Larunbatean ospatuko dute Agoitzen, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta eta “Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi” lelopean. Euskaraz bizitzeko, euskara eztabaida politikora eraman nahi dute, Nestor Estebanek azaldu duenez
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.bilbohiria.com/web/19402
EHEko Azaitz Gartziak abertzaletasunak ez duela beti euskara seriostasunez hartu azpimarratu du Info7 irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/2013/04/11/euskara-seriostasunez-jo-behar-dugu/
Euskal Herrian hezkuntzaren alorrean jasaten ari ditugun erasoez mintzatu da EHEko kide Azaitz Gartzia Info Zazpi irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/02/20130214_26130.mp3
Nestor Esteban EHEko kideari elkarrizketa egin diote Bilbo Hiria irratian. Eragile euskaltzaleak abiatu berri duen "Guk eskola euskalduna" kanpainari buruz aritu dira, eta oro har, hezkuntzak Euskal Herrian duen egoerari buruz ere.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas130131nestoresteban.mp3
Aurten Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiaren kanta plazaratu dute, Tolosako hainbat musikari gazteren artean egindakoa. Jokin Albisua eta Mikel Zelaia dira musikaren arduradunak, eta hitzak Juantxo Arakamak prestatu ditu. Aurkezpen ofiziala otsailaren 5ean eginen dute Tolosako inauterien atarian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://kilometroak.net/sites/default/files/multimedia/index.php?file=AHORA_Kilometroak2013.mp3
EHEko kide Azaitz Gartziak Werten lege proiektuari planto egiteko beharra nabarmendu du Info Zazpi irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/01/20130116_25258.mp3
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 13. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Auto tailer bateko zerbitzua euskaraz eskaintzen ez dutelako kexatu eta “Arrazoi duzu, ez dugu batere ohiturarik, baina bagara hainbat euskaldun tailer honetan” bezalako erantzun bat jasotzeaz aritu dira saio honetan. “Egin kontu!” atalean, berriz, Jon Goikoetxearen ahotik jaso dituzte justizia arloko tramiteak euskaraz egin ahal izateko aholkuak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/01/20130108_25026.mp3
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 12. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. “Kafesne bat eta patata tortilla mesedez”, “kar, kar, kar, jende gutxik eskatzen dit euskaraz, ze grazia”. Zerbitzari beltzaranari euskaraz eskatu eta bera irriz hasteak bezeroari sortutako tentsioaz, zein ondoren zerbitzariak euskaraz egiteak dakarren sentipen onaz mintzatu dira. Egin Kontu atalean, Ane Agirregomezkortak gabonetan opariak egiteko aholkuak eskaini ditu, euskal produktuen katalogoan zentratuta.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121218_24758.mp3
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 11. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Medikuarenera joandako haur batek ez zion erizanari uletu, eta bigarrenak bota zuen: “Ui, ¿pero esta niña es adoptada?”. Gertaera hori hartu dute abiapuntu modura Nola entzun hala erantzun atalean. Egin kontu atalean, berriz, hainbat euskara mailatako irakurleentzako moduko liburu gomendioak egin dizkie Ane Agirregomezkortak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121211_24557.mp3
EHEko kide Azaitz Gartziak euskaldunak inposatzaile gisa pasa arazten gaituztela azpimarratu du Info Zazpi irratian egin duen kolaborazioan. Politika eraginkor baten beharraz ohartarazi du, euskarari egiten zaizkion erasoei aurre egiteko.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121207_24498.mp3
Guk eskola euskalduna!
Euskaraz bizi sarean