hizkuntza Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/hizkuntza/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Thu, 07 Nov 2024 12:37:40 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png hizkuntza Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/hizkuntza/ 32 32 242873344 Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu https://ehe.eus/hizkuntza-larrialdiaren-aurrean-abenduaren-7an-euskaltzaleok-durangon-mobilizatzeko-deia-egiten-dugu/ Thu, 07 Nov 2024 12:37:40 +0000 https://ehe.eus/?p=2635 Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa dela ulertuta, manifestazio nazionala deitu dugu. 18:00etan abiatuko ...

Irakurri osorikHizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu

The post Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa dela ulertuta, manifestazio nazionala deitu dugu. 18:00etan abiatuko da Landako Gunetik.

Aurrera edo atzera? Hor dago koxka.

Euskarak, euskaldunok, urteak daramatzagu ez atzera, ez aurrera. Euskal Herri euskalduna dugu helmuga, gure hizkuntzarentzako, eta, beraz, gure komunitatearentzako osasun beteko egoera. Baina, handik urrun gaude, oso urrun oraindik. Jada, ez da ikuspegi kontua, sendo frogatuta dago eta kontzientzia hartu behar dugu: gure hizkuntza larrialdi egoeran dago.

Bidean aurrera egin genuen, nahiz eta aurkako indarrak, beti hor egon, gure hizkuntza, eta ondorioz, “gu” hori desagerrarazi nahiean. Zoritxarrez, azkenaldian, aurkako indar horiek bizkortu egin dira eta euskararen aurkako erasoaldi bat, oldarraldi bat, bizi dugu; epaitegietatik, komunikabide nagusien lerroetatik, zein hainbat sindikatu eta alderdiren diskurtsoetatik datorkiguna. Aurrera egindako guzti hori atzerarazi nahi dute. Bitartean, sistema basati honek gero eta mundu globalizatuago eta atomizatuago bateruntz eramaten gaitu, herriak eta komunitateak deseginez.

Bizi dugun oldarraldi hau ez da fenomeno isolatu bat. Munduan zehar indartzen ari den olatu erreakzionarioaren eta faxismoaren gorakadaren baitan kokatu beharra dago. Logika berberaren baitan altxatzen dituzte olatu atzerakoiak: langileon bizi baldintzak kaxkartu, emakumeon eskubideak murriztu, sexu disidentziak zigortu, etorkinekiko gorrotoa hauspotu, interes elitisten mesedetarako herriak zatitu eta suntsitu…

Ez dugu mundu hori nahi. Ez dugu atzera pausorik onartzen. Faxismoari aurre egin behar diogu, euskaratik eta euskalgintzatik ere!

Baina, ezin dugu jasotako erasoei erantzute hutsarekin konformatu. Eta ez da nahikoa horiei aurre egiteko adostasun zabalak eraikitzea ere. Gure helburuetan berretsi eta horietara iristeko indar handiagoa egitea dagokigu, bide horretan gatazka egokiak piztuz, pedagogia eginez, bestelako borrokekin saretuz, eta espazioak irabaziz. Baina, guk argi dugu, Euskal Herri euskalduna lortuko badugu, beharrezkoa izanen da euskara ardatz izanen duen independentzia lortzea, hau da, Euskararen Errepublika eraikitzea.

Ez dugu dagoenarekin konformatu nahi, ez dugu anestesia edo lasaigarririk behar, herri euskaldun eta burujabe bat nahi dugu. Aske zentzu guztietan. Eta horregatik, bide hori egin nahi duten mugimendu eta borroka guzti horiekin batera eraikiko dugu burujabetza. Ez gara zerotik hasten, asko da jada egin dena, beraz, gauden tokitik abiatuta eta aurrekoek egindako bidetik ikasiz, egin dezagun burujabetzarako bide hori, egunerokoan, intsumisiotik eta antolatuta. Euskal Herria izan dadin mundu ilun honetan itxaropen-argi, askapenerako bidean, inspirazio-iturri.

Abenduaren 7an, euskaltzaleok hitzordu garrantzitsua dugu Durangon. Manifestazio nazionala eginen dugu, arratsaldeko seietan Landako Gunetik hasita; faxismoaren aurkako eta askatasunaren aldeko fronte euskaltzalea ikustarazteko, hizkuntza-larrialdiaren aurrean, Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa dela aldarrikatzeko eta helburu hori, beste askorekin batera, borrokatuz, lortuko dugula baieztatzeko.

Horregatik, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangora!

The post Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egiten dugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2635
“Hizkuntza eta osasuna txirikordan!” ekimena abian da https://ehe.eus/hizkuntza-eta-osasuna-txirikordan-ekimena-abian-da/ Tue, 29 Oct 2024 12:35:30 +0000 https://ehe.eus/?p=2581 EHUrekin (Euskal Herriko Unibertsitatea), elkarlanean, Hizkuntza eta osasuna txirikordan! proiektua jarri dugu abian. Dagoeneko, Euskal ...

Irakurri osorik“Hizkuntza eta osasuna txirikordan!” ekimena abian da

The post “Hizkuntza eta osasuna txirikordan!” ekimena abian da appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
EHUrekin (Euskal Herriko Unibertsitatea), elkarlanean, Hizkuntza eta osasuna txirikordan! proiektua jarri dugu abian. Dagoeneko, Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan egin ditugu ekimenaren aurkezpen saioak. Bertan, egitasmoaren nondik norakoak azaltzea eta bertaratu direnen ekarpenak jasotzea izan dugu xede nagusi.

Hizkuntza eta osasuna txirikordan! proiektuaren bitartez, osasun sistemaren kalitatean hizkuntzak duen garrantzia bistaratu nahi dugu. Gai horren inguruan asko ikertu da eta, beraz, esaten gabiltzana ez da ezer berria. Azterketek argi adierazten dute hizkuntzak berebiziko garrantzia duela osasun arretan. Hala bada, gaia berriro ere mahai gainean jartzea da gure helburua, herritarrek kontzientzia hartzeko eta, aldi berean, Euskal Herri osorako kalitatezko osasun sistema aldarrikatzeko.

Horregatik, egitasmoak herritarrak ditu erdigunean eta herritarren parte hartzea da eskatzen duguna. Zehazki, galdetegi baten bitartez, esperientzia edo bizipen desberdinak jaso nahi ditugu. Jakin nahi duguna da, osasun arreta jasotzerakoan, hizkuntzaren arabera esperientziak nola aldatzen diren. Alegia, herritarren esperientzien bitartez kontatu nahi duguna da, erdaraz edo euskaraz artatua izateak zein sentipen, emozio… eragin dituen paziente euskaldunengan. Hizkuntzaren arabera, esperientzia horiek nolakoak diren identifikatu nahi dugu; horretarako, esperientzia onak zein txarrak jaso nahi ditugu.

Horrenbestez, prestatutako galdetegia erantzuteko hamar minutu hartzea eskatzen dizuegu. Galdetegiaren esteka jarraian duzuen hauxe da: https://erabili.liberaforms.org/hizkuntza-eta-osasuna-txirikordan. Era berean, zuen inguruan zabaltzeko gonbita egiten dizuegu.

 

The post “Hizkuntza eta osasuna txirikordan!” ekimena abian da appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2581
Euskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu https://ehe.eus/euskaldunon-aurkako-oldarraldia-salatuz-bilboko-kaleak-bete-ditugu/ Mon, 06 Nov 2023 21:00:59 +0000 https://ehe.eus/?p=2493 Joan den larunbatean, azaroaren 4an, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat euskaraz bat lelopean, 70.000 herritar baino ...

Irakurri osorikEuskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu

The post Euskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Joan den larunbatean, azaroaren 4an, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat euskaraz bat lelopean, 70.000 herritar baino gehiago elkartu ginen Bilbon, euskararen aurkako oldarraldia salatu asmoz. Euskalgintzaren Kontseiluak deitu zituen herritarrak manifestatzera -Euskal Herrian Euskaraz Kontseiluko zuzendaritzako kide da- eta hamarnaka alderdi politiko, sindikatu eta eragilek ere bat egin zuten deialdiarekin.

Euskararen aurka oldarraldi bat badela esatea ez da ezer berria. Izan ere, historian zehar, euskararen eta euskaldunon aurkako erasoak eguneroko ogi izan dira. Azkenaldian, ordea, badirudi erasook forma jakin bat hartu dutela eta euskararen etsaiak epaitegiak ari dira behin eta berriz erabiltzen, modu sistematikoan, euskaldunon aurka egiteko. Auzitegietatik, epai bat bestearen atzetik dator eta horietako asko, hizkuntza eskakizunen aurkako ebazpenak dira.

Epai horiek ez ditugu modu isolatuan ulertzen, estrategia edo egiteko modu baten ondorio bezala baizik. Eta egiteko modu horrek helburu jakin bat du: euskararen normalizazio prozesua oztopatzea. Oldarraldia judiziala ez ezik, mediatikoa eta politikoa ere bada, euskarofoboak bide guztiak ari baitira erabiltzen euskaldunon aurka egiteko.

Hain justu, hori guztia salatzera atera ginen Bilboko kaleetara eta aspaldian egindako euskararen aldeko manifestazio jendetsuena izan da. Oldarraldiaren aurrean, gizartearen zati handi batek adierazi du bere ezinegona eta eskatu du euren eskubideak berma eta errespeta daitezela. Manifestazioaren amaieran, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko Idazkari Nagusiak egindako irakurketa osoa hemen duzue irakurgai.

Argazkia: Berria

The post Euskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2493