Euskaldunon Harrotze Astea Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/euskaldunon-harrotze-astea/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Fri, 24 May 2024 09:35:52 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png Euskaldunon Harrotze Astea Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/euskaldunon-harrotze-astea/ 32 32 242873344 Abian da euskaldunon harroaldia! https://ehe.eus/abian-da-euskaldunon-harroaldiaabian-da-euskaldunon-harroaldia/ Tue, 30 Apr 2024 09:00:47 +0000 https://ehe.eus/?p=2505 Lehenengo aldiak beti izan ohi dira bereziak eta Euskal Herrian Euskarazko kideontzat, halaxe izan da ...

Irakurri osorikAbian da euskaldunon harroaldia!

The post Abian da euskaldunon harroaldia! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Lehenengo aldiak beti izan ohi dira bereziak eta Euskal Herrian Euskarazko kideontzat, halaxe izan da estreinakoz egin dugun Euskaldunon Harrotze Astea. Zazpi egunetan zehar, bizipen nahiz esperientzia ederrak partekatzeko aukera izan dugu Euskal Herri luze zabaleko euskaltzaleok elkarrekin harrotuz, saretuta ahaldunduz eta eraginez, alegia. Haien oldarraldiaren aurrean, gure harroaldia abian da.

Apirilaren 22tik 28ra, eragile zein norbanako euskaltzaleei, kolektiboki harrotzeko eta tokian tokiko borrokak berpizteko deia egin genizuen eta jasotako erantzunarekin oso gustura gaude. Lortu dugu euskararen aldeko aldarriak eta borrokak kalera (zein sarera) ateratzea. Lortu dugu euskarari kalea ematea eta kaleari euskara!

Asko izan zarete Harrotze Astearekin, modu batera edo bestera, bat egin duzuen euskaltzaleak. Handik eta hemendik iritsi zaizkigun atxikimendu mezuak, ekintzen irudiak, material eskaerak… espero baino gehiago izan dira eta horregatik, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. 

Aipatu modura, kolektiboki harrotzeko eta euskararen aldeko tokian tokiko borrokak pizteko helburuarekin deitu genuen Harrotze Astea, Euskal Herri euskalduna lortzeko ezinbesteko izango baitugu hori. Jakin badakigu, zenbait kasutan, helburuok ez direla gauetik goizera lortzeko modukoak baina, uste dugu, Harrotze Astea bultzada polita izan dela bide horretan. Abiapuntu garrantzitsu batzuk markatu eta harreman sare interesgarriak osatzen hasi baikara. Ari gara bidea egiten eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko, giltzarri izango da konstantzia eta talde-zaintza; hau da, eragiten ari garen eremuetan lanean jarraitzea eta hori ongi zaindutako sareen bidez egitea. 

Horregatik, Euskaldunon Harrotze Astean piztu den sua hauspotzen jarraitzeko deia egin nahi genizueke. Euskal Herri Euskalduna lortzeko bidean, abian jarritako borrokei bide ematea eta euskaldunon komunitatea indartzen jarraitzea ezinbesteko izango dugu. Euskara izango dugu askapenerako bide eta desio dugun Euskararen Errepublika, nola ez, euskalduna eta zapalkuntzarik gabekoa, eraikitzeko tresna. Elkarrekin, jarrai dezagun borrokan, harro!

 

The post Abian da euskaldunon harroaldia! appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2505
Apirilaren 22tik 28ra, Euskaldunon Harrotze Astean parte hartzeko deia egiten diegu euskaltzaleei https://ehe.eus/apirilaren-22tik-28ra-euskaldunon-harrotze-astean-parte-hartzeko-deia-egiten-diegu-euskaltzaleeiapirilaren-22tik-28ra-euskaldunon-harrotze-astea-egingo-dugu/ Thu, 25 Jan 2024 09:00:38 +0000 https://ehe.eus/?p=2519 Datorren apirilaren 22tik 28ra, astelehenetik igandera, Euskaldunon Harrotze Astea ekimen nazionala eginen da Euskal Herri ...

Irakurri osorikApirilaren 22tik 28ra, Euskaldunon Harrotze Astean parte hartzeko deia egiten diegu euskaltzaleei

The post Apirilaren 22tik 28ra, Euskaldunon Harrotze Astean parte hartzeko deia egiten diegu euskaltzaleei appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Datorren apirilaren 22tik 28ra, astelehenetik igandera, Euskaldunon Harrotze Astea ekimen nazionala eginen da Euskal Herri luze-zabalean. Euskal Herrian Euskarazek norbanako zein eragile euskaltzaleei gonbita eginen die aste horretan zehar euskararen aldeko tokiko borrokak zein nazio mailakoak kalera atera eta ikustarazteko ekimenak egin ditzaten. Ekimenaren xede nagusia euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea, euskaltzaleen artean borroka horietan parte hartzeko ilusioa eta motibazioa piztea eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzea izanen dira. Era berean, lurralde osoan euskararen egiazko ofizialtasunaren eta horretarako berme bakarra izanen den Euskararen Errepublikaren beharra sozializatzeko baliatuko du EHEk.

Aurretik ere, horrelako ekimenak egin izan ditu EHEk, esate baterako, duela urte batzuk egin izan ziren ezabaketa egunak edota asteak. Aurtengo honetan, ordea, ekimenaren izenetik hasita, ikuspegi zabalago bat eman nahi izan diogu ekimenari, ezabaketetatik haratagoko zerbait proposatzen baita. Ezabaketak ere izango dira aste horretako ekimenen parte, gure kaleetako hizkuntza-paisaian oraindik ere euskara bigarren mailako hizkuntza gisa agertzen baita kasu askotan. Baina, horrez gain, askotariko ekintzak egiteko egunak izanen dira: muralak, pankartak, kaleko kultur ekitaldiak, elkarretaratzeak, ekintza zuzenak edota sinbolikoak… Azken finean, gure bizitzetako eremu guztietan euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ardatz hartuz, ahaldundu eta aldarri zein borroka zehatzak kalera ateratzeko aukerak oso anitzak izan daitezke.

Harrokeriarik gabe baina, harrotasunetik

Euskal Herria berreuskalduntzeko prozesuan, EHEk ezinbesteko ikusten du herritarren kontzientziak piztea, egunerokoan nagusitzen den ustezko normaltasuna astindu eta euskaldun gisa jasaten dugun zapalkuntzaz jabetzeko. Horrela, euskararen aldeko borrokara herritar gehiago batzeko pizgarri izan daiteke Harrotze Astea. Era berean, garrantzitsua da egungo egoera iraunarazi nahi duten horiek edota, are, atzerakadak eragiten ari diren horiek seinalatzea eta salatzea. Hizkuntzaren normalizazio prozesuak, hots, berreuskalduntzeak, aurrera egiten jarraituko duela eta gainera, indarberrituta gatozela argi utziko diegu.

Zapaldutako herria izanik, historian zehar jazarpen, debeku eta gutxiagotze-diskurtsoen ondorioz, sortu dizkiguten konplexuak nabarmenak dira oraindik ere, berriki estreinatutako Bizkarsoro filmean garbi ikus litekeen bezala. Horregatik, berebiziko garrantzia du euskaldunok kolektiboki indartzea, ahalduntzea, harrotzea. Harrokeriarik gabe, baina, harrotasunez eta kolektiboki, esan dezagun euskaldunak garela eta gure herrian euskaraz bizitzeko eskubide osoa dugula.

Aurkezpena, hiru bideotan

Aste honetako astelehena eta asteazkena bitartean, hiru bideo zabaldu ditugu EHEren sare sozialetan. Bertan, Harrotze Asterako ekintza posibleen hiru adibide erakutsi bitartean, ekimenaren arrazoietako batzuk azaldu ditugu. Hementxe dituzue horiek ikusi eta entzuteko estekak: lehenengo bideoa, bigarrena eta hirugarrena.

Harrotu gaitezen! Harrotu ditzagun kaleak!

The post Apirilaren 22tik 28ra, Euskaldunon Harrotze Astean parte hartzeko deia egiten diegu euskaltzaleei appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2519