manifestazioa Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/manifestazioa/ Herri mugimenduko eragile euskaltzalea Fri, 14 Feb 2025 10:13:11 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.8.5 https://ehe.eus/wp-content/uploads/2020/05/cropped-favicons-1-32x32.png manifestazioa Archives - Euskal Herrian Euskaraz https://ehe.eus/tag/manifestazioa/ 32 32 242873344 Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan https://ehe.eus/apirilaren-6an-euskararentzat-justizia-aldarrikatuko-dugu-baionan/ Thu, 06 Feb 2025 11:51:42 +0000 https://ehe.eus/?p=3209 Forma eta itxura desberdinez jantzita etorri arren, euskaldunon aurkako oldarraldiak, finean, helburu nagusi bat du: ...

Irakurri osorikApirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan

The post Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Forma eta itxura desberdinez jantzita etorri arren, euskaldunon aurkako oldarraldiak, finean, helburu nagusi bat du: euskararen biziberritze prozesua oztopatzea eta euskaldunon hizkuntza eskubideetan atzerakada eragitea. Espazio nahiz eremu guztiak daude jopuntuan eta, bestelakorik sinetsarazi nahi badigute ere, erasoaldiak euskaraz bizitzeko eskubidea ukatzen digu. Oldarraldia judiziala izatetik haratago, politikoa, mediatikoa zein sindikala ere bada eta erasoaldi horren erantzuleek lotsarik eta ahobizarrik gabe dihardute diskurtso euskarafoboak sortzen eta haizatzen.

Hain justu, joan den abenduaren 7an, Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean, jendetza batu ginen Durangon eta zenbait alderdi, sindikatu, hedabide nahiz eragile sustatzen ari diren olatu erreakzionario eta atzerakoiaren aurrean planto egin genuen. Ohartaraziz jokabideok ez ditugula modu isolatuan ulertzen, oro har, mundu mailan ugaritzen ari diren jarrera faxisten eta eskuin muturren testuinguruan baizik. Hala, indar horiei aurre egiteko, euskararan aldeko olatu berri bat harrotzeko beharra azpimarratu genuen, faxismoaren aurkako eta askatasunaren aldeko fronte euskaltzalea, Euskararen Errepublika ipar izango duena.

Olatu hori harrotze bidean, manifestaldiaren bezperatan, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduaren 3an, Euskal Herrian Euskarazeko bi ekintzailek “Justizia euskararentzat” aldarria idatzi genuen, tinduz, Baionako Justizia Jauregiaren sarrerako horman. Desobedientzia ekintzagatik, bi kideak atxilotu eta apirilaren 11n epaituko dituzte ekintza egin zuten epaitegian bertan. Nolabait, euskaldunon eskubideak aldarrikatzeagatik eta horren erantzuleak seinalatzeagatik, hain zuzen, euskararentzat justizia eskatzeagatik, zigortuko dituzte. Kontrapuntuan, euskararen aurkakotasunaren aurrean, isiltasuna eta sistema judizialaren konplizitatea nagusitzen dira. 

Justizia euskararentzat diogunean, justizia euskaldunontzat ere badiogu. Izan ere, euskaldunok gorpuzten dugu euskara eta, ondorioz, euskaldunak gara erasoaldi hori pairatzen dugun subjetuak, subjektu zapalduak. Zapalkuntzak euskaldunon eskubideen eta askatasunaren murrizketa eragiten ditu eta horrek gizarte bidegabeago baterako oinarriak elikatzen ditu. Justizia ezaren adibideak egunerokoan bizi ditugu eta asko dira:

1) Xiberoan, Nafarroa Beherean, Lapurdin eta Nafarroa Garaiko hegoaldean, euskarak ez du ofizialtasunik eta erakunde publikoetan ukatua edo oso gutxi erabilia da.
2) Euskara ofiziala den Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroa Garaiko zentro-iparraldean, ofizialtasunaren ondorioz, erakunde publikoetan euskararen erabilpena eskasa da.
3) Aurre-eskoletatik Baxoraino, euskaraz ikasteko zein azterketak euskaraz egiteko ezintasunak eta oztopoak diraute.
4) Baionako epaitegian eta, oro har, sistema judizialaren aurrean euskaraz aritzeko eskubidea ukatua da.
5) Erakunde publikoetatik euskalgintzara bideratzen den dirulaguntza oso eskasa eta murritza da.
6) Hizkuntza paisaia, kasurik onean, elebiduna da eta Euskal Herriko herrien izenekin ariketa paradoxikoa egin da, horiek erdaldunduz.
7) Euskararen alde, gure eskubideen alde, egiteagatik, jazarpen politikoa nahiz ekonomikoa jasan behar izaten ditugu. 

Eskubide urraketa horien eta, horrenbestez, justizia ezaren aurrean, kikildu ordez, harrotasunez, desobedientzia ekintzak indartu, kaleak hartu eta Euskararen Errepublika eraikitzen jarraituko dugu. Hala, apirilaren 6an, 11:30ean, Baionako Justizia Jauregitik hasita, egingo den manifestazio nazionalera dei egiten ditugu euskaltzaleak. Euskararentzat nahiz euskaldunontzat justizia exijitzeaz gain, apirilaren 11n epaituko dituzten Euskal Herrian Euskarazeko bi ekintzaileekiko elkartasun ekimena izango da.

Euskal Herrian Euskaraz bizi nahi dugulako eta justizia nahi dugulako, justizia euskararentzat! justizia euskaldunontzat!

Frantses eta espainiar konstituzioekin, ez da justiziarik euskararentzat, ez da justiziarik euskaldunontzat. Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika! 

The post Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
3209
Euskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu https://ehe.eus/euskaldunon-aurkako-oldarraldia-salatuz-bilboko-kaleak-bete-ditugu/ Mon, 06 Nov 2023 21:00:59 +0000 https://ehe.eus/?p=2493 Joan den larunbatean, azaroaren 4an, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat euskaraz bat lelopean, 70.000 herritar baino ...

Irakurri osorikEuskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu

The post Euskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Joan den larunbatean, azaroaren 4an, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat euskaraz bat lelopean, 70.000 herritar baino gehiago elkartu ginen Bilbon, euskararen aurkako oldarraldia salatu asmoz. Euskalgintzaren Kontseiluak deitu zituen herritarrak manifestatzera -Euskal Herrian Euskaraz Kontseiluko zuzendaritzako kide da- eta hamarnaka alderdi politiko, sindikatu eta eragilek ere bat egin zuten deialdiarekin.

Euskararen aurka oldarraldi bat badela esatea ez da ezer berria. Izan ere, historian zehar, euskararen eta euskaldunon aurkako erasoak eguneroko ogi izan dira. Azkenaldian, ordea, badirudi erasook forma jakin bat hartu dutela eta euskararen etsaiak epaitegiak ari dira behin eta berriz erabiltzen, modu sistematikoan, euskaldunon aurka egiteko. Auzitegietatik, epai bat bestearen atzetik dator eta horietako asko, hizkuntza eskakizunen aurkako ebazpenak dira.

Epai horiek ez ditugu modu isolatuan ulertzen, estrategia edo egiteko modu baten ondorio bezala baizik. Eta egiteko modu horrek helburu jakin bat du: euskararen normalizazio prozesua oztopatzea. Oldarraldia judiziala ez ezik, mediatikoa eta politikoa ere bada, euskarofoboak bide guztiak ari baitira erabiltzen euskaldunon aurka egiteko.

Hain justu, hori guztia salatzera atera ginen Bilboko kaleetara eta aspaldian egindako euskararen aldeko manifestazio jendetsuena izan da. Oldarraldiaren aurrean, gizartearen zati handi batek adierazi du bere ezinegona eta eskatu du euren eskubideak berma eta errespeta daitezela. Manifestazioaren amaieran, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko Idazkari Nagusiak egindako irakurketa osoa hemen duzue irakurgai.

Argazkia: Berria

The post Euskaldunon aurkako oldarraldia salatuz, Bilboko kaleak bete ditugu appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2493
Euskararen udaberria dator https://ehe.eus/euskararen-udaberria-dator/ Thu, 05 May 2022 15:24:36 +0000 https://ehe.eus/?p=2435 EHEk atxikimendua adierazten die Kontseiluak larunbat honetan eta Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu dituzten manifestazioei. ...

Irakurri osorikEuskararen udaberria dator

The post Euskararen udaberria dator appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

EHEk atxikimendua adierazten die Kontseiluak larunbat honetan eta Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu dituzten manifestazioei.

Badator Euskararen Udaberria. Horren zalantzarik ez dugu Euskal Herrian Euskarazen. Azken urteak zailak izan dira euskararentzat eta euskal hiztunontzat. Pandemiak gogor jo ditu euskara normalizatzeko kostata eraiki ditugun ekimen eta egitura jada aurretik zaurgarriak zirenak. Konfinamenduak begien bistan utzi dizkigu herritarren gehiengoaren mugak euskara ikasi edo euskaraz bizitzeko, euskalgintzaren eta euskal kulturaren egitura ahulak, baita bertoko administrazio publikoen axolagabekeria euskararekiko ere.

Koiunturazko gertaera horretatik harago, euskararen eta euskaldunon aurkako zapalkuntza estrukturalaren adierazpenak etengabeak izan dira ere azken hilabeteetan. Izan epaitegien epaien bitartez, izan gobernuen erabaki edo debekuen bitartez, frantziar eta espainiar estatuen inposizio linguistikoak iraunkorki kolpatzen jarraitzen gaitu. Horiek guztiek behin eta berriz oroitarazten digute hemen hizkuntza nagusiak zeintzuk diren, espainiera eta frantsesa direla ezagutu beharreko hizkuntza bakarrak; euskara, onenean, borondatezko aukera bat izatera mugatzen duten bitartean. Inposizio hori behin eta berriz azaltzen zaigu lan-deialdi publikoetan euskara lanpostu guztietarako eskatzea debekatzen denean; hezkuntzan euskarazko murgiltze eredua orokortzeko borondaterik adierazten ez denean edo euskararen kaltetan ingelesa sustatzeko PAI eredua onartzen denean; edo ikasleei azterketak euskaraz egite hutsa debekatzen zaienean. Euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa askotariko eta iraunkor horrek helburu bakarra du: Euskal Herriaren berreuskalduntze prozesua oztopatu eta, ahal izanez gero, euskara berriz ere galzorira jaustea. Bi estatu linguizidek ez daude prest onartzeko euskararen egoera normalizaturik, ez eta euskaraz biziko den Euskal Herria ere. Euskaldunon aurkako ofentsibak ez du etenik beraz.

Baina euskaltzaleok ez gaude etsipenean erortzeko prest. Azken hamarkadatan behin eta berriz egin bezala, orain ere gure eskubideen alde zutitu, kaleak hartu eta euskararen normalizazioaren aldeko lanari bultzada berria ematera goaz. Euskal Herriaren berreuskalduntzean fase berria irekitzera goaz. Horretarako baldintzak badaude eta euskaltzaleon borondate nagusia hori da. Horrela agerrarazi dugu inoizko Korrikarik jendetsuenean eta hori bera adieraziko dugu datozen asteetan egingo diren mobilizazioetan, ikastolen festetan, euskal eskola publikoaren jaian edo UEMA Egunean, besteak beste.

Deialdi horien artetik EHEtik bi deialdi nabarmendu nahi ditugu ohar honekin: maiatzaren 7rako Kontseiluak Iruñean deitu duen manifestazioa bata, eta maiatzaren 21erako Euskara Aurrera ekimenak Donostian deitu duen manifestazioa bestea. Biak ala biak egungo abagunean garrantzi esanguratsua hartzen duten deialdiak. Bi mobilizazio hauek aukera ezin hobea eskaintzen digute euskaltzaleoi kalera atera, euskaraz bizitzeko dugun nahia adierazi, eta, Euskal Herri euskaldunera jauzi egiteko indarrak metatzeko.

Aipatu egitasmo horiek guztiak gehi euskalduntzearen alde herriz herri egiten ari diren beste hamaika tokiko egitasmok abian jartzen ari garen Euskararen Udaberriaren loreak dira. Estatuen inposizio linguizidaren neguari aurre egiten ari dion udaberria. Zalantzarik gabe euskalduntzeari fruitu berriak ekarriko dizkion susperraldia. Baina, horretarako euskaltzaleok berriz ere aktibatu eta kalera atera behar gara, gure eskubideen defentsan irmo azaldu eta Euskal Herri euskalduna erdietsi arte dugun konpromisoan berresteko unea da. Hizkuntza-politika berri egoki eta burujabearen alde, zein euskararentzako ofizialtasuna Euskal Herri osoan eta lege-babes egokia aldarrikatzeko, euskaltzaleok kalera!

The post Euskararen udaberria dator appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
2435
Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] https://ehe.eus/mugarik-gabeko-euskara-ofizialtasuna-prentsa-oharra/ Sat, 24 Mar 2018 16:47:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1778 Beste behin, kalera atera beharra izan dugu, 2018 urtean, Euskara, euskaldunak, hizkuntza komunitatea eta Euskal ...

Irakurri osorikMugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA]

The post Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Beste behin, kalera atera beharra izan dugu, 2018 urtean, Euskara, euskaldunak, hizkuntza komunitatea eta Euskal Herri euskaldunak mugatuta jarraitzen dugulako. Euskaldunok, egunero pairatzen ditugu bigarren mailako hiztun, eta herritar izatearen mugak.

Euskal herritarren belaunaldi berriok ez dugu ziurtaturik gure arbasoen hizkuntzaren ondarea jasotzea. Gaur da eguna, ondare horren transmisioa jaso ez dugun helduok, eskubide hori praktikara eramateko ordaintzen jarraitu behar izaten duguna. Atzerrian jaiotako euskal herritarroi ez zaigu inolako erraztasunik ematen berezko hizkuntza dugun euskara ikasi ahal izateko eta euskal jendartea gure ekarpenarekin aberasteko. Euskaraz funtzionatu nahi dugun administrazio publikoi behin eta berriz oroitarazten zaizkigu mugak non dauden. Nahi izanez gero, euskara aukera gisa erabili ahal izango dugu, baina lehentasunezko eta derrigorrezko hizkuntza bakarrak frantsesa eta espainiera dira. Euskara ezin da lehentasunezko hizkuntza izan. Eremu funtzional guzti-guztietan, euskara mendeko hizkuntza da, bigarren mailakoa.

Hiztun-komunitate gisa ere desegituratu egin gaituzte. Euskaraz sortu eta birsortu daitekeen komunitate osoa izan ordez, hiztun-irletan sakabanatuta aurkitzen gara. Hatsa hartu eta biziraun ahal izateko arnas-guneen bila irla batetik bestera.

Euskararen herria, Euskal Herria. Hizkuntza ukatua duen herria. Herri zatitua, ukatua. Euskaraz bizitzea ukatzen zaion herria. Erabaki ahal izatea ukatzen zaion herria, eta ez soilik bere etorkizun politikoa, baita zein hizkuntza antolaketa izan nahi duen ere.

Frantziar eta Espainiar estatuetako botereak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin. Ez daude prest euskaldunok normaltasunez euskaraz bizi ahal izatera irits gaitezen. Kanpo esku hartze hauek dira, muga guztion iturburua.

Frantziako estatuan, hizkuntza nagusi eta osoki funtzional bakarra frantsesa da. Bestelako hizkuntzak, euskara barne, folklore eta lagun arteko hizkuntzak bilakatuz. Eta jarrera hau da etorkizunean izango duena ere, ez baitago bere hizkuntza hegemonia bakarra aldatzeko prest.

Espainiar estatuak nahikoa dela erabaki du. Azken 40 urteetan hizkuntza erregionalekin izan duen eskuzabaltasuna eskuetatik doakiola ikusita, edonolako normalizazio prozesurekin bukatzea erabaki du. Eta ez bakarrik orain arteko mugak ezarriaz, baizik eta konstituzioaren 155. artikulua arma nagusitzat hartua.

Egoera hau, ondo ezagutzen dute herri katalanetako lagunek, jarraian katalan hizkuntzaren normalizazioa bilatzen duen Plataforma per la Llenguako presidente Oscar Escuderren hitzak entzungo ditugu.

Bada kanpo esku hartze horiek gainetik kentzeko garaia. Jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa emateko beharra dugu. Eta horretarako baldintzak badaude. Euskal Herrian bizi dugun testuinguruak jauzi hori emateko aukerak eskaintzen dizkigu.

Gure eta herri honen etorkizuna nolakoa izango den eztabaidagai ditugu administrazio ezberdinetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, estatus politiko berriaren eztabaidan buru-belarri daude sartuak. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan lurralde elkargo egitura berriaren lehen urratsetan gaude. Bertan, datozen hilabeteetan, hiru lurraldeok izan beharreko hizkuntza politika zehaztuko dute. Eta Nafarroan, aldaketaren gobernutzat izendatu zaion legegintzaldiari oraindik urtebeteko jarduna geratzen zaio. Hiru urte igaro dira euskarak, ia aldaketarik izan ez dituenak. Izen aldaketa soilak, edo alderdien arteko eztabaidak ez dira euskarak eta nafarrok behar ditugunak. Euskarak Nafarroa osoan, benetako eta sakoneko aldaketak dira behar dituenak. Horregatik, gaurkoan, Gaztelu plazan gaudela baliatuz, 4koa osatzen duten alderdiei exigentzia bat luzatu nahiko genieke. Herritarrak mailakatzeari utzi, herritar guztien eskubideak bermatu, eta Aldaketa, euskaratik eta euskaraz egin dezatela. Euskara guztion hizkuntza delako, eta borondaterik baldin badago, urtebetean Nafarroak behar duen lege babes egokia egiteko denbora dago.

Jauzi hau emateak, euskarari, eta euskararen herriari etorkizuna eskaintzea esan nahi du. Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko tresna eta baldintzak sortu behar ditugu. Horretarako, gure ohiturak aldatu eta euskaraz bizitzera goaz aldarria praktikan gauzatu behar dugu.

Euskal Herria berreuskalduntzea da euskaltzaleon lanaren iparra. Herri gisa eskubidea dugu hori lortzeko. Horretarako, euskararen berreskurapen eta normalizazioa azkartu beharra dugu.

  • Euskararen ezagutza unibertsalizatu behar dugu
  • Eremu funtzional guztietan euskararen erabilera orokortzeko planak indarrean jarri behar ditugu. Horiek guztiak plan estrategiko nazionalaren logikaren pean izango direlarik.
  • Prozesu honi guztiari babes juridikoa emateko, lege onarpen egokia indarrean jarri. Euskara berezko hizkuntza, ofiziala, lehentasunezko eta ezagutu beharrekoa izendatzetik hasita.

Baina hau guztia garatu ahal izateko ezinbesteko faktore bat dago. Muga guztiak gainditzen lagunduko diguna. Burujabetza. Burujabetza, zein nolako hizkuntza politika garatu nahi dugun erabakitzeko. Burujabetza, hizkuntza eskubideak bermatzeko. Burujabetza, Euskal Herriaren berreuskalduntzea azkartu eta bururaino eramateko.

Beraz, eta hau guztia garatu ahal izateko, euskaltzaleok ez dugu beste irtenbiderik. Ahalduntzea eta desobedientzia. Desobedientzia ariketa erraldoia egiteko unea dugu. Hasteko, euskaraz bizitzea da euskaldunok egin dezakegun lehen desobedientzia ekintza.

Gaindi ditzagun behingoz inposatzen dizkiguten mugak. Ozen aldarrika dezagun:

Etorkizuna euskararentzat.

Euskaraz bizi ahal izatea euskaldunok.

Euskaraz normaltasunez biziko den eta osoki egituratutako hiztun-komunitatea.

Euskal Herri euskaldun burujabea.

GORA EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA!

GORA EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!

The post Mugarik gabeko euskara: ofizialtasuna [PRENTSA OHARRA] appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1778
Milaka euskaltzale kalera atera gara euskararen ofizialtasuna eta burujabetza aldarrikatzeko https://ehe.eus/milaka-euskaltzale-kalera-atera-gara-euskararen-ofizialtasuna-eta-burujabetza-aldarrikatzeko/ Sat, 24 Mar 2018 14:38:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1735 Gaur arratsaldean, Euskal Herrian Euskaraz, herri mugimendu euskaltzaleak, Iruñean milaka herritar batu ditu “Mugarik gageko ...

Irakurri osorikMilaka euskaltzale kalera atera gara euskararen ofizialtasuna eta burujabetza aldarrikatzeko

The post Milaka euskaltzale kalera atera gara euskararen ofizialtasuna eta burujabetza aldarrikatzeko appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>

Gaur arratsaldean, Euskal Herrian Euskaraz, herri mugimendu euskaltzaleak, Iruñean milaka herritar batu ditu “Mugarik gageko euskara OFIZIALTASUNA” lema pean egin dugun manifestazioan. Autobus geltoki zaharretik hasita, Gaztelu plazara bitarte egin den ibilbidean, eragile eta herritar ezberdinen aldarriak ikusi dira. Bidea, Ofizialtasuna, Euskal Herrian Euskaraz, Euskaldun eta burujabe… bezalako lemak oihukatuz egin dugu. Manifestazioaren bukaeran, bozgorailuetatik, Katalan hizkuntzaren normalizazioa bilatzen duen Plataforma per la lenguako presidente de Oscar Escuderren hitzak entzun dira. Euskal Herrian Euskarazen izenean, Azaitz Gartziak eta Maialen Pelaezek hartu dute hitza. Atxikirik beraien interbentzioa.

The post Milaka euskaltzale kalera atera gara euskararen ofizialtasuna eta burujabetza aldarrikatzeko appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1735
Hainbat euskaltzale eta eragilek martxoaren 24ko manifestaziora deia egin dute https://ehe.eus/hainbat-euskaltzale-eta-eragilek-martxoaren-24ko-manifestaziora-deia-egin-dute/ Sun, 18 Mar 2018 15:56:00 +0000 https://ehe.eus/?p=1760 Gaur larunbata, Iruñeko gaztelu Plazan euskalgintzako hainbat eragile eta pertsonek bat egin dute Euskal Herrian ...

Irakurri osorikHainbat euskaltzale eta eragilek martxoaren 24ko manifestaziora deia egin dute

The post Hainbat euskaltzale eta eragilek martxoaren 24ko manifestaziora deia egin dute appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
Gaur larunbata, Iruñeko gaztelu Plazan euskalgintzako hainbat eragile eta pertsonek bat egin dute Euskal Herrian Euskarazek martxoaren 24rako Iruñean deitu duen manifestazioarekin. Eragile eta pertsona hauek ere, gainontzeko euskaltzaleok bezala, egunero pairatzen dituzte euskaraz bizitzeko nahiari ezartzen zaizkion mugak. Horregatik EHEren manifestazioan ozen aldarrikatzera doaz ere mugarik gabeko euskara nahi dutela, mugarik gabe euskaraz bizi nahi dutela. Horiek gainditu eta euskararen normalizazioa azkartu asmoz euskararen ofizialtasuna eta hizkuntza-politika burujabea aldarrikatzen dute. Azken hamarkadetan aurreratutakoa irabazpidean jartzeko unea dugu. Ipar dugun Euskal Herri euskalduna irabazteko unea dugu. Beraz, euskaltzale guztiak martxoaren 24an “Mugarik Gabeko Euskara” lemarekin Iruñean egingo den manifestaziora joatera gonbidatzen dituzte.

MUGARIK GABEKO EUSKARA ofizialtasuna!
Martxoaren 24an denok Iruñera!

The post Hainbat euskaltzale eta eragilek martxoaren 24ko manifestaziora deia egin dute appeared first on Euskal Herrian Euskaraz.

]]>
1760