• 19
    EKA
    Wert legearen aurkako mobilizazioa deitu dute hezkuntza eragileek
    Hezkuntza eragileen agerraldia, Ikasle Abertzaleei flickerretik lapurtutako irudian

    'Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki. LOMCEri ez! Inposaketarik ez!' lelopean egingo dute manifestazioa urriaren 12an Bilbon. Deialdiaren atzean hezkuntza eragileek lortu duten adostasun multzoa dago. Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa garatzea, Euskal Herriarentzat curriculum propioa osatzea, ikasle eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra ezartzea, hezkuntzaren kudeaketan hezkuntza komunitatearen zein herritarren parte hartzea bermatzea eta aurreko puntuak barnebilduko dituen marko normatibo propioa sortzea daude aipatu adostasunen artean. Lehen neurri gisara, Wert legea ez aplikatzea galdegin diete Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako legebiltzar eta gobernuei.

  • 13
    EKA

    Baionan egindako agerraldian Lapurdi, Xiberua eta Baxe Nafarroako ikasleek pairatu behar dutenaren argazki orokorra herritarrei helarazi eta azaltzea izan zuten xede Baxoa euskaraz eta EHEko kideek. Alta, ez da izan azkenaldian eragileok auzolanean egindako ekimen bakarra. Izan ere, elkarretaratzea eta ekimena egin zituzten iragan maiatzaren 29an Bernat Etxepare lizeoaren parean eta Alderdi Sozialistak Baionan duen egoitzaren aitzinean, hurrenez hurren, 'Eskola euskaldunaren bidean, baxoa euskaraz!' lelopean.

    Baxoa euskaraz pasatzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute Baionan
  • 29
    MAI

    Baxoa Euskaraz eta Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileek ekimen bateratua egin dute gaur Baionan. Ekimenaren bitartez eskola euskaldunaren bidean baxoa euskaraz pasatzeak duen garrantzia azpimarratu, ikasle euskaldunen eskubideak aldarrikatu eta hezkuntzaren alorrean ikasle euskaldunek pairatzen duten egoera salatu dute euskaltzaleek.

    Eskola euskaldunaren bidean baxoa euskaraz pasatzea galdegin dute Baionan
    Baxoak ikasle euskaldunak frantsesten dituela salatu dute euskaltzaleek
  • 09
    MAI

    Hizkuntza gutxituen inguruko bi albiste esanguratsu iritsi zaizkigu egunotan nazioartetik. Galizan hizkuntza ardatza galegoa izango duen ‘Avoaescola’ sareko lehen haur eskola sortu dute. Aragoien, aldiz, oraindik indarrean dagoen hizkuntzen legea aldatzeko proposamena aurkeztu du PPk eta aragoierari eta katalanari babes osoa kenduko dio bertako administrazioak.

    Galizan aurrera, Aragoien atzera
    Argia.com webgunetik hartutako irudia
  • 21
    MAR

    Hollandek ez du bere hitza bete eta Frantziak ez du Hizkuntza Gutxituen karta sinatuko.  Berriki ezagutu dugun erabaki horren lehen ondorioa euskararen aurkako eraso berri bat izan da: ipar Euskal Herriko hezkuntzan lekurik izan gabe jarraituko du euskarak, existituko ez bailitzan, orain arte bezala.

    Frantziako hezkuntza erreformatik at utzi dute Euskara
  • 13
    MAR
    Werten hezkuntza erreforma salatu dute EHEK, IAk eta AEDk Arrasaten

    LOMCEk euskarari ezarriko dion diskriminazioaz ohartarazteko Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak eta Arrasate Euskaldundu Dezagun eragileek agerraldia egin zuten ostiralean.

  • 19
    OTS

    Alemanezko eredua salatu eta haur eskola euskaldunaren beharraz ohartarazi du EHEk Arrosadian. Inauteriak zirela aprobetxatuz parodia egin dute karriketan, eta Jose Ignacio Wert Espainiako ministroaren asmoak geldiarazi dituzte.

  • 16
    OTS

    “Euskara baztertzen duen eredurik ez. Guk, eskola euskalduna!” lemapean 60 lagun inguru bildu dira Donostian EHEk deitutako elkarretaratzean. Kontseiluaren Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamenaren alde agertu da eragile euskaltzalea.

    Eredu arrotzak baztertzeko eskatu du EHEk Donostian
    Donostiako giza-katea.
  • 12
    OTS
    Larunbatean eskola euskaldunaren aldeko giza-katea eginen du EHEk Donostian

    "Guk eskola euskalduna!" kanpainaren baitan, EHE Donostiako kaleetara aterako da larunbatean. 11:30ean elkarretaratzea eginen du Hezkuntza delegaritzan eta, ondoren, giza-katea San Patricio Ikastetxeraino. Izan ere, bazenekien 10.100 ikasle daudela Donostian erdal ereduetan ikasten? Erantzun!

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://live3.goear.com/listen/bc1c2b8565af50e801db34976290ee09/511a0e9a/sst10/mp3files/12022013/0953187d1138085579eaac141b15df49.mp3

  • 11
    OTS
    EHEko kideak kalera atera dira eskola euskalduna aldarrikatzera
    Arrasateko ekimena.

    Durangon elkarretaratzea egin zuten ostegunean, Gernikan pankartak paratu zituzten eta Arrasaten Werten erreforma salatu zuten inauterien karietara.

Iritzia
Euskalduna naiz eta arraro nago

Euskaraz Bizi Eguna 2013

Euskararen telefonoa
GUK ESKOLA EUSKALDUNA
Barraskiloaren mapa

Euskaraz bizi sarean