epaiketan ere gauza bera gertatu zen. Torreri ez zioten euskaraz deklaratzen utzi eta, beraz, epaiketa utzi eta epaitegitik ateratzea erabaki zuen. Hala, 3.268 euro ordaintzera zigortu dute EHEko kidea.

Ezarritako isunaren aurrean, diru-bilketa martxan da. Bildutako diru hori, ordea, Torrek ez du isuna ordaintzeko erabiliko. Horren ordez, orain arteko eta hurrengo epaiketen gastuei aurre egiten laguntzeko eta euskararen aldeko kanpainekin jarraitzeko erabiliko da. Ekarpena kontu korronte honen bidez egin daiteke: FR76 1690 6000 2987 0293 8888 088 (IRABIA elkartearen izenean).

Gertatuak argi adierazten du, kasu honetan, frantziar legediak euskara eta euskaldunak zapaltzen dituela. Geure buruak justiziaren aurrean euskaraz defendatzeko eskubidea dugu eta frantziar nahiz espainiar estatuei eskubide hori bermatzea dagokie. Era berean, EHEtik irizten diogu, oso bide interesgarria dela desobedientziarena eta modu indibidualetik kolektiborako jauzia eginez gero, egoerak aldatzeko izugarrizko tresna izan daitekeela.

Datozen asteotan, Torrerena gizarteratu asmoz eta, horrenbestez, Euskararen Errepublikaren beharra azpimarratuz eta herritarrei abenduaren 7an Durangon egingo dugun manifestazio nazionalera bertaratzeko deia eginez, Euskal Herriko hainbat txokotan formatu desberdinetako saioak prestatzen gabiltza; mahai-inguruak, hitzaldiak, emanaldiak… Saio horien data zehatzak ondoko egunetan jakinaraziko ditugu.

The post Gorka Torrerekin elkartasuna, desobedientzia da bidea appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2592