Matxen aurkezpena.
2025eko irailaren 20an, Etxarri-Aranatz
Euskal Herriko 30 gazte talde baino gehiagok parte hartuko dute TindEHEr proiektuan
Joan den uztailaren 3an, Hendaian aurkeztu genuen Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek elkarlanean prestatutako TindEHEr proiektua. Orduko hartan azaldu modura, behar batetik abiatuta jarri da martxan ekimena: gazteria euskaldunarengan eta, lehenik, gazteria militante antolatuarengan, kontzientzia linguistikoa berpizteko eta lurralde desberdinen arteko harremanak sustatzeko beharretik, hain zuzen.
Udaran zehar, proiektuan izena emateko epea zabalik izan da, joan den astelehena arte. Hasieratik, gazte taldeen artean harrera oso ona izan du egitasmoak eta horren erakusgarri da 30 gaztetxe, gazte asanblada, gazte mugimendu eta bestelako gazte talde eraldatzaile baino gehiagok izena eman izana.
Gaur, hemen, Etxarri-Aranatzen, Euskal Herriaren erdigunean, gazte taldeen artean egindako Matxak, bikoteak, iragarri ditugu. Aurkezpenera, talde parte hartzaile ugaritako kideak bertaratu dira eta euren Matxarekin lehen hartu-emana edukitzeko aukera izan dute.
Matxak osatzerako garaian, bi irizpide nagusi izan dira kontuan: eremu soziolinguistikoa eta lurraldetasuna. Hala, iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko loturak elikatzea eta euskarari dagokionez, ingurune oso desberdinetako
gazteak batzea izan da lehentasun. Gehiago luzatu gabe, hauetxek dira osatutako Matxak:
Orain, ekimenak bigarren fasera egingo du jauzi, non, gazte taldeek hartuko duten gidaritza. Horrela, gaur hasi eta urte amaiera bitarte, Matxek euren arteko harremanean sakondu eta elkarrekin osatu behar duten egitarauaren antolaketan murgilduko dira.
Euskaratik eta euskaraz, harreman eta bizipen berriak eraikitzen hasteko unea iritsi da!