igandea Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/igandea/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Fri, 14 Feb 2025 10:13:11 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png igandea Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/igandea/ 32 32 242873344 Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan https://ehe.eus/apirilaren-6an-euskararentzat-justizia-aldarrikatuko-dugu-baionan/ Thu, 06 Feb 2025 11:51:42 +0000 https://ehe.eus/?p=3209 Forma eta itxura desberdinez jantzita etorri arren, euskaldunon aurkako oldarraldiak, finean, helburu nagusi bat du: ...

Irakurri osorikApirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan

The post Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Forma eta itxura desberdinez jantzita etorri arren, euskaldunon aurkako oldarraldiak, finean, helburu nagusi bat du: euskararen biziberritze prozesua oztopatzea eta euskaldunon hizkuntza eskubideetan atzerakada eragitea. Espazio nahiz eremu guztiak daude jopuntuan eta, bestelakorik sinetsarazi nahi badigute ere, erasoaldiak euskaraz bizitzeko eskubidea ukatzen digu. Oldarraldia judiziala izatetik haratago, politikoa, mediatikoa zein sindikala ere bada eta erasoaldi horren erantzuleek lotsarik eta ahobizarrik gabe dihardute diskurtso euskarafoboak sortzen eta haizatzen.

Hain justu, joan den abenduaren 7an, Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean, jendetza batu ginen Durangon eta zenbait alderdi, sindikatu, hedabide nahiz eragile sustatzen ari diren olatu erreakzionario eta atzerakoiaren aurrean planto egin genuen. Ohartaraziz jokabideok ez ditugula modu isolatuan ulertzen, oro har, mundu mailan ugaritzen ari diren jarrera faxisten eta eskuin muturren testuinguruan baizik. Hala, indar horiei aurre egiteko, euskararan aldeko olatu berri bat harrotzeko beharra azpimarratu genuen, faxismoaren aurkako eta askatasunaren aldeko fronte euskaltzalea, Euskararen Errepublika ipar izango duena.

Olatu hori harrotze bidean, manifestaldiaren bezperatan, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduaren 3an, Euskal Herrian Euskarazeko bi ekintzailek “Justizia euskararentzat” aldarria idatzi genuen, tinduz, Baionako Justizia Jauregiaren sarrerako horman. Desobedientzia ekintzagatik, bi kideak atxilotu eta apirilaren 11n epaituko dituzte ekintza egin zuten epaitegian bertan. Nolabait, euskaldunon eskubideak aldarrikatzeagatik eta horren erantzuleak seinalatzeagatik, hain zuzen, euskararentzat justizia eskatzeagatik, zigortuko dituzte. Kontrapuntuan, euskararen aurkakotasunaren aurrean, isiltasuna eta sistema judizialaren konplizitatea nagusitzen dira. 

Justizia euskararentzat diogunean, justizia euskaldunontzat ere badiogu. Izan ere, euskaldunok gorpuzten dugu euskara eta, ondorioz, euskaldunak gara erasoaldi hori pairatzen dugun subjetuak, subjektu zapalduak. Zapalkuntzak euskaldunon eskubideen eta askatasunaren murrizketa eragiten ditu eta horrek gizarte bidegabeago baterako oinarriak elikatzen ditu. Justizia ezaren adibideak egunerokoan bizi ditugu eta asko dira:

1) Xiberoan, Nafarroa Beherean, Lapurdin eta Nafarroa Garaiko hegoaldean, euskarak ez du ofizialtasunik eta erakunde publikoetan ukatua edo oso gutxi erabilia da.
2) Euskara ofiziala den Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroa Garaiko zentro-iparraldean, ofizialtasunaren ondorioz, erakunde publikoetan euskararen erabilpena eskasa da.
3) Aurre-eskoletatik Baxoraino, euskaraz ikasteko zein azterketak euskaraz egiteko ezintasunak eta oztopoak diraute.
4) Baionako epaitegian eta, oro har, sistema judizialaren aurrean euskaraz aritzeko eskubidea ukatua da.
5) Erakunde publikoetatik euskalgintzara bideratzen den dirulaguntza oso eskasa eta murritza da.
6) Hizkuntza paisaia, kasurik onean, elebiduna da eta Euskal Herriko herrien izenekin ariketa paradoxikoa egin da, horiek erdaldunduz.
7) Euskararen alde, gure eskubideen alde, egiteagatik, jazarpen politikoa nahiz ekonomikoa jasan behar izaten ditugu. 

Eskubide urraketa horien eta, horrenbestez, justizia ezaren aurrean, kikildu ordez, harrotasunez, desobedientzia ekintzak indartu, kaleak hartu eta Euskararen Errepublika eraikitzen jarraituko dugu. Hala, apirilaren 6an, 11:30ean, Baionako Justizia Jauregitik hasita, egingo den manifestazio nazionalera dei egiten ditugu euskaltzaleak. Euskararentzat nahiz euskaldunontzat justizia exijitzeaz gain, apirilaren 11n epaituko dituzten Euskal Herrian Euskarazeko bi ekintzaileekiko elkartasun ekimena izango da.

Euskal Herrian Euskaraz bizi nahi dugulako eta justizia nahi dugulako, justizia euskararentzat! justizia euskaldunontzat!

Frantses eta espainiar konstituzioekin, ez da justiziarik euskararentzat, ez da justiziarik euskaldunontzat. Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika! 

The post Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3209